Txalon Erreka antolatzeari dagokionean ados jarri dira Udaleko indarrak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abu. 2a, 11:13

Ezohiko udalbatzarrean, baina onartu dute Txalon Erreka Mendebaldea antolatzeko behin betiko plan berezia. Ostiralean egin zuten bilkura, eta Azkoitia Bairen abstentzioarekin eta gainontzeko alderdien aldeko botoekin hartu zuten erabakia. Proposatutako antolamenduak ez du aldaketa handiegirik izan, Azkoitiko Hiri Antolaketako Arauen Testu Bateginak ezarritakoarekin alderatuz gero. Dokumentu horrek aukera ematen du eraiki beharreko higiezinaren atalean doiketa txiki bat egiteko, sotoko oinaren lerrokaduran, batetik (partzela pribatiboaren barnean beti ere), eta estalkipeko oineko komunikazio-guneei irtenbidea emanez, bestetik. Era berean, gehienez 50 unitateko etxebizitza kopurua ezartzea ahalbidetzen du. Erabakiak inguru horretan %30 etxebizitza gehiago egitea ahalbidetzen du, eraikuntzako aprobetxamendu beraren barnean. Hala ere, legediak ez du behartzen bertan babestutako etxeak egitera, beraz, guztiak librekoak izango dira. Kontuan hartu behar da proposatutako gehienezko hazkundea 11 etxebizitzakoa dela hiri lurzoruan. Kasu horretan, 11 etxebizitzako hazkunde hori ez da iristen 7.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietan aplikatzen den 50 etxebizitzako gutxienekora; ondorioz, ez du behartzen etxebizitza babestuaren estandarrak betetzera. Azkoitia Bairen abstentzioa Abstentzioaren arrazoiak eman nahi izan zituen Azkoitia Baiko ordezkari Julen Garatek. Koalizioaren ustetan etxe «gehitxo» eraikitzeko baimena eman dute. «Txalon Erreka eta Intxaustiko egoera lehenesten dugu», adierazi zuen. «Baina aurreko agintalditik datorren kontua delako, zein beste hainbat arrazoirengatik, eta egoera dagoen bezala ikusita, abestenitu egingo [...]

Ezohiko udalbatzarrean, baina onartu dute Txalon Erreka Mendebaldea antolatzeko behin betiko plan berezia. Ostiralean egin zuten bilkura, eta Azkoitia Bairen abstentzioarekin eta gainontzeko alderdien aldeko botoekin hartu zuten erabakia.
Proposatutako antolamenduak ez du aldaketa handiegirik izan, Azkoitiko Hiri Antolaketako Arauen Testu Bateginak ezarritakoarekin alderatuz gero. Dokumentu horrek aukera ematen du eraiki beharreko higiezinaren atalean doiketa txiki bat egiteko, sotoko oinaren lerrokaduran, batetik (partzela pribatiboaren barnean beti ere), eta estalkipeko oineko komunikazio-guneei irtenbidea emanez, bestetik. Era berean, gehienez 50 unitateko etxebizitza kopurua ezartzea ahalbidetzen du.
Erabakiak inguru horretan %30 etxebizitza gehiago egitea ahalbidetzen du, eraikuntzako aprobetxamendu beraren barnean. Hala ere, legediak ez du behartzen bertan babestutako etxeak egitera, beraz, guztiak librekoak izango dira. Kontuan hartu behar da proposatutako gehienezko hazkundea 11 etxebizitzakoa dela hiri lurzoruan. Kasu horretan, 11 etxebizitzako hazkunde hori ez da iristen 7.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietan aplikatzen den 50 etxebizitzako gutxienekora; ondorioz, ez du behartzen etxebizitza babestuaren estandarrak betetzera.
Azkoitia Bairen abstentzioa
Abstentzioaren arrazoiak eman nahi izan zituen Azkoitia Baiko ordezkari Julen Garatek. Koalizioaren ustetan etxe «gehitxo» eraikitzeko baimena eman dute. «Txalon Erreka eta Intxaustiko egoera lehenesten dugu», adierazi zuen. «Baina aurreko agintalditik datorren kontua delako, zein beste hainbat arrazoirengatik, eta egoera dagoen bezala ikusita, abestenitu egingo gara».
Horrez gain, bestelako erabakiak ere hartu zituzten ezohiko udalbatzarrean. 2010eko kontu orokorra onartzea aurreikusi bazen ere udalbatzarreko gai zerrendan, hurrengorako uztea proposatu zuen Bilduk; hau da, iraileko udalbatzarrean aztertzea. Arrazoia, gaia hobeto aztertu nahi izatea dela esan zuten, pasa den agintaldiko kontua baita. Denak ados agertu ziren.
Aurreko plenoan erabaki gabe uzti zuten alderdi politiko bakoitzak jaso beharreko diru kopurua, eta ostiralean zehaztu zuten. Kasu horretan, alderdi guztien aldeko botoarekin. Udaleko alderdi politiko bakoitzak 438,60 euro jasoko ditu hilean, eta zinegotziko 134,95 euro. Bilduk egin zuen proposamena, eta aurreko udalbatzarrean egindakoaren «erdi bidekoa» izan zen.
Behin betikoz onartuta gelditu diren erabakien berri ere eman zuten: Euskara sustatzeko jarduerei diru laguntzak emateko oinarrien aldaketa; 2011ko ordenantza fiskalen bidez onartutako tutoretza tekniko apartamentuen tasaren aldaketa; eta mugikortasunari buruzko ordenantzaren eta oinezkoentzako guneetan ibilgailuak zirkulatu eta geratzeko arauaren berri, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide