Urtea amaitzerako ia hamabi milioi euroko zorra izango du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 2a, 13:59

Azkoitiko Udal Gobernuak egoera ekonomikoaren nondik norakoen berri eman du, «egoeraren larritasuna» erakusteko. «Udalak azken urteetan egin dituen inbertsio neurrigabeek Udala Gipuzkoako zorpetze maila altuenetakoa izatera eraman dute». Jakinarazi duenez, urte amaieran 11.795.987,63 euroko zorra izango du. Gainera, Elkargunea egiteko Gipuzkoako Kutxan eskatu zen zortzi milioi euroko kreditua ordaintzen datorren urtean hasi beharko dutenez, 2012ko aurrekontuaren %20 horretara bideratzera behartzen du. Horrek guztiak, «2012rako aurrekontuari dagokionean egoera larria izatera eraman gaitu». Udalaren 2011ko soberakina edo diru poltsa «hutsa edo negatiboa» izango dela ere jakinarazi dute. «Eta hori gehitzen badiogu, Udalak 2012an lotu gabe izango duen diru kopurua oso baxua izango da», gehitu dute. 2011ko urtarrilaren 1ean 1.300.000 euroko gerakina zeukan Udalak Kontzejupetik aldizkariaren arabera, eta 2011n egindako bi aurrekonturen egokitzapenen ondoren, aurreko Udal Gobernuak soberakina hutsean utzi zuela ere badio aldizkariak. Egokitzapen horietako bat urrian egin bazen ere, aurreko legealdian egindako gastuak ordaintzeko izan zela dio. Azkoitia Lantzen S.A.-ren «egoera kezkagarria» ere azaldu dute udal ordezkariek. «Azkoitia Lantzenetik bideratu diren operazioek —lurren salerosketa, ekipamenduen eraikuntza eta kudeaketa urbanistikoa— egoera ekonomiko larrian utzi dute erakundea». Beraz, Udalarenari, Azkoitia Lantzenen parada gehituta, «egoera are kezkagarriagoa» dela ere gaineratu dute. Egoeraren berri batzarretan Kontzejupetik udal aldizkarian, egoera ekonomikoaren berri ematen saiatu direla gogoratu [...]

Azkoitiko Udal Gobernuak egoera ekonomikoaren nondik norakoen berri eman du, «egoeraren larritasuna» erakusteko. «Udalak azken urteetan egin dituen inbertsio neurrigabeek Udala Gipuzkoako zorpetze maila altuenetakoa izatera eraman dute». Jakinarazi duenez, urte amaieran 11.795.987,63 euroko zorra izango du. Gainera, Elkargunea egiteko Gipuzkoako Kutxan eskatu zen zortzi milioi euroko kreditua ordaintzen datorren urtean hasi beharko dutenez, 2012ko aurrekontuaren %20 horretara bideratzera behartzen du. Horrek guztiak, «2012rako aurrekontuari dagokionean egoera larria izatera eraman gaitu».
Udalaren 2011ko soberakina edo diru poltsa «hutsa edo negatiboa» izango dela ere jakinarazi dute. «Eta hori gehitzen badiogu, Udalak 2012an lotu gabe izango duen diru kopurua oso baxua izango da», gehitu dute. 2011ko urtarrilaren 1ean 1.300.000 euroko gerakina zeukan Udalak Kontzejupetik aldizkariaren arabera, eta 2011n egindako bi aurrekonturen egokitzapenen ondoren, aurreko Udal Gobernuak soberakina hutsean utzi zuela ere badio aldizkariak. Egokitzapen horietako bat urrian egin bazen ere, aurreko legealdian egindako gastuak ordaintzeko izan zela dio.
Azkoitia Lantzen S.A.-ren «egoera kezkagarria» ere azaldu dute udal ordezkariek. «Azkoitia Lantzenetik bideratu diren operazioek —lurren salerosketa, ekipamenduen eraikuntza eta kudeaketa urbanistikoa— egoera ekonomiko larrian utzi dute erakundea». Beraz, Udalarenari, Azkoitia Lantzenen parada gehituta, «egoera are kezkagarriagoa» dela ere gaineratu dute.
Egoeraren berri batzarretan
Kontzejupetik udal aldizkarian, egoera ekonomikoaren berri ematen saiatu direla gogoratu dute. Ekonomikoa, horrek duen eragina eta egoeraren arrazoiak ulertzea ez dela «erraza» diote. «Jakin badakigu errealitate ekonomikoa ulertzea ez dela batere erraza; izan ere, guk geuk ere datu asko aztertu behar izan baititugu lehen ondorioak atera ahal izateko».
Horregatik, eta «Udalaren helburua azkoitiarron aurrean, gardentasuna bermatzea denez, Kontzejupeko aldizkarian emandako datuak eta 2012rako aurrekontuen nondik norakoak
azaltzeko», herri batzarrak antolatuko dituztela jakinarazi
dute.
Oraingoz bi egingo dituzte, bata bestearen segidan, abenduaren 14an hain zuzen. 17:00etan izango da aurrena, gaztelaniaz, eta 19:00etan, berriz, euskarazkoa. Biak Kultur Etxean izango dira. Tokiarekin arazoak egongo balira, ez dutela «baztertzen» bilera gehiago egitea ere jainarazi dute. Horregatik, interesa duten edonori bertaratzeko gonbitea luzatu nahi izan diote Udal Gobernuko kideek: «Bilera horien bidez, dituzuen galdera eta zalantzak argitzen ere saiatuko gara».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide