Sahatsak eta Maxixatzenek botako dute jaien hasierako txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abu. 4a, 11:12

Sahatsa dantza taldeak 35 urte bete ditu aurten, eta abuztuaren 14an hamabost urte beteko dira Maxixatzen-ek bere lehenengo alea kaleratu zuenetik. Horregatik erabaki du Azkoitiko Udalak txupinazoa bi talde horiek botatzea. «Urteurrenak zirela-eta erabaki genuen txupinazoa biei botatzeko aukera ematea». Hala dio Ibon Arrieta festetako zinegotziak. Frankismoa amaitu berritan, lagun koadrila batek, Sahatsa, euskal dantza talde bat osatzea erabaki zuen. Urrestilan bizpahiru urtean ibili ziren, eta Azpeitiko azoka plazan 15 urtez izan zuten egoitza. Horren ondoren, Azkoitiko Baztartxoko entsegu gelara pasa ziren, eta halaxe jarraitzen dute gaur egun ere. Azpeitiko eta Azkoitiko dantzariz osatutako taldea da, eta hainbat dantza erakustaldi ematen ditu urte guztian zehar. Maxixatzen Euskara Elkarteak astekaria kaleratu zuen urteetan, 1996ko andramarietan lehen alea plazaratu zutenetik. 2009an atera zen azkenengo alea, baina ordutik ere hainbat ekimen antolatu dituzte herrian; hitzaldi eta abarrak. Datozen urteetan ere txupinazoa herriko taldeek zein eragileek botatzen jarraituko dute. Asmo hori erakutsi du behintzat Arrietak, «urtero taldeei emango diegu txupinazoa botatzeko aukera». Aurten bi gudariri omenadia egingo zaio txupinazoaren aurretik udalbatzar aretoan. Herritarrentzako irekia izango da. Beraz, ikusi nahi duenak udaletxera 11:30ak inguruan agertu besterik ez dauka. Xabier Larrañaga Txanton eta Iñaki Isasmendi dira omenduak. Txanton duela sei urte hil zen, eta Ardixe berriz, [...]

Sahatsa dantza taldeak 35 urte bete ditu aurten, eta abuztuaren 14an hamabost urte beteko dira Maxixatzen-ek bere lehenengo alea kaleratu zuenetik. Horregatik erabaki du Azkoitiko Udalak txupinazoa bi talde horiek botatzea. «Urteurrenak zirela-eta erabaki genuen txupinazoa biei botatzeko aukera ematea». Hala dio Ibon Arrieta festetako zinegotziak.
Frankismoa amaitu berritan, lagun koadrila batek, Sahatsa, euskal dantza talde bat osatzea erabaki zuen. Urrestilan bizpahiru urtean ibili ziren, eta Azpeitiko azoka plazan 15 urtez izan zuten egoitza. Horren ondoren, Azkoitiko Baztartxoko entsegu gelara pasa ziren, eta halaxe jarraitzen dute gaur egun ere. Azpeitiko eta Azkoitiko dantzariz osatutako taldea da, eta hainbat dantza erakustaldi ematen ditu urte guztian zehar.
Maxixatzen Euskara Elkarteak astekaria kaleratu zuen urteetan, 1996ko andramarietan lehen alea plazaratu zutenetik. 2009an atera zen azkenengo alea, baina ordutik ere hainbat ekimen antolatu dituzte herrian; hitzaldi eta abarrak.
Datozen urteetan ere txupinazoa herriko taldeek zein eragileek botatzen jarraituko dute. Asmo hori erakutsi du behintzat Arrietak, «urtero taldeei emango diegu txupinazoa botatzeko aukera».
Aurten bi gudariri omenadia egingo zaio txupinazoaren aurretik udalbatzar aretoan. Herritarrentzako irekia izango da. Beraz, ikusi nahi duenak udaletxera 11:30ak inguruan agertu besterik ez dauka. Xabier Larrañaga Txanton eta Iñaki Isasmendi dira omenduak. Txanton duela sei urte hil zen, eta Ardixe berriz, uztailean. Bizitza guztia elkarrekin igaro zuten, eta 36ko gerran gudari ibili ondoren Paris inguruan entrenatzen aritu ziren estatu batuarrekin, Franko botatzeko asmotan. Nafarroako mugan ere ibili ziren II. Mundu
Gerraren amaieran, Francisco Francoren soldaduek egiten zituzten mugimenduak zaintzeko asmoz.
Ardixe duela aste gutxi hil zela kontuan hartuta, biak omentzea erabaki du Udalak, beraz, plaka bana emango zaie bien familiako kideei festak hasi aurretik egingo den ekitaldian.
Marmitako lehiaketa
Azoitiko festetan aurtengo berrikuntza nabarienetakoa marmitako lehiaketa da. 50 kilo hegalabur erosiko ditu Udalak parte-hartzaileen artean banatzeko. «Guztia banatuko dugu, parte-hartzaile kopuruaren arabera proportzioan».
Film labur txapelketa izango da beste berrikuntza bat, eta bi ekimenen berri Udalak datorren astean, jaien atarian, emango duela jakinarazi du Arrietak. Zehaztasun guztiak finkatuta izango dituzte ordurako.
1azkoitia.hitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide