On Boscoren irudia eta erlikia gaur iritsiko dira Floreaga ikastetxera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 9a, 06:30

On Bosco santuaren irudia eta bere erlikia iritsiko dira gaur arratsaldean Azkoitira, Floreagako kaperara. Salestarren fundatzailea izan zen, besteak beste, Juan Bosco, eta 2015ean 200 urte beteko dira jaio zela. Urteurren hori gertu dela eta, mundu guztian dabil bere irudia eta erlikia, salestarren etxeak bisitatzen. 1888an hil zenean, garai hartan zenbait kasutan egiten zen moduan, argizariarekin bere aurpegiaren irudia egin zuten. Molde horretan oinarrituta sortu zuten figura duela urte batzuk, 200. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Irudiak bular barruan erlikia bat dauka, Juan Boscoren besoko hezur zati bat. «Lehen ohitura zen hori egitea, estimulu bezala gorputz zatiak hartzea. Guk hari jarraitzeko zerbait bezala ikusten dugu». Garbi utzi dute ikastetxetik erlikia ez dutela «magikotzat» jotzen. Mundu guztian ibili da On Boscoren irudia, baita Beningo (Afrika) kaleko umeekin ere. Floreagak harremana dauka haiekin, eta lan handia egiten du haiei laguntza bidaltzeko, beraz, «ilusio berezia» egin diete ezagutzen dituzten haurrak irudiarekin ikusteak. Azkoitira Gasteiztik iritsiko da, eta lehenago Urnieta, Errenteria eta Intxaurrondon izan da Gipuzkoan, baita Iruñean ere. Herritik, berriz, Barakaldora joango da. Bihar arratsaldean, agurtu egingo dute On Bosco, eta horretarako hainbat ekimen prestatu dute. Parrokian izango da nahi duten herritarrek ikus dezaten. Meza nagusiaren ondoren, bandarekin plazara joango dira. Han alkateak hitz batzuk [...]

On Boscoren irudia

On Boscoren irudia mundu osoan ibili dute, goian Beninen

On Bosco santuaren irudia eta bere erlikia iritsiko dira gaur arratsaldean Azkoitira, Floreagako kaperara. Salestarren fundatzailea izan zen, besteak beste, Juan Bosco, eta 2015ean 200 urte beteko dira jaio zela. Urteurren hori gertu dela eta, mundu guztian dabil bere irudia eta erlikia, salestarren etxeak bisitatzen. 1888an hil zenean, garai hartan zenbait kasutan egiten zen moduan, argizariarekin bere aurpegiaren irudia egin zuten. Molde horretan oinarrituta sortu zuten figura duela urte batzuk, 200. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Irudiak bular barruan erlikia bat dauka, Juan Boscoren besoko hezur zati bat. «Lehen ohitura zen hori egitea, estimulu bezala gorputz zatiak hartzea. Guk hari jarraitzeko zerbait bezala ikusten dugu». Garbi utzi dute ikastetxetik erlikia ez dutela «magikotzat» jotzen.

Mundu guztian ibili da On Boscoren irudia, baita Beningo (Afrika) kaleko umeekin ere. Floreagak harremana dauka haiekin, eta lan handia egiten du haiei laguntza bidaltzeko, beraz, «ilusio berezia» egin diete ezagutzen dituzten haurrak irudiarekin ikusteak. Azkoitira Gasteiztik iritsiko da, eta lehenago Urnieta, Errenteria eta Intxaurrondon izan da Gipuzkoan, baita Iruñean ere. Herritik, berriz, Barakaldora joango da.

Bihar arratsaldean, agurtu egingo dute On Bosco, eta horretarako hainbat ekimen prestatu dute. Parrokian izango da nahi duten herritarrek ikus dezaten. Meza nagusiaren ondoren, bandarekin plazara joango dira. Han alkateak hitz batzuk egingo ditu, eta Azkoitiko Udalari, Parrokiari eta Floreagari oroigarri bana emango diote, eta Agur jaunak abestuta amaituko da ekitaldia. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenetan parte hartzera. Haur eta gazteei zuzendutakoak ikastetxe guztietakoentzakoak direla ere nabarmendu dute.

On Boscoren bidetik
«On Boscok egin zuen lana egiten jarraitu» nahi dutela jakinarazi dute. «Lan handia egin zuen gazteen alde On Boscok. Heziketari garrantzia handia eman zion, eta sistema pedagogikoa sortu zuen. Izan ere, gazteek lanbidea ez zuten ikastetxean ikasten, gremioetan baizik».

Salestarrak Azkoitian lehenago ere izan zirela gogoratu dute Floreagatik. 1938tik 1947ra bitartean egon ziren herrian. «Teatroa sortu zuten, adibidez. Erregeen kabalgata ere lehenengo aldiz haiek antolatu zuten, eskola heziketa maila handia ere sortu zuten, herriak eskatuta etorri baitziren horretara. Garai hori ere omendu nahi dugu».

 

Egitaraua
Maiatzak 9, gaur
-20:30ean. Hilkutxa hartuko dute Floreagako kaperan.

Maiatzak 10, bihar
-9:00etatik 13:15era. Floreagako kaperan, ikasleen bisitak taldeka, eta otoitzaldi laburrak.
-15:00etan. Parrokira jaitsiera.
-15:00etatik 17:00etara. Floreaga ikastetxean, herriko Haur Hezkuntzakoentzat puzgarriak eta askaria. DBHko ikasleentzat filma eta askaria.
-15:30etik 17:00etara. Lehen Hezkuntzakoentzat jolasak eta askaria, plazan.
-16:00etatik 18:30era. Parrokian bisitak herriko jendearentzat.
-19:30ean. Meza nagusia Parrokian.
-20:15ean. On Boscori agurra herriko plazan (ekintza zibila). Alkatearen hitzak, oroigarriak eta Musika Banda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide