Juan Inazio Sudupe: “Jendea janari kontuarekin laguntzeko prest dago, nabarmena da”

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 4a, 09:37

Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak janaria biltzeko kanpaina egin zuen Gabon aurretik. Guztira 5.500 kilo janari pilatzea lortu dute, eta dagoeneko Iruñeara bidali dute guztia, handik Beninera eramateko. Juan Inazio Sudupe taldeko kidea da, eta gazteen lana nabarmenduz, ekimenari buruz hitz egin du. 5.500 kilo janari jaso duzue. Hainbeste biltzea espero al zenuten? Ez. Bilketa egin dugun laugarren urtea da. Lehenengo aldia sorpresa izan zen, boom bat; 4.000 kilo bildu genuen. Bigarren aldian kopuruak behera egin zuen; 3.000 kilo pasa lortu genituen. Eta iaz , berriz, 2.000 kilo baino gehiago. Ez genuen espero aurten hainbeste kilo jasoko genuenik. Aurreko urteetan asteburu bakarrean egon ginen saltoki handien atarian, eta aurten, berriz, bitan. Horrek eragin handia izango zuen. Abenduaren aurrenengo asteburuan eta hurrengoan izan zen. Jendeak ongi erantzun du. Baina ez da gurekin bakarrik izan, Caritasi ere ongi erantzun diola jakinarazi digute. Krisi denboranjendea janari kontuarekin laguntzeko prest dago; nabarmena da hori. Gipuzkoan orokorrean, iaz baino gehiago lagundu dute. Zer janari mota bildu duzue? Galtzen ez diren janariak jasotzen ditugu. Arroza, babak, garbantzuak, pasta, eta gisa horretako elikagaiak biltzen ditugu. Gordetzerakoan galtzen ez diren jangaiak, hain zuzen. Nora bidaltzen dituzue? Beninera bidaltzen dugu guztia. Nigeria eta Togo artean dago herrialdea. Hango kaleko [...]

Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak janaria biltzeko kanpaina egin zuen Gabon aurretik. Guztira 5.500 kilo janari pilatzea lortu dute, eta dagoeneko Iruñeara bidali dute guztia, handik Beninera eramateko. Juan Inazio Sudupe taldeko kidea da, eta gazteen lana nabarmenduz, ekimenari buruz hitz egin du.
5.500 kilo janari jaso duzue. Hainbeste biltzea espero al zenuten?
Ez. Bilketa egin dugun laugarren urtea da. Lehenengo aldia sorpresa izan zen, boom bat; 4.000 kilo bildu genuen. Bigarren aldian kopuruak behera egin zuen; 3.000 kilo pasa lortu genituen. Eta iaz , berriz, 2.000 kilo baino gehiago. Ez genuen espero aurten hainbeste kilo jasoko genuenik. Aurreko urteetan asteburu bakarrean egon ginen saltoki handien atarian, eta aurten, berriz, bitan. Horrek eragin handia izango zuen. Abenduaren aurrenengo asteburuan eta hurrengoan izan zen. Jendeak ongi erantzun du. Baina ez da gurekin bakarrik izan, Caritasi ere ongi erantzun diola jakinarazi digute. Krisi denboranjendea janari kontuarekin laguntzeko prest dago; nabarmena da hori. Gipuzkoan orokorrean, iaz baino gehiago lagundu dute.
Zer janari mota bildu duzue?
Galtzen ez diren janariak jasotzen ditugu. Arroza, babak, garbantzuak, pasta, eta gisa horretako elikagaiak biltzen ditugu. Gordetzerakoan galtzen ez diren jangaiak, hain zuzen.
Nora bidaltzen dituzue?
Beninera bidaltzen dugu guztia. Nigeria eta Togo artean dago herrialdea. Hango kaleko umeen proiektuei lagundu diegu guk azken urteetan. Eta janaria ere horiei helarazten diegu. Bertan Caritasek behar handiena daukatenen artean banatzen du. Jatekoa urria da han, urria eta garestia. Hemen sobratutako artoa hara bidaltzen zen lehen, baina orain gasolina egiteko baliatzen dute. Beraz, gutxiago heltzen da hara.
Janariaz gain, bestelako produktuak ere lortu dituzue.
Bai. Xeye taldeak elastikoak eman dizkigu; azken urteetan hainbat ekimenetan sobratu zaizkien kamisetak. Floreagako Alai Batza taldeak, bere aldetik, Seussical JR antzerki musikatuko eta Uztaila jolasean ekimeneko materiala ere eman digute. Horrez gain, pertsona batek josteko makina bat bidali du —ongi dagoen makina da, errebisatuta—; eta horrez gain bizikleta batzuk ere jaso ditugu. Oñatiko Elkar Hezi kristau eskolak bigarren eskuko 21 bizikleta eman ditu.
Orain lagundu nahi duenak zer egin dezake?
Beka bat emateko aukera dauka. Norberak erabaki dezake zenbat diru eman: 200 edo 300 euro urtean, edo hilean 20 edo 30 euro, adibidez. Proiektu horretara joaten da diru guztia. Azkoitiak lagundu du diruz proiektua dagoeneko.
Gabon inguruan bakarrik egiten al duzue janari bilketa?
Bai. Gabonak baino zerbait lehentxeago, azaro amaiera edo abendu hasieran egiten dugu. Horrelakorik ez dugu urtean zehar egiten. Maiatzean elkartasun pintxoa egiteko asmoa daukagu, eta udazkenean zozketa.
Gustura al zaudete emaitzarekin?
Bai, ari gara Gazteak eta Garapena taldea piskanaka osatzen. 12-15 pertsona heldu eta DBHko 30-40 lagun inguru gara. Urtean hainbat ekintza egiten dugu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide