Ingurumen batzordea sortu eta Hirigintza eta Obrak batu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 28a, 10:21

Udaleko batzorde informatzaileetan aldaketak egitea erabaki du Udalbatzak. Hala, Hirigintza batzorde informatibo iraunkorra, eta Lurra, Zerbitzu eta Ingurugiro batzorde informatibo iraunkorra desegin, eta beste era batera osatzea onartu dute. Hemendik aurrera Hirigintza, Obra, eta Zerbitzu batzorde informatibo iraunkorra egongo da alde batetik. Bere osaketa honakoa izango da: Bilduk hiru kide izango ditu, EAJk bi, Azkoitia Baik bat eta PSE-EEk bat. Bilkura maiztasuna hilean behin izango da. Bestetik, Ingurumen batzorde informatibo orokorra sortzea onartu zen. Batzordearen osaketa kopuruz berdina izango da, baina bi hilean behin bilduko direla erabaki du Udalbatzak. Bilduk, Azkoitia Baik eta PSE-EEk aldaketaren alde bozkatu zuten udalbatzarrean, eta EAJk, berriz, aurkako botoa ematea erabaki zuen. EAJk aldaketa horren aurka zergatik agertu den azaldu zuen; alegia, batzorde «gehiegi» daudela uste dutelako. Mikel Zubizarreta EAJko bozeramaileak gogorarazi zuen «agintaldi hasieran arrazoi bera eman» zutela. Hirigintza, obra eta ingurumena batzorde berean sartzearen beharra dagoela iritzi diote EAJkoek: «Momentu hau egokia izan daitekeela uste dugu hiru arloak talde bakarrean sartzeko». Julen Garate Azkoitia Baiko zinegotziak, berriz, onartutako aldaketa bere alderdiaren proposamena izan zela gogorarazi zuen. «Ingurumenari bere garrantzia eman behar zaiola uste dugu, eta Hirigintza, obra eta zerbitzua batera joatea egokia dela ikusten dugu». Zaborraren gaia «ongi eramateagatik bakarrik», ingurumenak bere arloa [...]

Udaleko batzorde informatzaileetan aldaketak egitea erabaki du Udalbatzak. Hala, Hirigintza batzorde informatibo iraunkorra, eta Lurra, Zerbitzu eta Ingurugiro batzorde informatibo iraunkorra desegin, eta beste era batera osatzea onartu dute. Hemendik aurrera Hirigintza, Obra, eta Zerbitzu batzorde informatibo iraunkorra egongo da alde batetik. Bere osaketa honakoa izango da: Bilduk hiru kide izango ditu, EAJk bi, Azkoitia Baik bat eta PSE-EEk bat. Bilkura maiztasuna hilean behin izango da. Bestetik, Ingurumen batzorde informatibo orokorra sortzea onartu zen. Batzordearen osaketa kopuruz berdina izango da, baina bi hilean behin bilduko direla erabaki du Udalbatzak.

Bilduk, Azkoitia Baik eta PSE-EEk aldaketaren alde bozkatu zuten udalbatzarrean, eta EAJk, berriz, aurkako botoa ematea erabaki zuen. EAJk aldaketa horren aurka zergatik agertu den azaldu zuen; alegia, batzorde «gehiegi» daudela uste dutelako. Mikel Zubizarreta EAJko bozeramaileak gogorarazi zuen «agintaldi hasieran arrazoi bera eman» zutela. Hirigintza, obra eta ingurumena batzorde berean sartzearen beharra dagoela iritzi diote EAJkoek: «Momentu hau egokia izan daitekeela uste dugu hiru arloak talde bakarrean sartzeko».

Julen Garate Azkoitia Baiko zinegotziak, berriz, onartutako aldaketa bere alderdiaren proposamena izan zela gogorarazi zuen. «Ingurumenari bere garrantzia eman behar zaiola uste dugu, eta Hirigintza, obra eta zerbitzua batera joatea egokia dela ikusten dugu». Zaborraren gaia «ongi eramateagatik bakarrik», ingurumenak bere arloa izatea merezi duela uste du Garatek: «Alderdien arteko tirabirak ikusita, batzordeburu izateko geure burua aurkeztuko dugu». PSE-EEk ongi ikusten du Obra eta Hirigintza bateratzea, askotan batera doazen arloak direlako, nahiz eta ingurumena bakarrik uztea «gehiegizkoa» iruditzen zaien.

Ume lapurtuen auzia
Araban, Bizkain eta Gipuzkoan 1950eko hamarkadatik 1990eko hamarkadara bitartean «administrazio-irregulartasun batzuk izan zirela-eta, jaioberrien bidegabeko jabetzeen edo adopzio irregularren susmoa» dagoela-eta, mozioa aurkeztu zuen EAJk.
Mozioa aho batez onartu zuten; alderdi guztien aldeko botoekin, alegia. Hala, Azkoitiko Udaleko Osoko Bilkurak «elkartasun osoa adierazten diete jaioberrien lapurreten eta adopzio ilegalen kasuetako familiei». Mozioaren arabera, «senitartekoek desagertutakoen norakoaren berri izateko eskubideari dagokionez, agintariek hori bermatzeko obligazio politikoa» daukate; «zehazki, eskumena duten tokiko, lurraldeko, erkidegoko nahiz estatuko agintariek» dute betebehar hori.
Azkoitiko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari nahiz Eusko Jaurlaritzari, «behar diren eta haien esku dauden neurri guztiak hartzeko aipatutako herritar zein elkarteek eskatzen duten egia-eskubidea bermatzeko» eskatu diete.

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiari «beste neurri batzuen artean, kaltetuentzako aholkularitza zerbitzu bat sortzea» ere eskatu diote. Testuaren azkenengo puntuan, Gipuzkoako Batzar Nagusiko Berdintasun Politiken, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Batzordean «hasi dituzten lanekin jarraitzeko» eskatzen dute, «harik eta egitateak argitu arte».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide