Herritarren kultura anitzak ezagutzeko, Banaiz Bagarak solasaldia egingo du etzi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 3a, 11:46

Larunbat goizerako Folklorea eta herriaren tradizioak  izeneko topaketa edo solasaldia antolatu du Banaiz Bagara Elkarteak. Elkargunean izango da ekimena, eta Banaiz Bagarako euskarako ikasleek euren herrialdeen berri emango dute, solasaldi moduan. «Ikasleek eta herritarrek elkarrekin, bakoitzak bere herriko kultura aurkeztuko du», azaldu du Petra Elser Banaiz Bagarako irakasleak. 11:00etatik 13:00etara bitartean izango da solasaldia. Pakistango Punjab eskualdeko kideak izango dira bertan euren kultura eta bizimoduen berri ematen. Latinoamerikakoak ere egongo dira, nahiz eta gehienbat Ekuadoren zentratuko den solasaldia. Marokoko Amazigh-ekoak ere azalpenak emango dituztela jakinarazi dute. Euskal Herriari buruzko solasaldia ere eskainiko du Banaiz Bagarako kide batek. «Ideia zera da: modu xumean eta gertukoan norberak bere herriaren berri ematea. Ez gara antropologoak, baina hala ere interesgarria izango da». Euskarako ikasleek egingo dute aurkezpena. «Dantza, herri kirolak, musika, animaliekin egiten diren ohiturak, paisajeak, mapan kokatzea… Horrelakoak izango dira hizpide; hori bai, modu parte-hartzailean». Azkoitiar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, «herrian bizi direnen kulturak bertatik bertara ezagutzeko aukera» izango dutelako. Lau aurkezpen «labur» izango dira guztira, irudiekin, eta ondoren gaiaren inguruan hitz egitea da xedea. «Azkoitiarrek kanpotik datoztenen berri izatea ere bada helburua: nola bizi diren euren herrialdeetan, nolakoak diren festak, ezkontzak…». Berriketan aritzeko eta parte hartzeko ekimena izango da. «Ez da [...]

Martxoan dantza eta kantu topaketak prestatu zituzten Elkargunean bertan (Argazkilaria: Onintza Lete Arrieta

Larunbat goizerako Folklorea eta herriaren tradizioak  izeneko topaketa edo solasaldia antolatu du Banaiz Bagara Elkarteak. Elkargunean izango da ekimena, eta Banaiz Bagarako euskarako ikasleek euren herrialdeen berri emango dute, solasaldi moduan. «Ikasleek eta herritarrek elkarrekin, bakoitzak bere herriko kultura aurkeztuko du», azaldu du Petra Elser Banaiz Bagarako irakasleak.

11:00etatik 13:00etara bitartean izango da solasaldia. Pakistango Punjab eskualdeko kideak izango dira bertan euren kultura eta bizimoduen berri ematen. Latinoamerikakoak ere egongo dira, nahiz eta gehienbat Ekuadoren zentratuko den solasaldia. Marokoko Amazigh-ekoak ere azalpenak emango dituztela jakinarazi dute. Euskal Herriari buruzko solasaldia ere eskainiko du Banaiz Bagarako kide batek. «Ideia zera da: modu xumean eta gertukoan norberak bere herriaren berri ematea. Ez gara antropologoak, baina hala ere interesgarria izango da».

Euskarako ikasleek egingo dute aurkezpena. «Dantza, herri kirolak, musika, animaliekin egiten diren ohiturak, paisajeak, mapan kokatzea… Horrelakoak izango dira hizpide; hori bai, modu parte-hartzailean». Azkoitiar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, «herrian bizi direnen kulturak bertatik bertara ezagutzeko aukera» izango dutelako.

Lau aurkezpen «labur» izango dira guztira, irudiekin, eta ondoren gaiaren inguruan hitz egitea da xedea. «Azkoitiarrek kanpotik datoztenen berri izatea ere bada helburua: nola bizi diren euren herrialdeetan, nolakoak diren festak, ezkontzak…». Berriketan aritzeko eta parte hartzeko ekimena izango da. «Ez da hitzaldi bat entzun eta alde egitea izango. Galderak egin eta jendeak bere iritzia ematea da garrantzitsua; tradizioak zenbaterainoko garrantzia daukan, herri gisa sentitzeko modua, norberarentzat garrantzitsua den ala ez… Kanpotik etorri direnek hemengoaz daukaten ikuspegia azaltzea ere interesgarria da». Horretarako, bertaratzen direnentzat pastak eta tea ere jarriko dituztela aurreratu du Elserek.

Hilero ekimenen bat
Martxoan egin zuten mota honetako aurrenengo ekimena Banaiz Bagarako kideek. Euskal kantuak eta dantza tradizionalak beste kulturekin partekatzeko topaketak prestatu baitzituzten. Ekimen horiekin jarraitzeko asmoa daukate, gainera. «Hilean behin gai baten inguruan topaketak egingo ditugu. Kirola, izadia, gurasoen kezkak eta ametsak, gastronomia, hizkuntza…», laduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide