Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’-k irabazi du G Puntuaren Azkoitiko bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 20a, 12:14

  Gpuntuaren final-zortzirenetako bigarren saioa jokatu zen igandean Azkoitiko Baztartxo antzokian, eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa izan zen puntu gehien lortu zuen bertsolaria: 460,5. Saioa 17:30ean hasi zen, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, 500 lagun inguru gerturatu ziren sei bertsolariak entzutera. Xabier Sukia, Xamoa, Gorka Azkarate, Ibai Esoain, Asier Azpiroz eta Gorka Maiz izan ziren abeslariak, eta gai-jartzaile lanetan Mikel Aiertza ibili zen. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jardun duen arren antolaketa lanetan, Erniarraitz Bertsozale elkarteko kideek ere lagundu dute prestaketetan. Bigarren postua Sukiak lortu zuen 450,5 punturekin. Esoainek 447 irabazi zituen; Azkaratek 442, Maizek 435, eta Azpirozek, berriz, 408. Saioa amaituta, Xamoa-k baino ez du lortu final-laurdenetarako txartela, eta orokorrean bera izan zen saio osoan zehar erregularrena. Gainontzekoak, beste saioetako bertsolariek lortutako puntuazioaren arabera jakingo dute hurrengo fasera pasako diren ala ez. Argia piztuta lo Iparragirre doinuan hasi ziren puntuaketa lanekin, eta zortziko txikiari ekin zioten segidan. Bakoitzak bi punturi erantzun ondoren, zortziko handian ofizioan jardun zuten, eta zukua ateratzen saiatu ziren arren, ez zuten gainotzeko ofizioetan adina gozatu. Horien guztien ondoren kartzelako saioa iritsi zen. «Beste behin ere argia piztuta egin duzu lo», izan zen jarri zioten gaia: Seme parrandazalearen zain dagoen ama, heriotzari begira bizi den aitona, haurra galdu berri [...]

 

Gpuntuaren final-zortzirenetako bigarren saioa jokatu zen igandean Azkoitiko Baztartxo antzokian, eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa izan zen puntu gehien lortu zuen bertsolaria: 460,5. Saioa 17:30ean hasi zen, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, 500 lagun inguru gerturatu ziren sei bertsolariak entzutera.
Xabier Sukia, Xamoa, Gorka Azkarate, Ibai Esoain, Asier Azpiroz eta Gorka Maiz izan ziren abeslariak, eta gai-jartzaile lanetan Mikel Aiertza ibili zen. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jardun duen arren antolaketa lanetan, Erniarraitz Bertsozale elkarteko kideek ere lagundu dute prestaketetan.
Bigarren postua Sukiak lortu zuen 450,5 punturekin. Esoainek 447 irabazi zituen; Azkaratek 442, Maizek 435, eta Azpirozek, berriz, 408.
Saioa amaituta, Xamoa-k baino ez du lortu final-laurdenetarako txartela, eta orokorrean bera izan zen saio osoan zehar erregularrena. Gainontzekoak, beste saioetako bertsolariek lortutako puntuazioaren arabera jakingo dute hurrengo fasera pasako diren ala ez.
Argia piztuta lo
Iparragirre doinuan hasi ziren puntuaketa lanekin, eta zortziko txikiari ekin zioten segidan. Bakoitzak bi punturi erantzun ondoren, zortziko handian ofizioan jardun zuten, eta zukua ateratzen saiatu ziren arren, ez zuten gainotzeko ofizioetan adina gozatu. Horien guztien ondoren kartzelako saioa iritsi zen. «Beste behin ere argia piztuta egin duzu lo», izan zen jarri zioten gaia: Seme parrandazalearen zain dagoen ama, heriotzari begira bizi den aitona, haurra galdu berri duen aita… Denetarik abestu zuten bertsolariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide