‘Errotik harro’ liburua plazaratu du EAJk, ehun urteko historia laburbilduz

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 18a, 10:44

Errotik Harro liburua aurkeztu du Azkoitiko EAJk. Atzo egin zen aurkezpen ekitaldia. Raimundo Alberdik idatzi du liburua, eta «gustura» geratu da lortutako emaitzarekin. «Gazteek nondik gatozen jakinda, nora doazen jakingo dute liburua irakurri», adierazi zuen. «Azken ehun urteetan Azkoitian abertzaletasunak izan duen bilakaera aztertzea» izan dela helburua jakinarazi dute EAJtik. Azkoitian Iratzar zein Izki dendetan, eta Azpeitian Iratzarren egongo da salgai liburua, 20 euroren truke. Aurkezpen ekitaldian idazlearekin batera Mikel Zubizarreta, Joseba Egibar eta Xabier Arzalluz izan ziren. Guztiek hitz egin zuten liburuaren inguruan. Alberdiren aurrenengo hitzak «sorpresa» hartu zuela esateko izan ziren, aurkezpenean «hainbeste jende» ikusita. «Omenaldi txiki bat egin didazuela sentitzen dut», adierazi zien mahaian berekin eserita zeudenei. «Laguntza handia» jaso duela adierazi zuen, baita lan asko egin duela ere. «Biltzaile lana egin dut; hortan meritu piska bat badaukat». Akats batzuk egin dituela aitortu zuen, eta barkamena eskatu liburuan aipatzen ez dituenei. Neurri handi batean 36ko gerran abertzaleek jasandakoaz mintzatu zen, baita ondorengo «kalamidadeez» ere. Bere osaba baten adibidea ere jarri zuen: «Gudari izan zen, eta gerra amaitutakoan etxera itzuli zen ezer gertatuko ez zitzaiolakoan. Baina atxilotu, eta Urrestillan atxurrarekin buruan jota hil zuten». Gerra aurrekoak ere baditu hizpide. Errepublika garaian zabaldutako batzokiaz, adibidez, edo Primo de Riveraren [...]

Errotik Harro liburua aurkeztu du Azkoitiko EAJk. Atzo egin zen aurkezpen ekitaldia. Raimundo Alberdik idatzi du liburua, eta «gustura» geratu da lortutako emaitzarekin. «Gazteek nondik gatozen jakinda, nora doazen jakingo dute liburua irakurri», adierazi zuen. «Azken ehun urteetan Azkoitian abertzaletasunak izan duen bilakaera aztertzea» izan dela helburua jakinarazi dute EAJtik. Azkoitian Iratzar zein Izki dendetan, eta Azpeitian Iratzarren egongo da salgai liburua, 20 euroren truke.

Aurkezpen ekitaldian idazlearekin batera Mikel Zubizarreta, Joseba Egibar eta Xabier Arzalluz izan ziren. Guztiek hitz egin zuten liburuaren inguruan.
Alberdiren aurrenengo hitzak «sorpresa» hartu zuela esateko izan ziren, aurkezpenean «hainbeste jende» ikusita. «Omenaldi txiki bat egin didazuela sentitzen dut», adierazi zien mahaian berekin eserita zeudenei. «Laguntza handia» jaso duela adierazi zuen, baita lan asko egin duela ere. «Biltzaile lana egin dut; hortan meritu piska bat badaukat». Akats batzuk egin dituela aitortu zuen, eta barkamena eskatu liburuan aipatzen ez dituenei.

Neurri handi batean 36ko gerran abertzaleek jasandakoaz mintzatu zen, baita ondorengo «kalamidadeez» ere. Bere osaba baten adibidea ere jarri zuen: «Gudari izan zen, eta gerra amaitutakoan etxera itzuli zen ezer gertatuko ez zitzaiolakoan. Baina atxilotu, eta Urrestillan atxurrarekin buruan jota hil zuten».

Gerra aurrekoak ere baditu hizpide. Errepublika garaian zabaldutako batzokiaz, adibidez, edo Primo de Riveraren garaiko debekuez. Horrez gain, baita Fernando Tejeroren estatu kolpe ahaleginaz ere. Francisco Franco diktadorea hil ondoren, EAJk Azkoitian izan zuen aurrenengo alkatetza ere aipatzen du. «Inori ez diot opa agintaldi horretan jasan genituenak, ETA zela eta ez zela. Hildakoak lurrean ikusi genituen udaletxean geundenean».

Azkoitiarrentzako lana
Arzalluzek, bere aldetik, Alberdik «lan ederra egin» duela adierazi zuen, «batez ere, azkoitiarrentzat». Hitzaurrea berez berak egin behar zuela ere gogorarazi zuen, Alberdik hala eskatu ziolako, baina denbora faltagatik, azkenean ez zuen egin. Arzalluzen ustetan, «liburu hauetako bat irakurtzeak, gertatutakoa bizitzea» ahalbidetzen du. Aurrera egiteko, atzera begiratu behar dela nabarmendu zuen, eta egungo egoera politikoa ere ekarri zuen gogora. «Ezin da jakin nola amaituko den».

Joseba Egibarrek alderdiaren historia luzeari erreparatu zion. «Liburuak erakusten du ez garela atzo jaiotakoak, historia daukagula, eta historia daukanak eta hori arakatzen dakienak, etorkizuna begiratzen ere asmatzen du normalean. Horretarako tresna bat utzi digu, Azkoitiari dagokionean. Liburu hori ezin da egun batean irakurri, baina aurrekoek zer egin zuten arakatzeko balioko du. Zer sakrifizio, zer lan, zer hutsune, zer gabezi, zer bertute izan zituzten arakatzea garrantzitsua izaten da». Idazleari dagokionean, «lana gogotik egin duela, eta benetan sentitu duen lan bat dela» ikus daitekeela esan zuen. Gipuzkoako herri askotan hartu dute Alberdik egin duen liburuaren eredua, Egibarrek jakinarazi duenez, nahiz eta «hain mardulak ez dituzten egin, honek 600 bat orrialde baitauzka».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide