Kontrako eztarritik, belarriraino

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 15a, 10:00

Irratia gero gutxiago entzuten dela diote askok. Horri erantzuteko edo, lagun talde bat lanean ari da azken pare bat urtean Matadeixen. Kontrako Eztarrixe irrati librea sortzea dute helburua. «Gazte jendeak ez dauka irratia entzuteko ohitura handiegirik; ea honekin hasten diren. Hedabide duina da, azken finean, irratia; jende askok entzuten du». Kontrako Eztarrixe irratia 94.2 zenbakian aurkitu ahalko da Kontrako Eztarrixe, nahiz eta ez duten zehaztu noiz jarriko duten martxan. Igorgailuaren zain daude egun. Aste honetan da iristekoa. «Antena dagoeneko jarrita daukagu, baserri batean. Azkoitia osoan harrapatzeko moduko tokian dago». Baina eurak egongo diren tokitik antenara mezua bidaliko duen igorgailua beharrezkoa da. Lehen bazuten bat, baina «oso txarra». Besteak beste, «ez zen herri osoan entzuten». Lokala prestatuta daukate ia. Egurrez estali dute gela bat barrukaldetik, kanpoko zaratengandik babesteko. «Aspaldi moldatu genuen gela hau. Hitz egiten hasi ginen, juntadizo batzuk egin ziren, hau muntatu… Martxan jartzekoak ginen. Nola hasi erabakita zegoen. Eragileei hala jakinarazi genien. Irratiaren estatutuak finkatu genituen, eragileei aurkeztu, eta parte hartzea interesatzen al zitzaien jakiteko. Hastera gindoazen, baina arazoak izan genituen. Horrez gain, jendea gauza askotan sartuta zegoen. Inor ez zegoen irratian soilik jarduteko moduan. Horregatik ere atzeratu zaigu proiektua». 2010eko andramarietan, adibidez, «txupinazo alternatiboa» bota zen, eta zuzenean [...]

Irrati libreko kideak

Lantaldea, Kontrako Eztarrixeren gelan (Argazakia: Xabier Otamendi)

Irratia gero gutxiago entzuten dela diote askok. Horri erantzuteko edo, lagun talde bat lanean ari da azken pare bat urtean Matadeixen. Kontrako Eztarrixe irrati librea sortzea dute helburua. «Gazte jendeak ez dauka irratia entzuteko ohitura handiegirik; ea honekin hasten diren. Hedabide duina da, azken finean, irratia; jende askok entzuten du». Kontrako Eztarrixe irratia 94.2 zenbakian aurkitu ahalko da Kontrako Eztarrixe, nahiz eta ez duten zehaztu noiz jarriko duten martxan.

Igorgailuaren zain daude egun. Aste honetan da iristekoa. «Antena dagoeneko jarrita daukagu, baserri batean. Azkoitia osoan harrapatzeko moduko tokian dago». Baina eurak egongo diren tokitik antenara mezua bidaliko duen igorgailua beharrezkoa da. Lehen bazuten bat, baina «oso txarra». Besteak beste, «ez zen herri osoan entzuten».

Lokala prestatuta daukate ia. Egurrez estali dute gela bat barrukaldetik, kanpoko zaratengandik babesteko. «Aspaldi moldatu genuen gela hau. Hitz egiten hasi ginen, juntadizo batzuk egin ziren, hau muntatu… Martxan jartzekoak ginen. Nola hasi erabakita zegoen. Eragileei hala jakinarazi genien. Irratiaren estatutuak finkatu genituen, eragileei aurkeztu, eta parte hartzea interesatzen al zitzaien jakiteko. Hastera gindoazen, baina arazoak izan genituen. Horrez gain, jendea gauza askotan sartuta zegoen. Inor ez zegoen irratian soilik jarduteko moduan. Horregatik ere atzeratu zaigu proiektua». 2010eko andramarietan, adibidez, «txupinazo alternatiboa» bota zen, eta zuzenean eman zuten San Martingo elkartetik.

Erasoak eta lapurretak
Hainbat arazo izan dituzte irratia prestatzerako orduan. Besteak beste, irratiaren gelari erasoa egin zioten duela urtebete baino gehiago. «Zerraila txikitu zuten, bi ordenagailu eta nahasketa mahaia ostu zituzten, eta su ematen ere saiatu ziren». Halaxe kontatu diote Urola Kostako Hitzari. Burdinezko atea daukate gelan, erdian kristalezko leiho borobil batekin. «Kristala hausi, eta sutan zegoen zerbait bota zuten barrura. Lurrean izugarrizko zuloa egin zen suarekin». Eragin handia izan zuen gertakariak. «Lapurretaren edo txikizioren bat egiten zuten bakoitzean, burumakur geratzen ginen, eta berriro martxan hastea kosta egiten zitzaigun. Azkenaldian jende asko dihardu Matadeixen esku-hartuta, eta, beraz, irratira ez dira hainbeste zuzentzen indarrak».

Programazioari dagokionean, zehazteke dute. «Jendeak egin nahi zituen programen zerrenda egin genuen, bakoitza zertarako prest egongo litzatekeen jakiteko. Larunbat goizetan magazin bat egitea proposatu zen, baita politikari buruzko programa bat ere, eta musikaren inguruko saioak egiteko proposamen asko dauzkagu; tartean musika klasikoari eskainitako tarte bat».
Arrosa Irrati Sarean sartuko dira «seguruenik»; hala aurreratu dute. Irrati libre bakoitzak bere saioak igotzen ditu sarera, eta gainontzeko irratietako programak hartzeko aukera ematen du horrek. «Tarte hutsak betetzeko ongi etortzen dira horrelako programak; bestela kantak sartu beharko genituzke.

Lizentziarik gabeko irratia
Azkoitirako irrati lizentzia bat eman berri du Eusko Jaurlaritzak. Irrati librea sortu nahian ari direnek, berez, ez dute lizentzia hori nahi. «Ez dugu eskatuko. Ez dugu inoren lizentziarik edo baimenik behar emititzen hasteko. Irrati librea da».

Taldeak akats bat duela aitortu dute, ordea. «Denak mutilak gara. Ez dago neska bakar bat ere taldean. Hori hala, neskak Kontrako Eztarrixen parte hartzera gonbidatu nahi ditugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide