Aste honetan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren fasea. Bigarren saioa Azkoitiko Baztartxon izango da, 17:30etik aurrera, eta eskualdetik Xabier Sukia eta Ibai Esoiain lehiatuko dira bertan. Horiekin batera, Asier Azpiroz, Arkaitz Oiarzabal, Gorka Azkarate eta Gorka Maiz arituko dira nor baino nor.
Aurkezpena eginda, sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Interneten, www.bestrosarrerak.eu web atarian. Lehentasuna sarrera horiek erosten dituztenak izango duten arren, egunean bertan Baztartxoko txarteldegian ere
jarriko dituzte salgai; hala jakinarazi dute antolatzaileek. Sarreren bonoa ere eros daiteke. Horrekin %50eko deskontua egingo
diote saio denetara joaten
denari.
Final zortzirenetan eskualdeko hamabi bertsolari lehiatuko dira. Azkoitikoaren ondoren, eskualdeko hurrengo saioa Azpeitikoa izango da. Final laurdena, hain zuzen. Iker Zubeldia sailkatuta dago dagoeneko, eta gainontzekoak zein izango diren datozen saiotan ikusiko da.
G puntuko berrikuntzak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea atzo aurkeztu zuten, Donostiako Miramar jauregian. «Maiatzean jokatu zen aurrenengoa, eta jarri genituen helburu guztiak bete ostean, indar betean hasiko dugu fase berria, Illunbeko finaleraino». Horrela jakinarazi du Saroi Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen lehendakariak. Gipuzkoako bertso sarea «ehunduko» dutela dio, «geltokiz geltoki».
Irudi berriari garrantzia eman nahi izan diote prentsaurrekoan. Metro bateko sarrerako seinalearen itxura dauka, eta G puntua jartzen du. Horren harira, metroko planoaren itxura daukan eskuorri bat ere prestatu dute; horrek txapelketaren nondik norako guztiak erakusten ditu.
Abenduaren 18an izango da Illunbeko finala, eta ordura arte beste hamabost saio egingo dituzte. Final zortzirenak, laurdenak eta finalaurrekoak. Herrien eta aretoen aukeraketari dagokionez, duela lau urte baino edukiera handiagoa daukaten aretoak aukeratu dituztela jakinarazi dute. «Antolakuntzatik apustua egin dugu bertsozale guztiek saio guztiak ikusteko aukera izan dezaten, eta kalean gera ez daitezen», adierazi du Oriotz Azurmendi Elkareko koordinatzaileak. Bertsolariek egin beharko dituzten saioak aldatzea ere erabaki dute. Egitura tradizionala eraldatzeko asmoarekin, izaera aldatzea erabaki dute.
G puntua
Eskualdeko sailkatuak
p12 dira bertsolari sailkatuak. Ibai Esoain (Orio), Egoitz Eizagirre (Orio), Xabier Sukia (Orio), Iñaki Gurrutxaga (Orio), Nahikari Gabilondo (Zarautz), Felix Zubia (Zarautz), Iñigo Mantzisidor (Zarautz), Ainhoa Agirreazaldegi (Zaratutz), Jokin Uranga (Azpeitia), Beñat Lizaso
(Azpeitia) eta Urko Egaña (Azpeitia) sailkatu dira. Eneritz Arzalus (Errezil) ere sailkatu zen arren, kanpora joan behar zuelako txapelketa utzi zuen.
Eskualdeko saioak
Azkoitia. Irailak 18 Igandea. Final zortzirena, Baztartxon, 17:30ean.
Azpeitia. Azaroak 6 igandea. Final laurdena, Izarraitz Pilotalekuan.