Gotzon Barandiaranek eta Igor Elortzak auzolanaz hitz egin dute Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 16a, 11:36

Gotzon Barandiaranek eta Igor Elortzak hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan. Ikastetxearen eta Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen artean prestatu zuten hitzaldia, Auzolana euskarazko kulturgintzaren ardatz izenarekin. 40 lagun inguru bildu ziren haien azalpenak entzutera. Elortza hasi zen hitz egiten, eta kultur sistema bat osatzeko hiru aukera daudela adierazi zuen: herri antolakuntza (auzolanean), instituzioak (normatiboa), eta merkatua (komertziala). Hiru izan daitezke horietako baten aldekotasunerako aukerak ere: ideologikoak (pentsamendua), afektiboak (sentimenduak) eta operatiboak (praktikotasuna). Hizlarien proposamenaren arabera, euskaldunek auzolanean ardazturiko kulturgintza antolatu beharra daukate. Barandiaranek, berriz, galdera batzuk planteatu zituen. “Nola bultzatu gure sortzaile izatea? Nola bermatu euskarazko kulturaren transmisioa, barneratu eta maitatu egin behar aurrez? Euskarazko kulturaren kontsumoa nola sustatu? Nola bildu gure ahaleginak, agintarien erabakien zain egon gabe? Nola iritsi gure kultur bidean erabakiak guk hartzera? Nola bideratu euskarazko kulturgintzari buruzko gogoeta kolektiboa? Nola erabaki zer den estrategikoa euskarazko kulturarentzako? Nola eskaini jendeari kulturaz gozatzea? Nola sortu gazteen interesa?”

Gotzon Barandiaranek eta Igor Elortzak hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan. Ikastetxearen eta Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen artean prestatu zuten hitzaldia, Auzolana euskarazko kulturgintzaren ardatz izenarekin. 40 lagun inguru bildu ziren haien azalpenak entzutera.

Elortza hasi zen hitz egiten, eta kultur sistema bat osatzeko hiru aukera daudela adierazi zuen: herri antolakuntza (auzolanean), instituzioak (normatiboa), eta merkatua (komertziala). Hiru izan daitezke horietako baten aldekotasunerako aukerak ere: ideologikoak (pentsamendua), afektiboak (sentimenduak) eta operatiboak (praktikotasuna). Hizlarien proposamenaren arabera, euskaldunek auzolanean ardazturiko kulturgintza antolatu beharra daukate.

Barandiaranek, berriz, galdera batzuk planteatu zituen. “Nola bultzatu gure sortzaile izatea? Nola bermatu euskarazko kulturaren transmisioa, barneratu eta maitatu egin behar aurrez? Euskarazko kulturaren kontsumoa nola sustatu? Nola bildu gure ahaleginak, agintarien erabakien zain egon gabe? Nola iritsi gure kultur bidean erabakiak guk hartzera? Nola bideratu euskarazko kulturgintzari buruzko gogoeta kolektiboa? Nola erabaki zer den estrategikoa euskarazko kulturarentzako? Nola eskaini jendeari kulturaz gozatzea? Nola sortu gazteen interesa?”

Barandiaran eta Elorzaren hitzaldia

Hitzaldira 40 bat lagun hurbildu ziren

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide