Hiru hitzaldi antolatu ditu Floreagak Euskal Kultur Jardunaldietarako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 7a, 06:33

XXIII. Euskal Kultur Jardunaldiak prestatu ditu Floreaga Ikastetxeak hilabete honetarako. Biharko eta beste bi ostegunetarako hitzaldiak prestatu dituzte. Saio guztiak 20:30ean hasiko dira, On Bosco aretoan. Honela definitu du jardunaldien helburua Juan Inazio Sudupe antolatzaileak: «Hiru edo lau gairen inguruan hizlari on batzuekin elkarrizketa sortzea dugu xede, edo azkoitiarrei nahiz etorri nahi duen edonori gai jakin batzuei buruz informazioa jasotzeko aukera ematea». Floreaga Ikastetxearen eta guraso elkartearen artean antolatzen dute, «udalaren, FKren eta Maxixatzenen laguntzarekin». Biharkoa gaztelaniaz izango da, eta Isaac Diez de la Iglesia salestarrak bere ibilbidea kontatuko du. Hilaren 15ean Gotzon Barandiaran eta Igor Elortza izango dira hizlariak. Auzolana, euskarazko kulturgintzaren ardatz hitzaldia emango dute. Maxixatzen Euskara Taldearekin elkarlanean antolatu dute. Azkenengo saioa, berriz, Juan Kruz Mendizabal Donostiako Pastoral Bikarioak gidatuko du; Kristautasuna eta gizartea gaur egun izenekoa. Hizlari interesgarriak Guztiak ordubete ingurukoak izango dira. Aurkezpen labur baten ostean, 40-50 bat minutuz galderak egiteko aukera izango dute entzuleek. «Denetariko gaiak aukeratzen ditugu», jakinarazi du. «Gizarte gaiak, eta gehienbat euskaraz, ahal dela. Ez beti, baina ahal den presentzia handienarekin bai, behintzat». Azken urteetan hirigintza kontuak, gazteen heziketari buruzkoak, gizartearen jardun ekonomikoa, eta bailarako gai ekonomiko eta industriala aztertu ditugu, besteak beste». Beti egoten da elkartasun ekintzaren bat ere. «Erlijioarekin [...]

XXIII. Euskal Kultur Jardunaldiak prestatu ditu Floreaga Ikastetxeak hilabete honetarako. Biharko eta beste bi ostegunetarako hitzaldiak prestatu dituzte. Saio guztiak 20:30ean hasiko dira, On Bosco aretoan. Honela definitu du jardunaldien helburua Juan Inazio Sudupe antolatzaileak: «Hiru edo lau gairen inguruan hizlari on batzuekin elkarrizketa sortzea dugu xede, edo azkoitiarrei nahiz etorri nahi duen edonori gai jakin batzuei buruz informazioa jasotzeko aukera ematea». Floreaga Ikastetxearen eta guraso elkartearen artean antolatzen dute, «udalaren, FKren eta Maxixatzenen laguntzarekin».
Biharkoa gaztelaniaz izango da, eta Isaac Diez de la Iglesia salestarrak bere ibilbidea kontatuko du. Hilaren 15ean Gotzon Barandiaran eta Igor Elortza izango dira hizlariak. Auzolana, euskarazko kulturgintzaren ardatz hitzaldia emango dute. Maxixatzen Euskara Taldearekin elkarlanean antolatu dute. Azkenengo saioa, berriz, Juan Kruz Mendizabal Donostiako Pastoral Bikarioak gidatuko du; Kristautasuna eta gizartea gaur egun izenekoa.
Hizlari interesgarriak
Guztiak ordubete ingurukoak izango dira. Aurkezpen labur baten ostean, 40-50 bat minutuz galderak egiteko aukera izango dute entzuleek. «Denetariko gaiak aukeratzen ditugu», jakinarazi du. «Gizarte gaiak, eta gehienbat euskaraz, ahal dela. Ez beti, baina ahal den presentzia handienarekin bai, behintzat». Azken urteetan hirigintza kontuak, gazteen heziketari buruzkoak, gizartearen jardun ekonomikoa, eta bailarako gai ekonomiko eta industriala aztertu ditugu, besteak beste». Beti egoten da elkartasun ekintzaren bat ere. «Erlijioarekin edo espiritualtasunarekin lotutako gai bat ere izaten dugu. Azken urteetan Joxe Arregi, Patxi Aizpitarte, Arantxa Jaka eta Xabier Andonegi gonbidatu ditugu».
Diez de la Iglesia Gazteak eta Garapena taldeko koordinatzaile nagusia izan da azkenengo urteetan. «Lan handia egin du, besteak beste, Haitiko garapen plan estrategikoetan. Beraz, munduan gaur egun dauden desoreka horien aurrean elkartasun bideei heldu nahi izanez gero, zein aukera dauzkagun aztertuko du».
«Barandiaranek eta Elortzak Topagunean proposamen bat dute. Zenbait herritan aurkeztu dute, eta geuk ere, Maxixatzenekin batera, ekarri egin nahi dugu». Ez dagoela edo diru publikoaren zain egon behar uste dute. Mendizabal Donostiako bikarioa da. «Gazte mugimenduarekin eta parrokiako eguneroko mugimenduarekin zerikusi handiena daukana». Betidanik gazteen ekimenekin «oso lotuta» dagoela dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide