Mendi ibilaldiak antolatuz

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 3a, 06:24

Anaitasuna Mendi Bazkuna 1949tik ari da mendizaletasuna sustatzen, eta gaur egun 594 bazkide eta 321 federatu dauzka. Aurten berritu egin dute batzordea, eta kopurua ere murriztu egin da. Iaz zazpi kidek osatzen zuten, baina aurtengoan lau dira. Duela hiru urte jarrita zeukaten sistema berriarekin lau nahikoa zirela iritzita, aldatzea erabaki zutela abenduan jakinarazi du Aritz Oruesagasti lehendakari berriak. «Lehendakari izena daukat, baina norbaiten izena jarri behar zelako, denok berdin aritzen gara. Beste bat idazkari izendatu da, norbait jarri beharra zegoelako». Iazko taldetik bi kide daude, eta orain beste bi sartu dira. Pare bat astean behin gelditzen dira bazordekoak egin beharrekoak egiteko. Duela hiru urtetatik taldeetan funtzionatzen dutela jakinarazi du Oruesagastik. «Irteera ezberdinak antolatzen ditu Mendi bazkunak, eta mota bakoitza antolatzeko talde bat sortuta daukagu, orain». Mendi irteerak antolatzeko talde bat dago Mendi Bazkunan, beste bat haurrentzako ibilaldiak antolatzen dituztenak ere bai. Iaz talde berri batzuk ere sortu ziren. BTT mendi bizikletetako irteerak; mendiko eski zeharkaldiak eta eskaladakoak antolatzeko talde bana sortu zen ordutik. Urte honetarako bakoitzetik pare bat irteera egitea aurreikusi dute. Beraien zereginaz galdetuta, honakoa dio lehendakariak: «Bi astean behin ibilaldiak antolatzea, eta talde guztiak koordinatzea, data egokienak noiz izango diren…» egitea. Ezarrita dago datorren urtean egingo dituzten ibilaldien [...]

Anaitasuna Mendi Bazkuna 1949tik ari da mendizaletasuna sustatzen, eta gaur egun 594 bazkide eta 321 federatu dauzka. Aurten berritu egin dute batzordea, eta kopurua ere murriztu egin da. Iaz zazpi kidek osatzen zuten, baina aurtengoan lau dira. Duela hiru urte jarrita zeukaten sistema berriarekin lau nahikoa zirela iritzita, aldatzea erabaki zutela abenduan jakinarazi du Aritz Oruesagasti lehendakari berriak. «Lehendakari izena daukat, baina norbaiten izena jarri behar zelako, denok berdin aritzen gara. Beste bat idazkari izendatu da, norbait jarri beharra zegoelako». Iazko taldetik bi kide daude, eta orain beste bi sartu dira.
Pare bat astean behin gelditzen dira bazordekoak egin beharrekoak egiteko. Duela hiru urtetatik taldeetan funtzionatzen dutela jakinarazi du Oruesagastik. «Irteera ezberdinak antolatzen ditu Mendi bazkunak, eta mota bakoitza antolatzeko talde bat sortuta daukagu, orain». Mendi irteerak antolatzeko talde bat dago Mendi Bazkunan, beste bat haurrentzako ibilaldiak antolatzen dituztenak ere bai. Iaz talde berri batzuk ere sortu ziren. BTT mendi bizikletetako irteerak; mendiko eski zeharkaldiak eta eskaladakoak antolatzeko talde bana sortu zen ordutik. Urte honetarako bakoitzetik pare bat irteera egitea aurreikusi dute.
Beraien zereginaz galdetuta, honakoa dio lehendakariak: «Bi astean behin ibilaldiak antolatzea, eta talde guztiak koordinatzea, data egokienak noiz izango diren…» egitea. Ezarrita dago datorren urtean egingo dituzten ibilaldien zerrenda, eta oraingoz 21 irteera daude zehaztuta.
Antolakuntza berria
Duela hiru urte erabaki zen sistema hori ezartzea elkartean, batzordea osatzen zuten kideek, utzi eta berritzea nahi zutelako. «Orain dela hiru urte taldean jendea ezin osatuta ibili ginen, beraz lanak banatu genituen». Batzordea osatzeko bolondres gehiegi ez zeuden, baina bai ekimen zehatz batzuk prestatzeko. Beraz, talde batzuk sortu ziren ekintza zehatzak prestatzeko, horregatik, batzordearen ardurak jaitsi egin zituzten.
«Orain arte, zazpi kide jarri ginen batzordean, baina lau nahikoak izango garela garbi daukagu. Urtero bi kide berri sartuko dira batzordera, eta beste bik utzi egingo dute». Urtebete barru batzordea utziko du, beraz, Oruesagastik. «Sistema honekin ongi ibiltzen gara, ez daukagu hainbesterako lanik ere; bi astean behin gelditzea, tarteka kartela jarri, autobuseko zerrenda hartu, autobusari deitu… Nahiko arina da, tarteka egiten den lan txikia».
Iaz ere berrikuntza batzuk egin zituzten, jarri zituzten berrikuntzen artean daude eskalada, bizikleta eta mendi eskiak. Eskiatzeko bat egin zen, prestatuta zegoen bestea bertan behera utzi behar izan zen eguraldiagatik.
Zazpi gurutzeak
Bi urtean behin izaten da zapi gurutzeen mendi martxa, eta aurtengoan tokatzen da. «Lan handia izango dugu hori guztia prestatzen. Hori izango da gure aurtengo erronkarik handiena. Jende asko mugitu behar da…» Kontuan hartu behar dela gogoratu du, gainera, «55 mkilometro direla, eta jendeak erritmo ezberdina daukala. Azken gurutzean, tarte handiarekin iristen dira partaideak».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide