«Mezua daukaten eta zerbait sortzen duten ipuinak aukeratzen ditut»

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 10a, 11:32

Rosa Martinezek Elefante bitxia ikuskizuna eskainiko du larunbatean Azkoitiko Aizkibel liburutegian, 11:00etan. Hiru eta zazpi urte bitarteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie, txotxongiloak baliatuz. Iaz ere izan zen Azkoitian beste antzezlan batekin, eta harrera ona izan zuela esan du. Ikuskizunera gonbidatu ditu azkoitiarrak, «ondo pasatzera». Zein istorio kontatuko duzu Elefante bitxia ipuinarekin? Egia esan, Elefante bitxia ikuskizun bat da. Ipuinak kontatzen ditut, eta txotxongiloak agertzen dira. Saioa 50 minutukoa izaten da, baina ipuin batekin baino gehiagorekin osatutakoa da. Aurrenengoan izan ezik, beste guztietan txotxongiloren bat agertzen da. Ipuin batek Elefante bitxia izena du, eta Rudyard Kiplingena da. Amaitzeko, argi beltzaren teknika erabiltzen dut. Dena ilun dagoela, txotxongilo distiratsuak erabiltzen ditut: eguzkia, ilargia, izartxoak. Normalean oso gustura egoten dira gurasoak zein haurrak. Umeak ez al dira beldurtzen iluntasunean? Hiru eta zazpi urte bitartekoentzat kontatzen ditut ipuinak. Batzutan bi urtekoak ere joaten dira, eta gustura egoten dira. Azken istorioa kontatzerakoan egoten da dena iluna, eta ordurako lasai egoten dira. Normalean giro polita sortzen da, eta erakargarrria ere bai. Azkoitiko gela horretan iluntasun osoa lortzen da, eta tenika horrekin oso polita irteten da. Iaz ere egon nintzen beste ikuskizun batekin, eta hura ere argi beltzarekin amaitu nuen. Jendea gustura gelditu zen Haurren parte-hartzeari [...]



Rosa Martinezek Elefante bitxia ikuskizuna eskainiko du larunbatean Azkoitiko Aizkibel liburutegian, 11:00etan. Hiru eta zazpi urte bitarteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie, txotxongiloak baliatuz. Iaz ere izan zen Azkoitian beste antzezlan batekin, eta harrera ona izan zuela esan du. Ikuskizunera gonbidatu ditu azkoitiarrak, «ondo pasatzera».
Zein istorio kontatuko duzu Elefante bitxia ipuinarekin?
Egia esan, Elefante bitxia ikuskizun bat da. Ipuinak kontatzen ditut, eta txotxongiloak agertzen dira. Saioa 50 minutukoa izaten da, baina ipuin batekin baino gehiagorekin osatutakoa da. Aurrenengoan izan ezik, beste guztietan txotxongiloren bat agertzen da. Ipuin batek Elefante bitxia izena du, eta Rudyard Kiplingena da. Amaitzeko, argi beltzaren teknika erabiltzen dut. Dena ilun dagoela, txotxongilo distiratsuak erabiltzen ditut: eguzkia, ilargia, izartxoak. Normalean oso gustura egoten dira gurasoak zein haurrak.
Umeak ez al dira beldurtzen iluntasunean?
Hiru eta zazpi urte bitartekoentzat kontatzen ditut ipuinak. Batzutan bi urtekoak ere joaten dira, eta gustura egoten dira. Azken istorioa kontatzerakoan egoten da dena iluna, eta ordurako lasai egoten dira. Normalean giro polita sortzen da, eta erakargarrria ere bai. Azkoitiko gela horretan iluntasun osoa lortzen da, eta tenika horrekin oso polita irteten da. Iaz ere egon nintzen beste ikuskizun batekin, eta hura ere argi beltzarekin amaitu nuen. Jendea gustura gelditu zen
Haurren parte-hartzeari garrantzia ematen diozu. Zer egiten duzu hori lortzeko?
Adibidez, istorio batean, umetxo bat ateratzen dut momentu batean. «Bat, bi eta hiru zenbatu, eta geldik egon, harria izango zara- eta», esaten diot. Beste kasu batean ekaitza baldin badago istorioan, denak trumoiarena egiten jartzen ditut, baita olatuarena egiten ere. Horrelako beste hainbat ekintza ere egiten dut.
Zein da kontakizunaren helburua?
Nire ustez oso garrantzitsuak dira ipuinak. Horrexegatik gustatzen zait, ahal bada, umeak eta gurasoak denak batera etortzea. Haurrak zerbait komentatzen baldin badu etxean, gurasoek zertaz ari den jakingo dute horrela. Horrez gain, istorio bakoitzak bere mezua daukala uste dut. Haurrak daukan adinaren arabera istorioa gehiago edo gutxiago ulertuko du, baina nire ustez beti emango dio zerbait ipuinak. Hori hala, mezua duten edo zerbait sortzen duten ipuinak aukeratzen ditut beti. Orain beste antzezlan bat prestatzen ari naiz, eta horretan ere saiatuko naiz balioak zabaltzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide