Mugimendua sortzen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 2a, 06:26

Begiak daukan akatsarekin jokatzen du animazioak, zineak bezalaxe. Segundoko 24 fotograma behar izaten dira mugimendua denbora errealean ikusi ahal izateko. Bideo kameraz gain, badira bestelako teknikak hori lortu ahal izateko. «Edozein material erabil daiteke animazioa egiteko», dio Alots Arregik, tailerreko irakasle batek. Hasiera batean uda amaieran egin nahi zuten ikastaroa, baina ezin izan zen. Azkenean, orain egin dute. «Jendeak asanbladan aipatzen zuen, elektrizitate tailerra dagoen bezala, adibidez, animazioarena izatea ederra izango zela». Izibene Oñederra ere irakasle lanetan ari da, eta biak ibiltzen direnez Matadeixen, animatu eta dena prestatzen hasi ziren. Hala ere, beste bi irakasle ere badaude: Odei Arregi eta Joseba Agirrezabalaga. «Laurok gabiltza piska bat zuzentzen». Ikastaroan parte hartu zutenak, larunbat zein igande osoan jardun zuten edozein motatako animazioak prestatzen. Larunbatean 11:00ak aldean hasi ziren bi egunetan, eta 19:30ak ingurura arte horretan aritu zirela du Arregik, igandean, berriz, 18:00ak arte. «Denbora kentzen du, segituan pasatzen da». Goizean ariketa batzuk egin zituzten teknikaren nondik norakoak ulertu ahal izateko. Arratsaldean, «bakoitzak nahi zuena » egin zutela esan du. «Batzuk paretan pintatzen hasi ziren, besteak eskaner gainean, moztutako paper batzuk mugitzen, plastilinarekin, post it-ekin, pertsonak mugitarazten ere bai… Denetik». Irudi geldiekin, mugimendua Animazioaren nondik norakoak sinple azaltzeko eskatuta, honakoa dio: «Azken [...]


Begiak daukan akatsarekin jokatzen du animazioak, zineak bezalaxe. Segundoko 24 fotograma behar izaten dira mugimendua denbora errealean ikusi ahal izateko. Bideo kameraz gain, badira bestelako teknikak hori lortu ahal izateko. «Edozein material erabil daiteke animazioa egiteko», dio Alots Arregik, tailerreko irakasle batek.
Hasiera batean uda amaieran egin nahi zuten ikastaroa, baina ezin izan zen. Azkenean, orain egin dute. «Jendeak asanbladan aipatzen zuen, elektrizitate tailerra dagoen bezala, adibidez, animazioarena izatea ederra izango zela». Izibene Oñederra ere irakasle lanetan ari da, eta biak ibiltzen direnez Matadeixen, animatu eta dena prestatzen hasi ziren. Hala ere, beste bi irakasle ere badaude: Odei Arregi eta Joseba Agirrezabalaga. «Laurok gabiltza piska bat zuzentzen».
Ikastaroan parte hartu zutenak, larunbat zein igande osoan jardun zuten edozein motatako animazioak prestatzen. Larunbatean 11:00ak aldean hasi ziren bi egunetan, eta 19:30ak ingurura arte horretan aritu zirela du Arregik, igandean, berriz, 18:00ak arte. «Denbora kentzen du, segituan pasatzen da».
Goizean ariketa batzuk egin zituzten teknikaren nondik norakoak ulertu ahal izateko. Arratsaldean, «bakoitzak nahi zuena » egin zutela esan du. «Batzuk paretan pintatzen hasi ziren,
besteak eskaner gainean, moztutako paper batzuk mugitzen, plastilinarekin, post it-ekin, pertsonak mugitarazten ere bai… Denetik».
Irudi geldiekin, mugimendua
Animazioaren nondik norakoak sinple azaltzeko eskatuta, honakoa dio: «Azken finean, irudi geldiak jarraian jarri, eta mugimendua sortzea da, gauzei mugimendua ematea». Garbi utzi du «edozerekin» egin daitekeela animazioa. «Marrazkietatik hasita, edo gauzak mugitzen, argiekin». Linternekin ere egin daiteke animazioa; hala jakinarazi du argiarena azaltzerakoan. «Moztutako paperarekin, panpinekin, jatekoarekin», zerrenda luzea da, amaigabea kasik. Mugimendua sortzeko, aipatu bezala, 24 fotograma behar dira segundoko, baina ikastaroan hamabi erabili dituzte. «Hamabi marrazki egiten ditugu, eta bakoitza bi aldiz jartzen dugu, 24 izateko. Beraz, mugimendua natural ikusten da. Normalean ongi ikusten da hamabirekin, nahiz eta batzuetan 24rekin egin behar den; ura erabiltzen denean, adibidez».
Argazki edo marrazkiak ordenagailuan sartzen dituzte, programa baten bidez animazioa egiteko. Eskanerra erabilita egin daiteke hori, baina ikastaroan web cam batzuk ere erabili zituzten, programa berezi batekin. «Izan ere, irudiak hartu eta berak muntatzen ditu, animazioa sortuz. Azkarrago egiten da lan, irudiak kalitate txarragoan hartzen dituen arren. Hasieran proba egiteko hori erabiltzen da».
Ikastaroa eginda «jendea oso gustura» geratu zela dio Arregik. «Lan handia da. Ordu asko eskainita ere, hamar segundoko animazioa egiten duzu. Baina jendea gustora gelditu da». Datorren asteburuan ere animazioa egiteko hitzordua izango da, 11:00etatik aurrera, bi egunetan. «Momentuz azkena izango da, baina jendea animatzen baldin bada, aurrerago geldituko gara. Aurreikusitako bi asteburuak osatu ostean, jarraitzeko asmotan gaude. Jendea gogoz dago».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide