Badatoz andramariak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abu. 11a, 11:40

Iristear dira Azkoitiko andramariak. Aldaketa handiekin datoz aurten gainera, besteak beste, Festa Batzordearen eta Udalaren artean lortu den hartu-emanari esker. «Udalarekin lan egin du Festa Batzordeak, eta horri esker egitarau bateratua sortzea lortu da», adierazi du Ibon Arrieta Aitza-k, kultura, kirola, festa eta aisia zinegotziak. Iaz Udalak ez zien dirurik eman egitaraua aurrera atera ahal izateko. Aurten ere ez dute dirurik eskatu, baina elkarri lagundu diotela garbi dio Aitza-k. «Oraingo Festa Batzordeak ez digu dirurik eskatu. Gauzak jartzeko eskatu digute. Hau da, hilaren 14ko kontzerturako musika materiala jartzea, edo arkume-jana egiten dutenerako arkumeak ekartzea. Afariko sarreratik lortzen den dirua Udalarentzat izango da, gastuak ordaintzeko. Marmitakoan eta ondorengo jolasetan, parrilladan eta beste hainbat ekimenetan Festa Batzordeko kideak ariko dira lanean». Aurtengo berrikuntzen artean film laburrak, marmitako lehiaketa eta bizikleta poteoa izango dira, besteak beste. Astelehenean 18:30ean, Balda plazatik abiatuta bizikletarekin poteoan ibili ondoren, emango dituzte filmak, eta jendearen botoekin erabakiko da film onena zein den. Beraz, ikustera joatera gonbidatu ditu Arrietak herritarrak. Marmitako txapelketari dagokionean, 50 kilo hegalabur banatuko dituzte larunbat goizean, jendeak nahi duenean prestatzeko. Igandean berotu eta lehiaketari ekingo zaio. Ondoren, ikurriñaren plazan bazkaria egingo dute prestatutakoarekin. Irabazlearentzat txapela izango da, eta bazkaltzeko txotxa ere izango da, «nahi adina» [...]

Iristear dira Azkoitiko andramariak. Aldaketa handiekin datoz aurten gainera, besteak beste, Festa Batzordearen eta Udalaren artean lortu den hartu-emanari esker. «Udalarekin lan egin du Festa Batzordeak, eta horri esker egitarau bateratua sortzea lortu da», adierazi du Ibon Arrieta Aitza-k, kultura, kirola, festa eta aisia zinegotziak.
Iaz Udalak ez zien dirurik eman egitaraua aurrera atera ahal izateko. Aurten ere ez dute dirurik eskatu, baina elkarri lagundu diotela garbi dio Aitza-k. «Oraingo Festa Batzordeak ez digu dirurik eskatu. Gauzak jartzeko eskatu digute. Hau da, hilaren 14ko kontzerturako musika materiala jartzea, edo arkume-jana egiten dutenerako arkumeak ekartzea. Afariko sarreratik lortzen den dirua Udalarentzat izango da, gastuak ordaintzeko. Marmitakoan eta ondorengo jolasetan, parrilladan eta beste hainbat ekimenetan Festa Batzordeko kideak ariko dira lanean».
Aurtengo berrikuntzen artean film laburrak, marmitako lehiaketa eta bizikleta poteoa izango dira, besteak beste. Astelehenean 18:30ean, Balda plazatik abiatuta bizikletarekin poteoan ibili ondoren, emango dituzte filmak, eta jendearen botoekin erabakiko da film onena zein den. Beraz, ikustera joatera gonbidatu ditu Arrietak herritarrak. Marmitako txapelketari dagokionean, 50 kilo hegalabur banatuko dituzte larunbat goizean, jendeak nahi duenean prestatzeko. Igandean berotu eta lehiaketari ekingo zaio. Ondoren, ikurriñaren plazan bazkaria egingo dute prestatutakoarekin. Irabazlearentzat txapela izango da, eta bazkaltzeko txotxa ere izango da, «nahi adina» edateko.
Aurrekontuan aldaketak
Aurten, diruaren kudeaketari dagokionean, behintzat, Udalak aldaketatxo batzuk egin ditu. «Pilota partidako sarreren kuedaketa guk hartu dugu, eta bertako irabaziekin ganadu feriaren gastuak berdindu nahi ditugu». Orain arte Aspe enpresarentzat izaten zen sarreretako dirua, baina aurten, Asperi gehiago ordainduta, sarreretako dirua Udalarentzat izango da. Ganaduaren gastu guztiak berdintzen ez badira ere, aurrekoetan baino galera gutxiago egitea espero da horrekin.

