Letras de Ultramar literatur lehiaketa irabazi du Koldo Campos idazleak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 10a, 06:00

Letras de Ultramar 2011 literatur lehiaketako irabazleetako bat izan da Koldo Campos idazlea. Iruñekoa da izatez, baina Dominikar Errepublikan bizi izan zen hogei urtez, eta egun Azkoitian bizi da. Haurrentzako literatur mailan jaso du saria, El rey necio liburuagatik. Beste bi sari ere banatu dituzte, eta Diogenes Abreurentzat eta Esteban Torresentzat izan dira. Lehiaketa atzerrian bizi diren dominikarrei zuzendutakoa da. Dominikar herritartasuna dauka Camposek. «Oso gustura» dagoela jakinarazi du. Oraindik ez diote deitu saria irabazi duela jakinarazteko. «Internetez jakin nuen irabazlea nintzela, Dominikar Errepublikako prentsan irakurrita». Zortzi eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako liburua da El rey necio. «Ipuin bat da, beste baten barruan», dio. «Edo ipuin borobila dela esan daiteke, hasitako puntuan amaitzen baita». Necio erregearen erreinuan, debekatuta dago metro erdia baino gehiago igotzea, erregeak metro erdiko altuera baitauka. Beraz, edozein animalia, mendi, izar edo bere buru gainetik dagoen beste edozer gauza debekatuta dago. Protagonista txakur bat eta neskato bat dira. Batez ere, «laguntasuna eta elkartasuna» lantzen dira ipuinean, txakurraren eta neskatoaren artekoa. «Beti eztabaidatzen ari diren arren, haserre, biak istorio berean, batera, elkar errespetatuz eta maitatuz ibiltzen dira». Horrez gain «boterearen ergelkeria» ere nabarmentzen du. «Kasu honetan, errege tentel batekin ikusten da hori». Boterearen aurrean sortzen diren erreakzioak [...]

Letras de Ultramar 2011 literatur lehiaketako irabazleetako bat izan da Koldo Campos idazlea. Iruñekoa da izatez, baina Dominikar Errepublikan bizi izan zen hogei urtez, eta egun Azkoitian bizi da. Haurrentzako literatur mailan jaso du saria, El rey necio liburuagatik. Beste bi sari ere banatu dituzte, eta Diogenes Abreurentzat eta Esteban Torresentzat izan dira. Lehiaketa atzerrian bizi diren dominikarrei zuzendutakoa da. Dominikar herritartasuna dauka Camposek.

«Oso gustura» dagoela jakinarazi du. Oraindik ez diote deitu saria irabazi duela jakinarazteko. «Internetez jakin nuen irabazlea nintzela, Dominikar Errepublikako prentsan irakurrita».
Zortzi eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako liburua da El rey necio. «Ipuin bat da, beste baten barruan», dio. «Edo ipuin borobila dela esan daiteke, hasitako puntuan amaitzen baita». Necio erregearen erreinuan, debekatuta dago metro erdia baino gehiago igotzea, erregeak metro erdiko altuera baitauka. Beraz, edozein animalia, mendi, izar edo bere buru gainetik dagoen beste edozer gauza debekatuta dago. Protagonista txakur bat eta neskato bat dira.

Batez ere, «laguntasuna eta elkartasuna» lantzen dira ipuinean, txakurraren eta neskatoaren artekoa. «Beti eztabaidatzen ari diren arren, haserre, biak istorio berean, batera, elkar errespetatuz eta maitatuz ibiltzen dira». Horrez gain «boterearen ergelkeria» ere nabarmentzen du. «Kasu honetan, errege tentel batekin ikusten da hori». Boterearen aurrean sortzen diren erreakzioak ere ikus daitezkeela dio. «Badaude debekuaren aurrean hegan egiteko duintasunari eusten dioten txoriak, baita men egiten dutenak ere». Neurri batean «gizartearen erakusle» dela ere gaineratu du.

Lehiaketan aurkezterako, liburuari zati bat kendu zion, gehienezko orri kopurua gainditzen baitzuen. «Argitaratzeko falta zaion zatia jartzeko baimena eskatu nahi diet. Onartuko dutela uste dut, gehitzeko eskaera baita, eta ez kentzekoa».

Iazko ekainean Santo Domingoko Nazioarteko Jaialdian omendu egin zuten Campos, antzerkigintzan egindako lanagatik. Denbora gutxian bi errekonozimendu horiek izateak animatu egiten duela dio. «Egunero ispiluari begira egotea oso txarra da, baina noizean behin egoari jaten ez ematea ere ez da ona. Nire lanak partekatu, ikusi eta estimatu egiten direla jakiteak, animatu eta estimulatu egiten nau». El rey Necio liburua duela hamabi urte idatzi zuela gogoratu du. «Kaxoian sartuta» eduki du, eta liburu bilakatzea «asko gustatzen» zaio.

Antzezlana Azkoitian
Orain Azkoitian bere antzerki lan bat euskaraz prestatzen ari dela aurreratu du. Hagase la mujer izena du jatorrizkoak, eta bera ari da zuzendari lanetan. «Jose Luis Otamendik euskaratu zuen, eta lau azkoitiarrekin ari naiz prestatzen. Urte amaierarako plazaratzea espero dut».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide