Harresi zati bat bistan utziz amaitu dituzte Munoaundiko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abu. 9a, 18:54

Amaitu da aurtengo Munoaundiko indusketa saioa. Uztailean hasi zen hogei bat laguneko lan taldea harresi ingurua garbitzen, eta pasa den larunbatera arte aritu da horretan. Sonia San Jose indusketen arduradunaren hitzetan helburua «herriaren inguruko egitura osoa agerian uztea» izan da. Baina bost bat egunean ezin izan dute horretan jardun, eguraldi txarraren ondorioz. Horregatik, ez da izan posible harresi guztia agerian uztea. «Iparraldeko babes egituraren harresiaren barneko hormak nolakoak diren zehaztuta» dauzkate dagoeneko plano batean, San Josek dioenez, eta hego aldeko paretaren gehiengoa garbitzea ere lortu dute azken egunetan. Materialari dagokionez, «betikoa agertu da», arduradunaren esanetan: Eskuz egindako zeramika zatiak, tornuko zeramikak ere bai, burdinezko pieza batzuk, zereal aleak. «Aurrenengo aztarna lehenago dokumentatu genuen, baina aurten zerbait gehiago topatu dugu. Oraindik ez dakigu zer den, baina garia izan liteke, espezialistek esango digute hori». Hurrengo urterako hego-mendebaldeko «aterrazamenduan lanean hastea» espero du San Josek. Ikerketaren orain arteko helburua aldatu egingo da, beraz. «Proiektua, alde batetik, sarbidea aurkitzea zen, eta bestetik, hemen bizi zen jendearen bizimodua ezagutzea. Ahal izanez gero, etxebizitzak topatzea». Beraz, aterrazamenduan beste indusketa eremu bat zabaldu eta horren bila joatea da xedea; harresiaren barne aldean zeuden etxebizitzak topatzen hastea, alegia. Beraz, harresia bistan uztea amaitu, eta aterrazamenduak aztertzen hasiko dira [...]

Amaitu da aurtengo Munoaundiko indusketa saioa. Uztailean hasi zen hogei bat laguneko lan taldea harresi ingurua garbitzen, eta pasa den larunbatera arte aritu da horretan. Sonia San Jose indusketen arduradunaren hitzetan helburua «herriaren inguruko egitura osoa agerian uztea» izan da. Baina bost bat egunean ezin izan dute horretan jardun, eguraldi txarraren ondorioz. Horregatik, ez da izan posible harresi guztia agerian uztea.
«Iparraldeko babes egituraren harresiaren barneko hormak nolakoak diren zehaztuta» dauzkate dagoeneko plano batean, San Josek dioenez, eta hego aldeko paretaren gehiengoa garbitzea ere lortu dute azken egunetan.
Materialari dagokionez, «betikoa agertu da», arduradunaren esanetan: Eskuz egindako zeramika zatiak, tornuko zeramikak ere bai, burdinezko pieza batzuk, zereal aleak. «Aurrenengo aztarna lehenago dokumentatu genuen, baina aurten zerbait gehiago topatu dugu. Oraindik ez dakigu zer den, baina garia izan liteke, espezialistek esango digute
hori».
Hurrengo urterako hego-mendebaldeko «aterrazamenduan lanean hastea» espero du San Josek. Ikerketaren orain arteko helburua aldatu egingo da, beraz. «Proiektua, alde batetik, sarbidea aurkitzea zen, eta bestetik, hemen bizi zen jendearen bizimodua ezagutzea. Ahal izanez gero, etxebizitzak topatzea». Beraz, aterrazamenduan beste indusketa eremu bat zabaldu eta horren bila joatea da xedea; harresiaren barne aldean zeuden etxebizitzak topatzen hastea, alegia. Beraz, harresia bistan uztea amaitu, eta aterrazamenduak aztertzen hasiko dira 2012an.
Lana, «poliki»
Proiektua hasi zirenean aurreikusi zutena baino «polikiago» doala uste du San Josek. «Hemen harri asko daude mugituta, eta oso zaila da mantenduta dagoena aurkitzea. Non kendu eta non jarri behar den erabakitzea poliki egin behar da», beraz. Horrek atzeratu ditu indusketa lanak, baina hala ere «pozik» daude lortutako emaitzarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide