Kulturzaleak mahaian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 8a, 06:00

Aurrenengo pausoak ematen ari da Azkoitiko Kultur Mahaia. Pasa den astean egin zuten talde eragilearen aurrenengo bilera. Igone Bastarrikak eta Itziar Eliasek hartu dituzte idazkari lanak. Gustura daude mahaiaren sorrerarekin, eta taldea «ideiaz beteta» dagoela ere jakinarazi dute. «Proiektuan sinesten dugu, eta ilusio handia dugu», diote biek. Azkenengo bileraren inguruan zera dio Eliasek: «Egin zuen eguraldiagatik, elurra, hotza, jende askok ezin izan zuen bileran parte hartu. Dena geneukan kontra [kar kar], baina azaldu ginenok, behintzat, lanerako gogoarekin bildu ginen». Aurtengo lanak ere zehaztu zituzten, neurri batean. Azkoitiko kultur taldeen eta norbanakoen zerrenda egin nahi dute, beste ezer baino lehen. «Udalak badu zerrenda bat, baina talde edo elkarte bezala izena emanda daudenak baino ez dira agertzen. Banaka lana egiten dutenak, idazleak, margolariak… falta dira. Beraz, horien guztien informazioa eskuratu behar dugu; horietako bakoitzak zein arazo dauzkan eta zer aldatu nahiko lukeen jakin nahi badugu, behintzat, denen berri izan behar dugu», azaldu du Eliasek. Zerrenda hori osatzeko talde eragilekoek lanari ekin diote jada. Hasteko, bakoitza bere inguruko banakako kultur eragileak zerrendatzen hasi dira. «Hori egin ondoren, galdetegi bat sortuko dugu», azaldu du Bastarrikak. Taldetxo batzuk ere sortuko dituzte, norbanakoak elkarrizketatu eta herriko egoera zein den hobeto ezagutzeko. Talde eragilean hamalau ordezkari daudela [...]

Kultur Mahaiko kideak

Itziar Eliasek (eskuinean) eta Igone Bastarrikak (ezkerrean) egingo dituzte Kultur Mahaiko idazkari lanak

Aurrenengo pausoak ematen ari da Azkoitiko Kultur Mahaia. Pasa den astean egin zuten talde eragilearen aurrenengo bilera. Igone Bastarrikak eta Itziar Eliasek hartu dituzte idazkari lanak. Gustura daude mahaiaren sorrerarekin, eta taldea «ideiaz beteta» dagoela ere jakinarazi dute. «Proiektuan sinesten dugu, eta ilusio handia dugu», diote biek.

Azkenengo bileraren inguruan zera dio Eliasek: «Egin zuen eguraldiagatik, elurra, hotza, jende askok ezin izan zuen bileran parte hartu. Dena geneukan kontra [kar kar], baina azaldu ginenok, behintzat, lanerako gogoarekin bildu ginen». Aurtengo lanak ere zehaztu zituzten, neurri batean. Azkoitiko kultur taldeen eta norbanakoen zerrenda egin nahi dute, beste ezer baino lehen. «Udalak badu zerrenda bat, baina talde edo elkarte bezala izena emanda daudenak baino ez dira agertzen. Banaka lana egiten dutenak, idazleak, margolariak… falta dira. Beraz, horien guztien informazioa eskuratu behar dugu; horietako bakoitzak
zein arazo dauzkan eta zer aldatu nahiko lukeen jakin nahi badugu, behintzat, denen berri izan behar dugu», azaldu du Eliasek.
Zerrenda hori osatzeko talde eragilekoek lanari ekin diote jada. Hasteko, bakoitza bere inguruko banakako kultur eragileak zerrendatzen hasi dira. «Hori egin ondoren, galdetegi bat sortuko dugu», azaldu du Bastarrikak. Taldetxo batzuk ere sortuko dituzte, norbanakoak elkarrizketatu eta herriko egoera zein den hobeto ezagutzeko.

Talde eragilean hamalau ordezkari daudela jakinarazi dute; norbanakoak, zein taldeetakoak. «Taldeetako kideak, adibidez, txandakatu egingo dira», dio Eliasek. Ordezkarien soslaiaz mintzatu da Bastarrika: «Horietako ordezkari batzuk kultur sortzaileak dira. Adibidez, antzerkilariak, baita kultur antolatzaileak ere. Hor sartuko genuke Maxixatzen. Izan ere, urtero antolatzen du bere kultur astea. Beraz, esan liteke, taldean sortzaileak, antolatzaileak eta kultur zaleak daudela, norbanakoren batzuk ere bai baitude, maila pertsonalean».

Alde horretatik, taldea oso anitza dela garbi daukate bi kideek, eta ez dela formatu itxira mugatu nahi esan dute. «Ikusiko dugu zein forma hartzen duen, eta, horren arabera erabakiko da nola egituratu, arauak edo estatutuak sortu ala ez…», dio Bastarrikak. Duela bi aste egin zuten batzar irekia, eta «gutxi gora behera partaideen erdia taldean sartzeko gogoarekin agertu zen», esan du. «Proiektuak harrera oso ona du batzarrera joan ziren 30 pertsonen artean», uste du Bastarrikak.

Horrez gain, batzarraren aniztasuna nabarmendu dute. «Oso anitza izan zen. Harrituta gelditu nintzen. Idazleetatik hasita, abesbatzako kideak, zine forumekoak, antzerkia egiten duten hamasei urteko gazteak… hartu zuten parte. Oso-oso anitza izan zen; 30 lagun oso ezberdinak. Ederra», esan du Eliasek.

Herriko kultura sustatzen
Dauden guneak aprobetxatu beharra nabarmendu du Eliasek.  Uztail inguruan kultur astea egin nahiko luketela adierazi du Bastarrikak. «Herrian sortzen den kulturarekin antolatu nahi dugu. Ez dugu kanpotik makro kontzerturik ekarriko, ezta erakusketarik ere; herrikoak jarriko ditugu. Herriko sortzaileei plaza irekiko diegu. Gustura antolatuko genuke, baina uztailean dugun indarraren arabera erabakiko dugu egin ala ez. Kalera begirako aurrenengo ekimena, herrian sortzen den kulturarekin egingo dugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide