Olatz Zabaleta: «Oraingoz 100-120 haur inguruk eman dute izena ‘Eskolara oinez’ programan»

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 24a, 10:42

Olatz Zabaletak, Floreaga ikastetxeko Eskola Agenda 21aren koordinatzaileak hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Elkargunean, Eskolara oinez ekimenaren inguruan. Ekainean proba eginda, aurtengo ikasturte osoan egitea erabaki dute. Hasieran eurek jardun zuten prestaketetan, baina orain gurasoek egiten dutela jakinarazi du. Noiz jarri zenuten martxan Eskolara oinez ekimena? Lehengo ikasturtean, ekainaren 13tik 17ra proba pilotua egin genuen, eta aurten urriaren 3an hasi ginen urte osoko proiektuarekin. Nolatan sortu zen ekimena? Eskola Agenda 21en proiektuan sartuta gaude, eta lehengo urteko gaia mugikortasuna eta garraioa zen. Horri dagokionean ikastetxe inguruan diagnosia egin genuen. Horrekin, lehen horrela ez zen arren, azkenaldian ume asko autoz etortzen zirela eskolara konturatu ginen. Arrisku egoera batzuk sortzen ziren horren eraginez,eta auto pilaketak ere eragiten zituela ikusi genuen. Baita haurrei ez zietela autonomiarik ematen ere, bere kasara etortzen ez utzita. Horrekin batera, kutsadura arazoa antzeman genuen, baita zaratarena eta isuriena ere. Inkesta eta bilera batzuk egin ondoren, astebeteko proba egitea erabaki genuen ekainean, festa giroan. Festa giroan? Bai. Izan ere, aurrenengo egunean soinua jotzen eta ibili ginen, zarata pixka bat ateratzeko. Izenik eman ez zutenek zerbait gertatzen ari zela ikusteko. Boluntarioak gurasoak zein irakasleak izan genituen orduan. Aurtengorako prestatzen hasi ginen horren ondoren, eta boluntarioak bilatzea izan zen lehen lana. [...]

Olatz Zabaletak, Floreaga ikastetxeko Eskola Agenda 21aren koordinatzaileak hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Elkargunean, Eskolara oinez ekimenaren inguruan. Ekainean proba eginda, aurtengo ikasturte osoan egitea erabaki dute. Hasieran eurek jardun zuten prestaketetan, baina orain gurasoek egiten dutela jakinarazi du.
Noiz jarri zenuten martxan Eskolara oinez ekimena?
Lehengo ikasturtean, ekainaren 13tik 17ra proba pilotua egin genuen, eta aurten urriaren 3an hasi ginen urte osoko proiektuarekin.
Nolatan sortu zen ekimena?
Eskola Agenda 21en proiektuan sartuta gaude, eta lehengo urteko gaia mugikortasuna eta garraioa zen. Horri dagokionean ikastetxe inguruan diagnosia egin genuen. Horrekin, lehen horrela ez zen arren, azkenaldian ume asko autoz etortzen zirela eskolara konturatu ginen. Arrisku egoera batzuk sortzen ziren horren eraginez,eta auto pilaketak ere eragiten zituela ikusi genuen. Baita haurrei ez zietela autonomiarik ematen ere, bere kasara etortzen ez utzita. Horrekin batera, kutsadura arazoa antzeman genuen, baita zaratarena eta isuriena ere. Inkesta eta bilera batzuk egin ondoren, astebeteko proba egitea erabaki genuen ekainean, festa giroan.
Festa giroan?
Bai. Izan ere, aurrenengo egunean soinua jotzen eta ibili ginen, zarata pixka bat ateratzeko. Izenik eman ez zutenek zerbait gertatzen ari zela ikusteko. Boluntarioak gurasoak zein irakasleak izan genituen orduan. Aurtengorako prestatzen hasi ginen horren ondoren, eta boluntarioak bilatzea izan zen lehen lana. Proiektua urte osoan martxan izateko guraso talde indartsua behar da. 25 gurasokoa dago osatuta, eta txandak eurak antolatzen dituzte. Ongi konpontzen dira, eta haien lana nabarmenduko nuke, batez ere, haiek baitira orain ekimena aurrera ateratzen ari direnak.
Zenbat haurrek hartzen dute parte?
Oraingoz 100-120 haur dabiltza. Ez da proiektu itxia. Ikasturte hasieran gutxiagok eman zuten izena, baina denborarekin jende gehiago ari apuntatzen.
Nola funtzionatzen du?
Hiru geltoki daude. Bat Altzibarren, bestea Santa Klarako zubian, eta azkena liburutegian. Gurasoek petoak dauzkate identifikatzeko, baita txistuak ere. Bat aurretik joaten da, eta bestea atzetik. Autobusa bezalakoa da; ordua jartzen dute, eta ez dira zain egoten. Bidean zehar geltokiak ere badaude, eta, horrez gain, zenbait haur euren etxe aurrean ere sartzen dira taldera.
Eguraldia oztopo izan al liteke?
Oztopo izan liteke neguko eguraldia, bai. Euria egiten duenean zer gertatuko ote den galdezka ibiltzen gara. Aurten oraindik euri asko ez du egin, baina egin izan duenean huts egin gabe joan izan gara, eta ume kopuru dezentek hartu izan du parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide