Haurrei piezak mugitzen erakusten

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 29a, 10:11

Zortzi urteko lau ikasle hasi dira Anaitasuna Kakute Xake Taldean, jokatzen ikasten. Hilabete pasatxo daramate teknika ikasten. Gogotsu ikusten dira, ongi pasatzen dutela nabari zaie, egiten dituzten algarengatik, besteak beste. Klubak 32 urte dauzka, eta egun 25 bazkide dituela jakinarazi du Igor Aranbarrik, bertako kideak. «Adin askotako kideak gaude; badaude ume batzuk ere. Txapelketetan lehiatzeko gutxieneko adina eskatzen dute; hori da kontua. Beraz, haiek ez dira bazkide izaten, nahiz eta bertara etortzen diren». Bederatzi urteko mutiko bat ari da bere arrebarekin xakean jolasean, eta Aranbarrik hura aipatu du. Mutila «sei urte zituenetik dihardu xakean jokatzen. Oraindik ez dauka lehiatzeko adinik, baina prestatzen ari da. Arrebak Espainiako txapelketan parte hartu zuen iaz. Etortzen diren umeei piskanaka erakusten saiatzen gara, lehiatzeko adina daukatenean, ongi ari daitezen». Funtzionamendu horri esker, azkenengo urteetan emaitza onak lortu dituztela jakinarazi du Aranbarrik. «Gipuzkoako txapeldunak izan diren umeak dauzkagu taldean, Euskadiko txapela lortu dutenak ere bai». Nahiz eta ume «gehiegi» ez duten erakartzen, «maila jakin bat dugu», gogoratu du Aranbarrik. Doako ikastaroak Astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara bitartean klase irekiak ematen dituzte kultur etxean. Aranbarrik berak ematen dizkie eskolak umeei. Askotan «pazientzia lantzen» jarduten duela jakinarazi du barrezka. «Nahi duena etor dadila, edozein adin duela ere. Ez [...]

Zortzi urteko lau ikasle hasi dira Anaitasuna Kakute Xake Taldean, jokatzen ikasten. Hilabete pasatxo daramate teknika ikasten. Gogotsu ikusten dira, ongi pasatzen dutela nabari zaie, egiten dituzten algarengatik, besteak beste. Klubak 32 urte dauzka, eta egun 25 bazkide dituela jakinarazi du Igor Aranbarrik, bertako kideak. «Adin askotako kideak gaude; badaude ume batzuk ere. Txapelketetan lehiatzeko gutxieneko adina eskatzen dute; hori da kontua. Beraz, haiek ez dira bazkide izaten, nahiz eta bertara etortzen diren».

Bederatzi urteko mutiko bat ari da bere arrebarekin xakean jolasean, eta Aranbarrik hura aipatu du. Mutila «sei urte zituenetik dihardu xakean jokatzen. Oraindik ez dauka lehiatzeko adinik, baina prestatzen ari da. Arrebak Espainiako txapelketan parte hartu zuen iaz. Etortzen diren umeei piskanaka erakusten saiatzen gara, lehiatzeko adina daukatenean, ongi ari daitezen». Funtzionamendu horri esker, azkenengo urteetan emaitza onak lortu dituztela jakinarazi du Aranbarrik. «Gipuzkoako txapeldunak izan diren umeak dauzkagu taldean, Euskadiko txapela lortu dutenak ere bai».

Nahiz eta ume «gehiegi» ez duten erakartzen, «maila jakin
bat dugu», gogoratu du Aranbarrik.

Doako ikastaroak
Astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara bitartean klase irekiak ematen dituzte kultur etxean. Aranbarrik berak ematen dizkie eskolak umeei. Askotan «pazientzia lantzen» jarduten duela jakinarazi du barrezka. «Nahi duena etor dadila, edozein adin duela ere. Ez dugu ezer kobratzen. Borondatez egiten dugu. Izan ere, klubaren onerako izango dela garbi daukagu, aurrera segi ahal izateko». Daukaten hutsune nabarmena euskarazko material didaktiko falta dela
aitortu du. «Xakeko material pila bat dago berez, baina euskaraz ez. Geuk prestatu behar izaten dugu. Gaurko, adibidez, neuk prestatu dut idatzitxo bat umeentzako».

Anaitasunak guztira helduen bi talde dauzka lehian, bata gorengoen mailan eta bestea hirugarren mailan. «Gorengo mailan daudenen helburua bertan mantentzea izaten da. Izan ere, maila handiko jendea egoten da bertan». Hector Sanchez ekarri du gogora. Hemezortzi urte dauzka, eta «klubeko onenetako bat da». Euskadiko txapelduna izandakoa da, hain zuzen.

Hirugarren mailako taldea aurrenengo postuan gelditu da Gipuzkoako Txapelketan, eta play off-a jokatzen hasiko da aste honetan. «Igoera fasean, aurrenengo postuan gelditzen saiatu beharra daukagu, igo ahal izateko».

Beraien arteko txapelketak ere antolatzen dituztela dio irakasleak. «Torneo sozialak izaten dira, gabonetan… Urtean behin, Azkoitia Hiria txapelketa ere antolatzen da. Hainbat tokitako jendea etortzen da orduan. Hamasei taldek hartzen dute parte, eta Euskal Herriko zein kanpoko taldeak izaten dira». Katturen aldeko memoriala antolatzen ere parte hartzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide