Industrialdeak fusionatzearen kontra agertu dira Azkoitia eta Azpeitia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 24a, 11:59

Spri, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garapen industrialerako agentzia, Gipuzkoa osoko industrialdeen arteko «fusio eta absortzio» programa martxan jartzen ari da. Horren eraginez, Urola Erdiko eta Urola Garaiko industrialdeak bateratu nahi dituzte. «Urola Garaiko industrialdeak, Urola Erdikoa absorbituko» duela adierazi du Iñaki Portillak, Urola Erdiko Industrialdeko presidente eta Azpeitiko Udaleko industria zinegotziak. Horren aurka agertu dira Portilla bera, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Pello Bastarrika Azkoitiko alkatea, eta Jon Juaristi, Azkoitiko Udaleko sozioekonomia zinegotzia. «Programa honek ez dauka ez hanka eta ez bururik», nabarmendu du Portillak. Horregatik, Spriri eta PSE-EEri bilera bat egiteko eskatu diote. «Oraindik garaiz da, eta zentzu komun pixka batekin dena konpon daitekeelako». PSE-EEren helburua, «kontrola izatea» dela salatu dute. Izan ere, Jaurlaritzak Zumarragako alkatea izendatuko duela industrialdeko presidente aurreratu dute. Bi eskualdeetan Zumarraga dela PSE-EEk gobernatzen duen udal bakarra gogorarazi du Azpeitiko zinegotziak. «Bi eskualdeetan PSE-EEk udal bakarra gobernatzen du, baina diseinaturiko programa honen bidez, elkargoa kontrolatuko du». «Gure eskualdetan ez duen botere politikoa bere gain hartu nahian dabil. Operazio honek ez du zilegitasun politikorik, eta gainera, oso kaltegarria da gure herrien interes ekonomikoetarako». Erabaki zentzugabea dela diote: «Batetik, Urola Erdiko industrialdeak Zumarragakoak baino kapital handiagoa duelako, eta bestetik, bi eskualde horien arteko fusioa ez delako batere naturala». [...]

Portilla, Bastarrika, Etxeberria eta Juaristi (Argazkilaria: Azkoitiko Udala)

Spri, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garapen industrialerako agentzia, Gipuzkoa osoko industrialdeen arteko «fusio eta absortzio» programa martxan jartzen ari da. Horren eraginez, Urola Erdiko eta Urola Garaiko industrialdeak bateratu nahi dituzte. «Urola Garaiko industrialdeak, Urola Erdikoa absorbituko» duela adierazi du Iñaki Portillak, Urola Erdiko Industrialdeko presidente eta Azpeitiko Udaleko industria zinegotziak.

Horren aurka agertu dira Portilla bera, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Pello Bastarrika Azkoitiko alkatea, eta Jon Juaristi, Azkoitiko Udaleko sozioekonomia zinegotzia. «Programa honek ez dauka ez hanka eta ez bururik», nabarmendu du Portillak. Horregatik, Spriri eta PSE-EEri bilera bat egiteko eskatu diote. «Oraindik garaiz da, eta zentzu komun pixka batekin dena konpon daitekeelako».

PSE-EEren helburua, «kontrola izatea» dela salatu dute. Izan ere, Jaurlaritzak Zumarragako alkatea izendatuko duela industrialdeko presidente aurreratu dute. Bi eskualdeetan Zumarraga dela PSE-EEk gobernatzen duen udal bakarra gogorarazi du Azpeitiko zinegotziak. «Bi eskualdeetan PSE-EEk udal bakarra gobernatzen du, baina diseinaturiko programa honen bidez, elkargoa kontrolatuko du». «Gure eskualdetan ez duen botere politikoa bere gain hartu nahian dabil. Operazio honek ez du zilegitasun politikorik, eta gainera, oso kaltegarria da gure herrien interes ekonomikoetarako».

Erabaki zentzugabea dela diote: «Batetik, Urola Erdiko industrialdeak Zumarragakoak baino kapital handiagoa duelako, eta bestetik, bi eskualde horien arteko fusioa ez delako batere naturala». Elkartea Zumarragan kokatuko litzatekeela diote, eta, beraz, «Azpeitia eta Azkoitia euren eskualde naturaletik kanpo geldituko» direla.

Interesen kontra
Garbi ikusten dute aldendu egingo direla eskualdearen interesak «Urola Garaia eskualdearen mesedetan». Gainera, baltzua edo elkartea handitzean, udalen ordezkaritza murriztu egiten dela ere gogorarazi nahi izan dute, «hori gure kalterako da».

«Fusio edo absortzio programa hau ez da beharrezkoa eskualdetako ekonomia suspertzeko», nabarmendu du Portillak. Operazio horrek «sekulako desorientazioa ortuko du gure ehun produktinoan», gaineratu du. Eskualdetako ekonomia suspertzeko «oraingo egitura mantendu eta babestu beharra» dagoela adierazi du. «Horretarako, beharrezkoa da gure bailarako enpresen industrialdea gure bailaran bertan egotea, gure enpresengandik gertu, eta gure enpresen eskura», adierazi du Portillak. Egun dauden industrialdeetan inbertitu behar dela azpimarratu du Portillak, eta «egun dagoen kapitalarekin, industrialde horiek lehiakorrak izateko programak aurkeztu behar dira». Azkoitiko eta Azpeitiko Udalak horretan ari direla jakinarazi dute.

Gipuzkoa osoan berdin
Eusko Jaurlaritzak ostiralean ekingo dio Gipuzkoa osoko hainbat industrialde batzen. Egun dauden hamaika industrialdeekin, bost sortu nahi ditu. Elkarte gutxiagorekin, gastu publikoa gutxitzea dutela xede adierazi dute. Tolosaldeko industrialdean ezik, gainontzeko bakoitzaren %51ren jabe da SPRI.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide