Ehun zientzialari bilduko dira Insausti jauregian XI. SEHCYT kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 6a, 18:49

Bihartik aurrera zientzialariz beteko dira Azkoitia eta Insausti jauregia. Izan ere, XI. SEHCYT kongresua eta Nazioarteko II. Topaketa Europar-amerikarra bertan ospatuko dira. Euskalerriaren Adisideen Elkartea arduratuko da nazioarteko unibertsitateetatik etorriko diren zientzialariez. Ehun zientzialariren parte-hartzea baieztatuta dago dagoeneko. Guztira 63 ponentzia izango dira larunbata bitartean, ordura arte iraungo baitute topaketek. Hori guztia, zientziaren lehena, oraina eta geroa aztertzeko egingo dute; aurrera egiteko atzera begiratu beharra dagoela ardatz hartuta. Askotariko gaietan adituak izango dira bertan, baita hainbat herrialdetako unibertsitate zein ikerketa zentrotako jendea ere; besteak beste, Brasil, Espainia, Kanada, Kolonbia, Mexiko eta Portugalgo ordezkariak. Euskal Herrikoak ere ez dira faltako. Loiolako Arrupe hotelean hartuko dute ostatu batzuk, baina denak sartzen ez direnez, alboan dagoen gogarte etxean izango dira gainontzekoak. Zientzialarien batzordea hamaika adituk osatuko dute. Lehenago ere Euskalerriaren adisideen elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartutako pertsonak dira, baita Nazioarteko Xabier Munibe Institutuak prestatutako ekimenetan ere. Dagoeneko zehaztuta daude hiru egunetan jorratuko dituzten gai nagusiak. Lau izango dira guztira: Zientzia, Teknika eta Industrializazioa izango da aurrenengo gai zabala. Bertan, industria kimikoa eta farmazia, telekomunikazioa, telefonia, telegrafia eta herrietako elektrizitatea aztertuko dira beste hainbat arloren artean. Jesuitak eta Zientzia aztertuko dituzte bigarrengo. Jesuiten eskolak, zientzia irakaspenak eta eragin politikoa bezalako arloak aztertuko dira gai [...]

Bihartik aurrera zientzialariz beteko dira Azkoitia eta Insausti jauregia. Izan ere, XI. SEHCYT kongresua eta Nazioarteko II. Topaketa Europar-amerikarra bertan ospatuko dira. Euskalerriaren Adisideen Elkartea arduratuko da nazioarteko unibertsitateetatik etorriko diren zientzialariez.
Ehun zientzialariren parte-hartzea baieztatuta dago dagoeneko. Guztira 63 ponentzia izango dira larunbata bitartean, ordura arte iraungo baitute topaketek. Hori guztia, zientziaren lehena, oraina eta geroa aztertzeko egingo dute; aurrera egiteko atzera begiratu beharra dagoela ardatz hartuta.
Askotariko gaietan adituak izango dira bertan, baita hainbat herrialdetako unibertsitate zein ikerketa zentrotako jendea ere; besteak beste, Brasil, Espainia, Kanada, Kolonbia, Mexiko eta Portugalgo ordezkariak. Euskal Herrikoak ere ez dira faltako. Loiolako Arrupe hotelean hartuko dute ostatu batzuk, baina denak sartzen ez direnez, alboan dagoen gogarte etxean izango dira gainontzekoak.
Zientzialarien batzordea hamaika adituk osatuko dute. Lehenago ere Euskalerriaren adisideen elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartutako pertsonak dira, baita Nazioarteko Xabier Munibe Institutuak prestatutako ekimenetan ere.

Dagoeneko zehaztuta daude hiru egunetan jorratuko dituzten gai nagusiak. Lau izango dira guztira: Zientzia, Teknika eta Industrializazioa izango da aurrenengo gai zabala. Bertan, industria kimikoa eta farmazia, telekomunikazioa, telefonia, telegrafia eta herrietako elektrizitatea aztertuko dira beste hainbat arloren artean. Jesuitak eta Zientzia aztertuko dituzte bigarrengo. Jesuiten eskolak, zientzia irakaspenak eta eragin politikoa bezalako arloak aztertuko dira gai horren baitan. Instituzioak eta Elkarte Zientifikoez ere arituko dira, eta horren baitan eragiketa matematiko txinarrak, akademia militarretako matematikak, geometria, algebra eta beste hainbat arlo jorratuko dira. Azkenengo gaiari, Alkimiaren ezagutzatik Kimikaren Nazioarteko Egunera arte izena jarri diote.
Bihar goizean izango da inaugurazio ekitaldia, eta horren ondoren ekimenei hasiera ematekoMiguel Servet jaio zela bost mende bete direla aprobetxatuta, haren inguruko konferentzia eskainiko dute. Bi zatitan banatuko dute konferentzia. Aurrenengoan Urkia doktoreak hartuko du hitza, batzorde antolatzaileko presidentea da bera, eta Serveten kontzientzia askearen inguruan hitz egingo du. Ondoren Sergio Baches Opi, Miguel Servet Ikasketa Sijinenseen institutuko zuzendariak hitz egingo du Serveten teologiaren nondik norakoak azaltzen saiatuko da. Servet XVI.mendeko humanista garrantzitsua izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide