Zazpi urte zeuzkan Jesus Mari Lete Estrak Azkoitiko Parrokiko Koruan hasi zenetik. Ordutik ez dio inoiz utzi abesteari, eta «hil arte» horrela jarraituko duela dio berak, behin eta berriz. Iraurgi abesbatza sortu zenean ere, bertan hasi zen abesten. Ordutik bi koruetan dabil, entsaio guztietara joaten da. Astelehenetan, bi izaten ditu, eta «bakar-bakarrik presaka» ibiltzen da elizako entsegua amaitutakoan bestera iristeko. Momentuan bera da bi koruetan dabilen abeslari bakarra. «Txiki-txikitatik egon naiz koruan. Elizakoan sartu nintzen. Bestea egin zenean, Iraurgi Abesbatza, han ere sartu nintzen. Neu bakarrik nago bietan».
Martxoaren 31n omenaldia egingo dio Iraurgi Abesbatzak. Parrokian izango da 17:30ean. Duela 33 urte sortu zen Iraurgi Abesbatza, eta ordutik dabil bertan abesten. Gaurko HITZAn dator erreportajea, eta Paperekoa atalean ikusgai dago webgune honetan.