Asiako kontrasteak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 12a, 06:05

Thailandia, Kanputxea eta Myanmar ezagutu zituen 40 egunean Miren Larrañagak. Turistekin aspertutakoak zein kanpotarrak ikusitakoan miresmen aurpegia jartzen zutenak ezagutu zituen. Horren guztiaren berri ematekoa da bihar, Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatutako bidai tertulian. 19:30ean izango da saioa, kultur etxean. Lau irakasle joan ziren guztira bidaiara. Bangkoken egin zuten aurrenengo geldialdia, baina zuzenean Rangunera hartu zuten Myanmar herrialdea hegoldetik iparraldera zeharkatu nahi baitzuten lehendabizi. Behin iparraldean zeudenean, Thailandiara sartu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. Izan ere, «Myanmaren turistek sartu diren toki beretik irten behar izaten dute, legez. Agiri berezi bat beharko genuela, eta astebete itxaron beharko genuela esan ziguten». Horregatik, «eskema denak aldatu» behar izan zituzten. Hegoalderantz hartu, eta Rangunera itzuli ziren, herrialdetik irteteko. Myanmarren pasatzekoak ziren gainontzeko egunak, beraz, Kanputxean igaroko zituztela erabaki zuten. «Astebetetxo bat egin genuen han, eta gero Thailadiara pasa ginen». Bangkok inguruan ibilita, azkenengo hamar bat egunez bertako  irletan ibili ziren. Turisten presentzia «Myanmarren eta Thailandiaren arteko kontrastea» nabarmendu du Larrañagak. «Uste dut ostiralean ere horixe nabarmenduko dudala gehiena». Thailandian turistekin «lepotik gora daudela antzematen da», Larrañagaren ustetan, eta «ahal duten guztia eta gehiago» atera nahi izaten dietela. Myanmarren, berriz, guztiek egiten zietela kaso nabarmendu du. «Han turista oso gutxi ibiltzen dira, eta ez [...]

Baganen, bizikletan

Miren Larrañaga eta beste hiru lagun, Baganen bizikletaz

Thailandia, Kanputxea eta Myanmar ezagutu zituen 40 egunean Miren Larrañagak. Turistekin aspertutakoak zein kanpotarrak ikusitakoan miresmen aurpegia jartzen zutenak ezagutu zituen. Horren guztiaren berri ematekoa da bihar, Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatutako bidai tertulian. 19:30ean izango da saioa, kultur etxean.

Lau irakasle joan ziren guztira bidaiara. Bangkoken egin zuten aurrenengo geldialdia, baina zuzenean Rangunera hartu zuten Myanmar herrialdea hegoldetik iparraldera zeharkatu nahi baitzuten lehendabizi. Behin iparraldean zeudenean, Thailandiara sartu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. Izan ere, «Myanmaren turistek sartu diren toki beretik irten behar izaten dute, legez. Agiri berezi bat beharko genuela, eta astebete itxaron beharko genuela esan ziguten». Horregatik, «eskema denak aldatu» behar izan zituzten. Hegoalderantz hartu, eta Rangunera itzuli ziren, herrialdetik irteteko. Myanmarren pasatzekoak ziren gainontzeko egunak, beraz, Kanputxean igaroko zituztela erabaki zuten. «Astebetetxo bat egin genuen han, eta gero Thailadiara pasa ginen». Bangkok inguruan ibilita, azkenengo hamar bat egunez bertako  irletan ibili ziren.

Haurrak Inle inguruan

Haurrak, Inle inguruan

Turisten presentzia
«Myanmarren eta Thailandiaren arteko kontrastea» nabarmendu du Larrañagak. «Uste dut ostiralean ere horixe nabarmenduko dudala gehiena». Thailandian turistekin «lepotik gora daudela antzematen da», Larrañagaren ustetan, eta «ahal duten guztia eta gehiago» atera nahi izaten dietela. Myanmarren, berriz, guztiek egiten zietela kaso nabarmendu du. «Han turista oso gutxi ibiltzen dira, eta ez daude kanpotarrak ikustera ohituta. Miresmen puntu batekin begiratzen zigutela esan liteke, euren lurraldera joan ginelako. Oso arraroa zen haientzat gu bertan egotea. Tratu oso ona eman ziguten, atseginak ziren». Jendea beti zegoen laguntzeko prest. Hala gogoratzen du. Eta Thailandian ere hala zela dio, baina beti ere «interes ekonomikoa atzean zutela».

Kanputxeatik Angkor-eko tenpluak gogoratu ditu. Baina turistentzako «izugarrizko txiringitoa» jarri dutela bertan gehitu du. Askotariko eskaintzak zeuzkaten, eta hiru egunean ikustekoa hartu zuten. «Baina goizean goizetik irtenda ongi aprobetxatzen baldin baduzu, egun bakarra nahikoa da. Hiru egun gehitxo dira, zentzu horretan» dio. Turista «asko eta asko» zeudela ere gogoratu du. «Asko ez, bertako guztiak turistak ziren», zuzendu du.

Azken hamar egunak pasa zituzten irletaz oroitzapen ederra dauka, baina hori ere «oso turistikoa» da, haren ustez. Bidaiako egun gehienak Myanmaren pasa zituzten, eta Bangkok «oso ederra» dela dioen arren, Myanmarrek daukan «xarma» gustatu zaio. «Bilatzen duzunaren araberakoa da ondorioa».

‘Infernuko trena’
Uztailaren 8an abiatu eta abuztuaren 19an amaitu zuten bidaia. «Nahiko zaila da nondik nora ibili ginen azaltzea, mugimendu handiak ibili baikenituen. Hegaldi pila bat hartu genuen barruan mugitzeko; bederatzi, guztira. Kostu baxuko konpainia bat erabili genuen».

Trenean hasi zuten odisea; hala jakinarazi du. Baina «kilometro pila bat egin behar genuen, hamabost orduko bidaiak ziren. Gainera, zomorro ugari zegoen. Literak zeuzkan, eta berez ongi egongo zen bidaiatzeko, baina goiko aldean izugarrizko armiarmak zeuden, eta haizagailuak ere buru gainean gelditzen ziren, eta mugitu ezkero kolpatu egiten gintuzten gailuek. Dezenteko kaosa zen. Infernuko trena izena zuen eta halaxe zela aitortu behar».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide