Xabier Munibe ikastetxeak lehenbailehen eraikin berria behar duela diote gurasoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko api. 20a, 06:30

«Arazoa handitzen ari da, eta inork ez du pausorik ematen. Beraz, azkenean gurasoak bildu egin gara», dio Nagore Silvan, Xabier Munibeko Gurasoen Batzordeko kideak. Ikastetxearen eraikinaren egoeraz hitz egiten ari da. Ikasle kopuruak asko egin du gora azken urteotan, eta eraikin berria egin dezaten eskatzeko sortu dute batzordea. «Gero eta larriagoa izango da egoera denborarekin, baina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du plangintzarik egiten, arazoa ikusten duen arren», dio Lia Ariñok, batzordeko beste guraso batek. 2005-2006 ikasturtean, Xabier Munibe eraikinean hirugarren solairua egin zuten. «Hori ez zela irtenbidea esan zuen orduan zuzendaritzak. Aurrera begira arazoa ez zela konponduko azaldu zuten», dio Ariñok. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, hala ere, egitea erabaki zuen. «Hiru urtera eraikina egingo zela esan zuten. Baina bi urtera barrakoiak jarri zituzten alboko aparkalekuan. Hala ere lasai egoteko esan ziguten, eraikina egingo zela eta», kontatu du Ariñok. «Behin-behinean jarri zituzten barrakoiak. Baina haiekin jarraitzen dugu», gehitu du Silvanek. «Sei urte igaro dira, eta beste aldaketa batzuk egiten hasi dira. Beraz, egoera ez da hobetu; alderantziz, okerrera doa», dio Ariñok. Maila altuenetan bi gela daude urte bakoitzeko, baina txikienetan sei. Beraz, hemendik urte batzuetara ez dela guztientzako lekurik egongo ohartarazi dute. Egun ere, toki arazo handia dute ikasleek. «Sei [...]

Guraso batzuk

Larrañaga, Ariño eta Silvan, Batzordeko hiru ordezkari (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

«Arazoa handitzen ari da, eta inork ez du pausorik ematen. Beraz, azkenean gurasoak bildu egin gara», dio Nagore Silvan, Xabier Munibeko Gurasoen Batzordeko kideak. Ikastetxearen eraikinaren egoeraz hitz egiten ari da. Ikasle kopuruak asko egin du gora azken urteotan, eta eraikin berria egin dezaten eskatzeko sortu dute batzordea. «Gero eta larriagoa izango da egoera denborarekin, baina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du plangintzarik egiten, arazoa ikusten duen arren», dio Lia Ariñok, batzordeko beste guraso batek.

2005-2006 ikasturtean, Xabier Munibe eraikinean hirugarren solairua egin zuten. «Hori ez zela irtenbidea esan zuen orduan zuzendaritzak. Aurrera begira arazoa ez zela konponduko azaldu zuten», dio Ariñok. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, hala ere, egitea erabaki zuen. «Hiru urtera eraikina egingo zela esan zuten. Baina bi urtera barrakoiak jarri zituzten alboko aparkalekuan. Hala ere lasai egoteko esan ziguten, eraikina egingo zela eta», kontatu du Ariñok. «Behin-behinean jarri zituzten barrakoiak. Baina haiekin jarraitzen dugu», gehitu du Silvanek. «Sei urte igaro dira, eta beste aldaketa batzuk egiten hasi dira. Beraz, egoera ez da hobetu; alderantziz, okerrera doa», dio Ariñok. Maila altuenetan bi gela daude urte bakoitzeko, baina txikienetan sei. Beraz, hemendik urte batzuetara
ez dela guztientzako lekurik egongo ohartarazi dute. Egun ere, toki arazo handia dute ikasleek. «Sei gela egin beharrean bost osatu dituzte, leku faltagatik», esan du Silvanek.

Arazoa errotik konpondu beharrean, «petatxuak jarri» dituztela kritikatu dute. Hala dio Ariñok: «Soto batzuetan ikasgelak egiten ari dira orain ere, baina ez dira egokiak klaseak emateko. Arbel elektronikoa sartzeko tokirik ez daukate, adibidez».

Eraikin berria 2014-2015 ikasturterako osatuko dutela jakinarazi die Hezkuntza Sailak gurasoei. Baina haiek ez dute federik: «Guk ez dugu sinesten ordurako eraikina prest egingo denik. Azken finean, barrakoiak jarri zituztenetik urte asko igaro dira. Oraindik proiektuaz ari gara hitz egiten, ez baita onartu ere egin», dio Ariñok.

«Beste petatxu bat egin nahi dute. Ez da behar den hezkuntza eskaintzeko nahikoa. Orain arte behin-behineko neurri horiek irentsi ditugu, baina orain beste petatxu bat eskaini digute. Beraz, gurasoek zera esaten dute: Beste petatxu bat hainbesteko inbertsioa eskatzen duena, eta gure eraikinak oraindik hor jarraitzen du. Nik uste gurasoak horrekin lehertu egin direla», esan du Eli Larrañagak, beste guraso batek.

Hezkuntza Sailari bilera eskatu zioten gurasoek, eta Gipuzkoako ikastetxeetako arduradun
Nekane Agirre, Hezkuntza Saileko ordezkari (Gipuzkoan) Julen Bengoetxea, eta hezkuntza
arkitektu Jose Sobrinorekin bildu ziren. Gurasoak ez ziren oso gustura atera bileratik, ordea. «Data batzuk eman zizkiguten, baina handik ez ginela horiek entzun arte handik aterako esan genielako. Politikoak ez dira bustitzen. Arkitektua azkenengo momentuan busti zen, baina politikarien inolako babesik gabe. Ez dira pausorik ematen ari eraikin hori egiteko. Bitartean, behin-behineko egoera batean egon beharrean, urtez urte horrela jarraituko dugula uste dugu». Azkoitian egitekoa den eraikina lehena izango dela badakite. «Baina noiz izango da? Krisia amaitzen denean?», galdetu du Ariñok.

Ostegunean, elkarretaratzea
Ikastetxeko eraikinaren egoera eta arduradunen horren aurreko «utzikeria» salatzeko helburuarekin, elkarretaratzera deitu du Gurasoen Batzoredeak. Apirilaren 25ean, ostegunean, izango da protesta, 19:00etan, plazan. Herritar guztiei eskatu diete bertara joateko, eta, batez ere, ikastetxeko irakasleei. «Beharrezkoa dela adierazi nahi diegu herritarrei, behingoz baten bat mugiarazteko», dio Silvanek. Horrez gain, udaletxeko alderdi guztiekin biltzen ari dira, txosten bat osatu eta Jaurlaritzara bidaltzeko helburuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide