Iñigo Aranbarrik Zulo bat uretan liburua gaztelaniara itzuli berri du. Berak idatzitakoa da. Cabando el agua jarri dio izenburu, eta Meettok argitaletxeak publikatu du. Eukarazkoa Susa argitaletxeak atera zuen lehen. Pasa den astean aurkeztu zuen Iruñean, eta dagoeneko euskaratik alemanierara itzultzeko prozesuan dago nobela. 1936ko gerra ondorena eta 2003a batzen ditu Aranbarrik bere nobelan. Maitasun eta
suspentseduna da idazlana. Horrez gain, memoriaren eta ahanzturaren arteko aldea ere lantzen du.
Itzoizko urtegiak azpian
harrapatuta utziko duen herri txiki batean oinaritzen da istorioa. Hiru protagonista dauzka liburuak: maki izandako agure bat, auzitegi antropologo bat, eta Argentinatik heldutako kazetari bat.
Liburuko herrixka, asmatutakoa da inguruko herritarrengan gaizki ulertuak eragozteagatik, besteak beste. Maki izandako agurea Iruñean bizi da, egoitza batean. Gerra ondorengo garaian, neska maki bat hilda agertu zen aipatu herrian, eta inguruan lurperatu zuten.
Ideia, erreportajetik
Urtegiak azpian hartuko lituzkeen herriak husteari ekin zioten 2003an, eta bertan zeuden hildakoak tokiz mugitzeari ekin zioten. Erreportaje batean irakurri zuela dio Aranbarrik, eta horrekin otu zitzaiola nobelaren ideia.
Nobelako neska antropologoa horretaz arduratuko da, eta maki-a izandakoa kezkatuta dago haren gorpua ur azpian geldituko delako.