Xabier Munibeko gurasoek “eraikin berria” eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 30a, 11:45

Xabier Munibe Ikastolako ikasleen gurasoek, ikastetxeko “eraikina berritu beharra” dagoela azpimarratu dute idatzi batean. “Hamarkada batean, 500 ikasle inguru izatetik, 1.000 inguru izatera pasatu gara. Bikoiztu egin da ikasle kopurua, ez ordea baliabideak”, diote gurasoek. “Haur Hezkuntzatik (HH) hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarainoko (DBH) ikasle guztiek dituzte espazioarekin lotutako gabeziak.” Horregatik, Xabier Munibeko Gurasoen Batzorde Bateratua sortzea erabaki dute. Duela zazpi urte, “herriko buruzagiek” eraikin berria agindu zietela dio guraso batzordeak. “Askok sinetsi egin genien”, diote, baina hirigintzako egitasmoek hezkuntza proiektua baldintzatu dutela gogorarazi dute. Horren aurrean, hiru helburu zehaztu dituzte: “2014/15 ikasturterako DBHko eraikin berria amaituta izatea; bitarte horretan HH-LHko eta DBHko ikasle guztien baldintza egokiak bermatzea; eta, une oro gurasoak informatuta izatea, egoeraren larriaz denok jabetu gaitezen”. Hona idatzia osorik (Xabier Munibeko Gurasoen Batzorde Bateratua): Xabier Munibeko gurasoak DBHko eraikin berriaren alde borrokan Kalitatezko hezkuntza publikoan sinesten dugulako hautatu genuen Xabier Munibe Ikastola gure seme-alabentzat. Azken urteotako ibilbideak eta egoerak baina, kezka sortu digu. Ez ditugulako gure haurren beharrak aseta ikusten eta datozen urteotan egoerak okerrera egiteko arriskua egon badagoelako. Dagoeneko martxan beharko lukeen DBHko eraikin berriaren arrastorik ez dago, eta ondorioz, leku arazoa lehertzear da Xabier Munibe Ikastolan. Hamarkada batean, 500 ikasle inguru izatetik 1.000 inguru izatera [...]

Xabier Munibe Ikastolako ikasleen gurasoek, ikastetxeko “eraikina berritu beharra” dagoela azpimarratu dute idatzi batean. “Hamarkada batean, 500 ikasle inguru izatetik, 1.000 inguru izatera pasatu gara. Bikoiztu egin da ikasle kopurua, ez ordea baliabideak”, diote gurasoek. “Haur Hezkuntzatik (HH) hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarainoko (DBH) ikasle guztiek dituzte espazioarekin lotutako gabeziak.” Horregatik, Xabier Munibeko Gurasoen Batzorde Bateratua sortzea erabaki dute.

Duela zazpi urte, “herriko buruzagiek” eraikin berria agindu zietela dio guraso batzordeak. “Askok sinetsi egin genien”, diote, baina hirigintzako egitasmoek hezkuntza proiektua baldintzatu dutela gogorarazi dute. Horren aurrean, hiru helburu zehaztu dituzte: “2014/15 ikasturterako DBHko eraikin berria amaituta izatea; bitarte horretan HH-LHko eta DBHko ikasle guztien baldintza egokiak bermatzea; eta, une oro gurasoak informatuta izatea, egoeraren larriaz denok jabetu gaitezen”.

Hona idatzia osorik (Xabier Munibeko Gurasoen Batzorde Bateratua):

Xabier Munibeko gurasoak DBHko eraikin berriaren alde borrokan

Kalitatezko hezkuntza publikoan sinesten dugulako hautatu genuen Xabier Munibe Ikastola gure seme-alabentzat. Azken urteotako ibilbideak eta egoerak baina, kezka sortu digu. Ez ditugulako gure haurren beharrak aseta ikusten eta datozen urteotan egoerak okerrera egiteko arriskua egon badagoelako. Dagoeneko martxan beharko lukeen DBHko eraikin berriaren arrastorik ez dago, eta ondorioz, leku arazoa lehertzear da Xabier Munibe Ikastolan. Hamarkada batean, 500 ikasle inguru izatetik 1.000 inguru izatera pasatu gara. Bikoiztu egin da ikasle kopurua, ez ordea baliabideak.

Urtetik urtera egoera okertzen ari da. HHtik hasi eta DBHrainoko ikasle guztiek dituzte espazioarekin lotutako gabeziak. Orain zazpi urte agindu zuten gure herriko buruzagiek eraikin berria martxan jarriko zutela. Eta askok sinetsi egin genien. Zain, lozorroan, geldirik egon gara, agindutakoa noiz beteko. Sinesgaitza dirudien arren, proiektu urbanistikoek baldintzatu dute guztiz hezkuntza proiektua eta aurreikuspen urbanistiko batzuk bete ez direlako gaude gauden egoeran: DBHko eraikin berririk gabe eta Xabier Munibe ikastetxea espazio faltan, lehertzear.

Horregatik guztiagatik eta gure seme-alaben eskubideen alde borrokatzea gure egitekoa delako, sortu dugu Xabier Munibeko Gurasoen Batzorde Bateratua. Hiru helburu jarri ditugu mahai gainean: 2014/15 ikasturterako DBHko eraikin berria amaituta izatea, bitarte horretan HH-LHko eta DBHko ikasle guztien baldintza egokiak bermatzea eta une oro gurasoak informatuta izatea, egoeraren larriaz denok jabetu gaitezen.

Dagoeneko eman ditugu lehen urratsak. Bitartekaririk gabe, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailekoekin bilera bat egin genuen martxoaren 20an. Nor garen eta zer nahi dugun esan ondoren, eraikin berriaren kronograma eskatu genien, noiz hasiko diren obrak eta noiz izango dugun eskola berria. Ez ziguten ezer eman. Beti bezala, hitz zuzenak, promesak eta usteak. Eraikin berria egin egingo zela agindu bai, baina noiz zehaztu gabe. Azken urteotako eskarmentua bizkar gainean izanda, baditugu hamaika arrazoi mesfidati egoteko.

Harik eta gure seme-alaben hezkuntza proiektua bermatuta ikusi arte, lanean jarrituko dugu gurasook. Batuta eta elkarlanean egingo dugu bidea, 0-16 urte arteko hezkuntza proiektu bateratu batean sinesten dugulako. Kalitatezko euskal eskola publikoa denon eskubidea delako.

Hainbat ekimen antolatu ditugu datozen hilabeteotarako, gure borroka hau plazaratzeko. Besteak beste, apirilaren 26an elkarretaratzea egingo dugu herriko plazan, arratsaldeko 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide