Xabier Muniberen eraikin berria egiteko eskatu dute udaleko alderdi guztiek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 29a, 07:30

Xabier Munibeko Guraso Batzordeak, ikastetxeko eraikin berria eraikitzeko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen udalbatzarrean, eta aho batez onartu zen. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, Xabier Muniben duten leku arazoa medio, Guraso Batzordea sortu zuten, eta hainbat ekimen ari da burutzen hura ordutik. Hiru helburu zehaztu dituzte batzordetik. Lehendabizi, «2014-2015 ikasturterako DBHko eraikina amaituta» izatea nahi dute. Bigarrenik, «HHko, LHko eta DBHko ikasle guztien baldintza egokiak bermatzea», eta hirugarrenik «une oro gurasoak informatuta izatea». Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokio eraikin berriaren lanak martxan jartzea. Beraz, Azkoitiko Udalean ordezkaritza daukaten alderdi guztiei honakoak eskatzen dizkiete batzordetik: «Guraso Batzorde Bateratuaren hiru heburu nagusiekin bat datorrela adieraztea. Eta aldarrikatzen den eraikin berria herri osoaren proiektua dela ulertuta, eta alderdi bakoitza gure herriko eragile politiko den heinean, bere eskura dauden gestioak bideratzeko konpromisoa, Xabier Muniberen eraikin berria 2014-2015 ikasturterako martxan izan dadin». Horretaz aparte, bihar Hezkuntza Saileko ordezkariekin bilera egingo dute Pello Bastarrika alkateak, eta Esther Lizarralde alkateordeak. Haiekin batera, guraso batzordeko bi kide ere izango dira. «Gure egoera zein den berriro azalduko dugu», esan dute. Eraikin berriaren inguruko «azken berriak» eskatuko dizkietela jakinarazi dute. Bastarrikaren kudeaketa ere gogorarazi nahi izan dute gurasoek. «Alkateak egin du bilera deitzeko gestioa, eta berak hala [...]

Xabier Munibe ikastetxea

Xabier Munibeko eraikinean arazoak izaten ari dira tokiarekin. (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

Xabier Munibeko Guraso Batzordeak, ikastetxeko eraikin berria eraikitzeko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen udalbatzarrean, eta aho batez onartu zen. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, Xabier Muniben duten leku arazoa medio, Guraso Batzordea sortu zuten, eta hainbat ekimen ari da burutzen hura ordutik.

Hiru helburu zehaztu dituzte batzordetik. Lehendabizi, «2014-2015 ikasturterako DBHko eraikina amaituta» izatea nahi dute. Bigarrenik, «HHko, LHko eta DBHko ikasle guztien baldintza egokiak bermatzea», eta hirugarrenik «une oro gurasoak informatuta izatea». Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokio eraikin berriaren lanak martxan jartzea. Beraz, Azkoitiko Udalean ordezkaritza daukaten alderdi guztiei honakoak eskatzen dizkiete batzordetik: «Guraso Batzorde Bateratuaren hiru heburu nagusiekin bat datorrela adieraztea. Eta aldarrikatzen den eraikin berria herri osoaren proiektua dela ulertuta, eta alderdi bakoitza gure herriko eragile politiko den heinean, bere eskura dauden gestioak bideratzeko konpromisoa, Xabier Muniberen eraikin berria 2014-2015 ikasturterako martxan izan dadin».

Horretaz aparte, bihar Hezkuntza Saileko ordezkariekin bilera egingo dute Pello Bastarrika alkateak, eta Esther Lizarralde alkateordeak. Haiekin batera, guraso batzordeko bi kide ere izango dira. «Gure egoera zein den berriro azalduko dugu», esan dute. Eraikin berriaren inguruko «azken berriak» eskatuko dizkietela jakinarazi dute. Bastarrikaren kudeaketa ere gogorarazi nahi izan dute gurasoek. «Alkateak egin du bilera deitzeko gestioa, eta berak hala eskatu duelako egongo gara gurasoak bilera horretan».

Kalean ere «aldarrikapenarekin present» egoten jarraitzeko asmoa daukatela eta, ekainaren 6rako ekimen bat prestatu dute HHko eta LHko ikasleei zuzenduta. 16:00etatik 18:00etara bitartean eskulanak, kartelak eta marrazkiak egingo dituzte eraikin berria gai bezala hartuta. Horren ondoren, lan guztiak herriko kaleetan jarriko dituztela jakinarazi dute batzordetik. Ekainaren amaieran, berriz, DBHko ikasleekin beste ekimen bat egingo dutela gaineratu dute, nahiz eta zehazteko dagoen zer izango den.

Urola Erdiko industrialdea
Beste hainbat puntu ere landu zen Azkoitiko udalbatzarrean. Tartean, Urola Erdiko Udal Elkarteak eta Urola Garaiko Udal Elkarteak bat egitearena. Pasa den astean Azkoitiko eta Azpeitiko Udal ordezkariak horren aurka agertu ziren, Urola Garaiko industrialdeak Urola Erdikoa «xurgatuko» lukeelakoan. Udalbatzarrean ere bat egite hori «ez onartzea» adostu zuten. Onartutako testuan dioenaren arabera, ekonomikoki ahulaga da Urola Garaiko industrialdea, Urola Erdikoa baino. Hala eta guztiz ere, hark «xurgatuko» lukeela salatu dute udaletxetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide