Webgunea martxan jartzear da Urola Kostako Langabetuen Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 28a, 19:52

Urte hasieran 627 langabe zeuden zenbatuta Azkoitian. «Ordutik gora egin du kopuruak», jakinarazi du Vicente Arcek. «Orain 670etik gora egongo dira». Urola Kostako Langabetuen Elkarteko kidea da bera, eta duela urtebete ingurutik lanean ari da, beste hainbat langabeturekin batera, herritarrei lana aurkitzen laguntzeko. Elkarteko kideak astero biltzen diren arren, astelehenean ezohiko bilera izan zuten, urteko balantzea egiteko. Orain arteko lanaren errepasoa egiteko aprobetxatu zuten hitzordua. Oraingoz orain zenbait proiektu martxan jarri dutela dio Arcek. Hainbat lan talde sortu dute. Adibidez, gizarte laguntzaren inguruan lanean ari dira batzuk: diru laguntzen gaiak nola funtzionatzen duen aztertzen, epe motzera begira zein proiektu dauden bilatzen. Beste talde bat, laster martxan jartzekoa duten web orria prestatzen ari da. Hala, dauzkaten curriculum guztiak karpeta batean sartu, eta enpresaz enpresa banatu beharrean, atarian zintzilikatuko dituzte. Horri esker, enpresei eskutitz bana bidali, eta webgunean begiratzeko eskatu ahalko diete. Guztira 90 curriculum inguru dauzkate artxiboan, eta orain arte 100 enpresa ingururi eskura utzi diote sorta guztia, norbait behar izango balute zerrenda horretan begiratzeko. «Enpresek neurri batean kontzientzia har dezaten nahi dugu, eta norbait behar dutenean web orrialdean begiratzea nahiko genuke, ez delako beharrezkoa Azkoititik kanpoko jendea hartzea, eskatzen dutena hemen baldin badaukate behintzat. Lanerako har dezatela herrian bizi den [...]

Urte hasieran 627 langabe zeuden zenbatuta Azkoitian. «Ordutik gora egin du kopuruak», jakinarazi du Vicente Arcek. «Orain 670etik gora egongo dira». Urola Kostako Langabetuen Elkarteko kidea da bera, eta duela urtebete ingurutik lanean ari da, beste hainbat langabeturekin batera, herritarrei lana aurkitzen laguntzeko.
Elkarteko kideak astero biltzen diren arren, astelehenean ezohiko bilera izan zuten, urteko balantzea egiteko. Orain arteko lanaren errepasoa egiteko aprobetxatu zuten hitzordua. Oraingoz orain zenbait proiektu martxan jarri dutela dio Arcek. Hainbat lan talde sortu dute. Adibidez, gizarte laguntzaren inguruan lanean ari dira batzuk: diru laguntzen gaiak nola funtzionatzen duen aztertzen, epe motzera begira zein proiektu dauden bilatzen. Beste talde bat, laster martxan jartzekoa duten web orria prestatzen ari da. Hala, dauzkaten curriculum guztiak karpeta batean sartu, eta enpresaz enpresa banatu beharrean, atarian zintzilikatuko dituzte.
Horri esker, enpresei eskutitz bana bidali, eta webgunean begiratzeko eskatu ahalko diete. Guztira 90 curriculum inguru dauzkate artxiboan, eta orain arte 100
enpresa ingururi eskura utzi diote sorta guztia, norbait behar izango balute zerrenda horretan begiratzeko. «Enpresek neurri batean kontzientzia har dezaten nahi dugu, eta norbait behar dutenean web orrialdean begiratzea nahiko genuke, ez delako beharrezkoa Azkoititik kanpoko jendea hartzea, eskatzen dutena hemen baldin badaukate behintzat. Lanerako har dezatela herrian bizi den jendea».
Lokalean «okupa»
Herritarrei lanpostuak topatzen laguntzeko sortu zen Urola Kostako Langabetuen Elkartea. «Gure aurrenengo helburua lanpostuak lortzea da. Udalaren bidez, eta Lanbideren bidez ere bai».
Horrez gain, lokalean bi lagun dituzte, gizarte zerbitzuak eskaintzeko. Bulegoko lana egiten dute: «Curriculumak dituzten karpetak ordenatu, ordenagailuetan zerrendak osatu, eta halakoak egiten dituzte».
Hitz gogorrak izan ditu Arcek aurreko agintaldiko udal gobernuarentzat. «Toreatu» egin dituztela dio. «Lokala badaukagu, baina ofizialki okupa bezala gaude». Lokala emango ziela esan zien elkartekoei lehengo Udalak, baina inon ezer idatzi gabe. Gainera, ez daude legeztatuta. Estatutuak udaletxean aurkeztu zituzten, baina sarrerako erregistroa egin ez zutenez, desagertuta daude paper guztiak udaletxean. «Bere garaian ez ziguten azaldu zer egin behar genuen. Udal berriak esan digu ez garela agertzen inongo paperetan; ez dagoela inon ezer jarrita gure inguruan. Egungo ordezkariekin biltzen hasiak gara hori konpontzeko».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide