Azkoitiko EAJk “egoera ekonomikoaren inguruko eztabaida publiko batera” deitu du Baztarrika alkatea. Bilduk, bere kudeaketarekin “azkoitiarrak engainatu nahi izan” dituela uste dute EAJtik, “beren kudeaketa gaitasun eza ezkutatu nahian”. Horren aurrean hainbat gairen inguruko beraien azalpena eman, eta Bilduri beren “kudeaketa eta erabakiak hartzeko gaitasun eza ez ezkutatzeko” eskatu diote, “ardurak besteei pasatuz”.
Hona EAJtik eman dituzten azalpenak:
1.-Zorraren inguruan ez dago inolako ezuste ez aldaketarik:
– Azkoitiko udalaren zorra publikoa da. Urte bukaeran 10,2 milioi €. Honez gain, diputazioari,Gipuzkoako udalerri guztien proportzio bera gehitu beharko zaio.
-Aurreko legealdiko ezker abertzaleko zinegotziak guztiaren jakitun izan beharko lukete, udalaren proposamen ekonomikoak, komisio eta ondoren plenoetan onartu bait ziren. BILDUrekin egin ditugun bileretan ikusi dugu, oraindik zinegotzi hauek direla erabakiak hartzen dituztenak.
-BILDUk kanpainan Azkoitiko udalaren zorra erabili zuen, beraz kargua hartzerako jakitun ziren. Ezusterik ez.
2.- Zertarako erabili da zorra? INBERTSIORAKO, inoiz ez gastu arrunterako.
-ELKARGUNEA: Herriko erdigunean kokatu eta bazkideak bikoiztea lortu duen ekipamendua. Egunean ehundaka erabiltzaile izanik, bere mantenua aurreko kiroldegia baino merkeagoaizatea lortu zen. Kanpo igerilekuen aurka al dago ba BILDU? (bi urtetan 80.000erabiltzaile) Ekargunea herri erdian egitearen aurka? San Martingo igogailuaren aurka? Esan dezala zerren aurka dagoen.
-TXALON ERREKA: Azkoitiko udalak herritik baztertua egon zitekeen auzo bakarrenetakoaren egoera hobetzea erabaki zuen. Okerrenean, udalak 3,2 miloi euroko gainbalioa lortuko du. Esan dezala BILDUk 3,2milioi € lortzearen edo auzoa publikoki birgaitzearen aurka dagoen.
– INTSAUSTI: Herriko sarrera eta lekurik hoberenetako bat. Azkoitiko udala eta Diputazioaren artean lurren %50a erostea lortu zuten. Sarrerek gastuak ordainduko dituzte kudeaketa eraginkor bat egiten badute. Esan dezala BILDUk gai honekin ere ez datozela bat. Ongi iruditzen al zaie egun dugun herrirako sarrera? Edo nahiago zuten eremu hori guztia esku pribatuetan gelditzea? Esan dezatela.
-ECENARRO-OINARTXO: Euskadin lehen aldiz, zabortegi bat itxi eta honelako lur eremuan enpresa pribatu bat eraikiko da. 100 langiletik gorako enpresa, herrira aberastasuna, lana eta diru sarrerak ekarriko dituena. Zabortegi eremua berreskuratu eta enpresa bat eraikitzearen aurka al dago ba BILDU?
3.- Zorra eta defizita. BILDUren kudeatzeko gaitasun eza.
– Aurreko udal gobernuak, lau urterako plan ekonomikoa aurkeztu eta Diputazioak onartu zuen. Honela, udalak zorrari buelta emateko duen gaitasuna bermatzen da.
– EAJk erabakiak hartu zituen arlo ekonomikoan:
_ Krisi garai gordinetan gastu soziala mantentzea
_ Gastu arruntaren doitzea.
_ Lana eta aberastasuna sortzen duten partidak mantentzea
_ Inbertsioetarako kanpo finantziazioa lortzea (32,2 milioi €)
– Zorpetze muga legala, % 25ean kokatzen da eta Azkoitiko udala %18an dago, zergatik ez ote du BILDUk hau inon argitaratu?
– 2008tik jasaten ari gara krisi garaia Europa osoan. Hala ere, 2010ean Azkoitiko udalak, gastuak murriztu eta sarrerak hobetuz, 1,3milioi €ko soberakina lortu zuen. Soberakin honetatik 150.000€ BILDUren udal gobernuak duela hilabete aplikatu zituen. Berriro ere herritarrak engainatu nahi izan dituzte soberakina 0 izan dela esanez.
– Enpresa, familia edo instituzio baten egoera ekonomikoa aztertzerako orduan, zorra parametro garrantzitsu bat da. Baina badira zorra baino parametro garrantzitsuagoak ere, defizita, esaterako. Sarrerak, gastuen gainetik egotea. Azkoitiko udalean EAJ egon den bitartean izan duen egoera, alegia. Honelako egoerak erabakiak hartuz lortzen dira. Hartu al du neurririk BILDUk? Batere ez. Ekainean, Diputaziotik sarreren 700.000€ ko jeitsiera aurreikusten zutela azaldu zitzaion Udal gobernuari, zer egin dute? Ezer ez.
– Zein da BILDUren ekonomi politika? Inork ez daki, ezta jakingo ere. Bilerak egiteagatik eginez, bere erabakiak hartzeko gaitasun eza disimulatu nahi dute. Herri ordezkari (6000 herritarrek parte harturiko hauteskunde ondoren) diren heinean, erabakiak hartzeko daude hor.