Azkoitiko andramarietako egitaraua
Abuztuak 13, larunbata
17:00. Txerloian, XV Javier Sagarzazu Saria, Anaitasuna-Lagun Onak.
19:30. Elkargunean, pakistandarren jaia.
23:00. Plazan, Gozategi.
Abuztuak 14, igandea
09:00. Ibai-Ondo kaletik irtenda, II. Jokin Ormatetxea Jubenilen Txirrindulari lasterketa. p10:30. San Martingo elkartean hamaiketakoa koadrilentzat.
11:15. San Martindik koadrilen jaitsiera.
11:40. Udaletxean, Iñaki Isasmendi Ardixe eta Xabier Larrañaga Txanton-i omenaldia.
12:00. Udaletxeko balkoitik, Sahatsa dantza taldeko eta Maxixatzen Euskara Elkartekoek txupinazoa botako dute. Musika bandak Ondo pasau Andramaxek joko du, eta gero Parrokiko eta Iraurgi abesbatzek Azkoitia kantatuko dute.
12:15. Eltziegoko dultzaineroek Kandido konposaketa joko dute, eta gero erraldoi eta buruhandien kalejira izango da.
14:00. I. Marmitako Txapelketaren sari banaketa. Herriko elkarteetan prestatuko dituzte.
14:30. Plazan, marmitako-jana txotxarekin. Gero, koadrila arteko jolasak, plazan.
17:00. Plazan, haur parkea.
19:00. Kalejira txarangarekin.
20:00. Parrokian, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte.
21:30. Rock taldeak, txosnetan: Pill Head, In Your Face…
23:00. Plazan, Mexiko Mariatxi Inperial taldea.
Abuztuak 15, astelehena
09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
10:00. Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldea.
11:00. Parrokian, meza nagusia, herriko abesbatzek, Migel Mari Azpiazuren Pakea Lurrean eta P. Otañoren O Sacrum conviviun abestuko dituzte.
12:00. Dultzaineroekin, erraldoi eta buruhandien kalejira.
13:00. Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua.
17:00. Gurea pilotalekuan, pilota partidak: Gorka- L. Galarza Mendizabal III.a – Cecilioren aurka. Irujo- Merino III.a Gonzalez-Paskualen kontra.
18:00. Kukubel kale antzerkia, herriko plazan.
18:30. Bizikleta poteoa, Balda plazatik.
20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
22:30. Suzko kale antzerkia, Spectrum taldearekin.
23:30. Andramarietako lehenengo laburmetrai lehiaketa.
Gero. Egurra ta Kitto! taldearen kontzertua, plazan.
Abuztuak 16, asteartea
09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
10:00. Musika Bandaren eta Txalkor taldearen kalejira.
11:00. Parrokian, meza. Parrokiko abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Garate Anai zoriontsuari (estrenaldia) abestuko du, lau ahotsetara.
11:00. Dultzaineroekin, erraldoi eta buruhandiak.
12:15. Umore Ona elkarteak antolatuta, aurreskua, plazan.
13:00. Musika banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupen.
17:00. Haur jolasak, Balda plazan. Gero, sokamutur karretoia eta txokolatada, plazan.
17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan: Herriarteko pilota txapelketako Azkoitia-Donostia, afizionatu mailan. Andreu-Eulate Goñi-Epelderen aurka
20:00. Eskubide guztien jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean, manifestazioa, herriko plazatik irtenda.
21:00. Parrillada herrikoia, txotxarekin, txosnetan.
23:00. Bastarrikaldetik Zaragozana su-etxearen suak.
23:30. Ken Zazpi, plazan.
Abuztuak 17, asteazkena
09:30. Dultzainero eta trikitilarien kalejira.
09:30. Plazaberrin, Gipuzkoako VII. Blonda txapelketa
09:00. XXX. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa, udaletxean hasita.
10:00. Baserritarren produktuen erakusketa, azoka plazan.
12:00. Txistulariekin, erraldoi eta buruhandiak.
12:30. Erretiratuen meza, Parrokian.
12:30. Herri kirol jaialdia, herriko plazan: Euskal Herriko 3. mailako aizkolari kanporaketa; harri-jasotzaileak: Goenatxo II.a eta Goenatxo III.a.
14:30. Erretiratuen lagunarteko bazkaria, Kirurin. 90 urteko herritarrei omenaldia.
17:00. Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Balda plazatik irtenda, Martitterako igoera.
17:30. Herriko plazan, Koadrila desafioa.
18:00. Dantzari bikote gazteen txapelketa, Balda plazan.
19:00. Estraperloko gazta lehiaketa, plazan.
19:15. Haurrentzako apar festa, Balda plazan.
19:30. Torre Zuri erakustokian, Inazio Iriarte XXX. Margo Lehiaketako sari banaketa.
19:30. Triki-poteoa, plazatik.
21:00. Ikurrinaren plazan, arkume-jana eta bertso desafioa.
22:00. Hirugarren Diva-Sat Idi dema saria, probalekuan.
23:00. Suzko zezena, plazan.
Abuztuak 18, osteguna
11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Gero, XI. Andramaxetako Milia, Xeye Atletismo Taldeak antolatuta.
14:30. Bazkari herrikoia, herriko plazan.
18:30. Zezenekin eta poniekin jolasak, herriko plazan.
19:00. Amaiur taldea, txosnetan.
23:00. Amaiur taldea, plazan.
Abuztuak 19, Ostirala
07:00. Salda eta karaokea txosnetan.
08:00. Gaupaseroen argazkia, herriko plazan.
22:00. Idi probak, probalekuan.
Abuztuak 20, larunbata
22:00. Idi probak, probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide