Algak eta barazkiak prestatzeko ikastaroa eskainiko dute Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 27a, 19:07

«Batere ezaguna ez den janari talde bat» sukaldatzen ikasteko gogoa daukanak, Azkoitian aukera izango du Elkargunean datorren astetik aurrera, doan. Algak, postre osasuntsuak, produktu integralak eta barazkiak prestatzen irakatsiko du Silvana Huegun dietistak. «Gehienbat, algetan zentratuko da ikastaroa. Izan ere, ez dira batere ezagunak, eta propietate asko dituen produktua» dela dio. Sei ordukoa da ikastaroa. Urriaren 4an izango da aurrenengo saioa, 18:00etatik 20:00etara, Elkarguneko sukaldean. Gainontzeko saioak ordu eta leku berean izango dira, hilaren 11n eta 18an. Janari ezezagunek sarritan «ikara» eragiten dutela dio Huegunek, eta eskema hori hausten saiatuko da ikastaroan. «Algek itsaso zapore handiegia dutela uste dute askok, baina, azken finean, jateko oso errazak dira». Barazkiak ere landuko dituzte ikastaroan; janari multzo «garrantzitsua» dela gabi dauka: «Gaixotasun asko sendatzen laguntzen dute eta prebentzio bezala ere izugarrizko lana egiten dute». Zera dio elikadura ohiturez: «Beti gauza bera jaten dugu, porru patatak edo patata tortilla, eta ez dakigu hortik ateratzen. Gainera, norbait etxera gonbidatzen baldin badugu afaltzera, txuleta ateratzen diogu. Barazkiekin ere gauza goxoak eta politak egin daitezke, aukera handia ematen baitute». Osasun arloko profesionalek eta elikaduran lan egiten dutenek askotan zer jan behar den azaltzen dutela dio Huegunek, «baina nola jan behar den ez dute jakinarazten», aitortu du. Beraz, [...]

«Batere ezaguna ez den janari talde bat» sukaldatzen ikasteko gogoa daukanak, Azkoitian aukera izango du Elkargunean datorren astetik aurrera, doan. Algak, postre osasuntsuak, produktu integralak eta barazkiak prestatzen irakatsiko du Silvana Huegun dietistak. «Gehienbat, algetan zentratuko da ikastaroa. Izan ere, ez dira batere ezagunak, eta propietate asko dituen produktua» dela dio. Sei ordukoa da ikastaroa. Urriaren 4an izango da aurrenengo saioa, 18:00etatik 20:00etara, Elkarguneko sukaldean. Gainontzeko saioak ordu eta leku berean izango dira, hilaren 11n eta 18an.
Janari ezezagunek sarritan «ikara» eragiten dutela dio Huegunek, eta eskema hori hausten saiatuko da ikastaroan. «Algek itsaso zapore handiegia dutela uste dute askok, baina, azken finean, jateko oso errazak dira». Barazkiak ere landuko dituzte ikastaroan; janari multzo «garrantzitsua» dela gabi dauka: «Gaixotasun asko sendatzen laguntzen dute eta prebentzio bezala ere izugarrizko lana egiten dute». Zera dio elikadura ohiturez: «Beti gauza bera jaten dugu, porru patatak edo patata tortilla, eta ez dakigu hortik ateratzen. Gainera, norbait etxera gonbidatzen baldin badugu afaltzera, txuleta ateratzen diogu. Barazkiekin ere gauza goxoak eta politak egin daitezke, aukera handia ematen baitute».
Osasun arloko profesionalek eta elikaduran lan egiten dutenek askotan zer jan behar den azaltzen dutela dio Huegunek, «baina nola jan behar den ez dute jakinarazten», aitortu du. Beraz, elikagai osasuntsuak nola presta daitezkeen azaltzen saiatuko da, «alde praktikoa erakusten». Elikadura osasuntsua zer den erakustea du helburu, baina gehienbat «praktikan jarri» nahi du, elikagaiak nola presta daitezkeen azaltzea. «Askotan ideiak falta izaten zaizkigu. Osasuntsu jateko oso elikagai txepelak jan behar ditugula pentsatzen dugu». Postreak ere landuko dituztela dio: «Postreak azukrerik gabe nola egin irakatsiko dut, baita osasuntsuagoak diren beste postre mota batzuk egiten ere».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide