«Oposizio eraikitzailea» egingo dutela dio Azkoitiko EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 19a, 13:19

EAJ Udal Gobernuan dagoen arren, oposizioa egingo duela garbi erakutsi du. «Oso argi daukagu oposizio eraikitzailea egingo dugula, eta egiten hasiak gara jada». Hala jakinarazi zuen Mikel Zubizarretak pasa den ostegunean, EAJko zinegotzi, zerrendakide eta alkate ohiek eman zuten prentsaurrekoan. Azken egunotan udal antolamendu berriaren eraketa prozesuan «murgildurik» egon direla nabarmendu dute, eta prozesua pasa den astearteko udalbatzarrarekin amaitu zutela. Han «harrigarriak» iruditu zitzaizkien asmo edo jarrerak adierazteko antolatu zuten prentsaurrekoa. Aurrenengo puntua «herritarren parte-hartzearekin lotuko» lukeela dio Zubizarretak. San Jose egoitzako junta zinegotziek eta herritarrek osatzen dute. Eta juntako zinegotzi kopurua adosten ari zirela, Bilduk «herritarren parte-hartzea murriztearen alde» egin zuela dio EAJk. Gainera, Azkoitia Baik horren alde egin zuela ere gogorarazi du. «Herritarrek euren diruarekin eraiki zuten fundazioan herritarren ordezkaritza kentzea» ez zaiela egokia iruditzen dio zinegotziak. Bildu eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin «komisio gehiago sortzea» kritikatu dute, baita bertan parte hartzeagatik jasotzen diren dietak murriztu nahi izatea ere. Zortzi batzorde sortzea onartu zuten, eta ordainsarien zenbatekoa %35 jaistea proposatu zuen Bilduk, baina ez zen onartu. «Ez dugu ulertzen krisi egoeran kostuak igo eta egunerokotasunari eraginkortasuna kentzeak nora garamatzan» dio Zubizarretak. Azkoitia Lantzen Azkoitia Lantzenerako alkatetzaren proposamenean «herriak eman diena baino ordezkaritza gehiago ematea proposatu» izana ere salatu [...]

EAJ Udal Gobernuan dagoen arren, oposizioa egingo duela garbi erakutsi du. «Oso argi daukagu oposizio eraikitzailea egingo dugula, eta egiten hasiak gara jada». Hala jakinarazi zuen Mikel Zubizarretak pasa den ostegunean, EAJko zinegotzi, zerrendakide eta alkate ohiek eman zuten prentsaurrekoan.
Azken egunotan udal antolamendu berriaren eraketa prozesuan «murgildurik» egon direla nabarmendu dute, eta prozesua pasa den astearteko udalbatzarrarekin amaitu zutela. Han «harrigarriak» iruditu zitzaizkien asmo edo jarrerak adierazteko antolatu zuten prentsaurrekoa.
Aurrenengo puntua «herritarren parte-hartzearekin lotuko» lukeela dio Zubizarretak. San Jose egoitzako junta zinegotziek eta herritarrek osatzen dute. Eta juntako zinegotzi kopurua adosten ari zirela, Bilduk «herritarren parte-hartzea murriztearen alde» egin zuela dio EAJk. Gainera, Azkoitia Baik horren alde egin zuela ere gogorarazi du. «Herritarrek euren diruarekin eraiki zuten fundazioan herritarren ordezkaritza kentzea» ez zaiela egokia iruditzen dio zinegotziak.
Bildu eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin «komisio gehiago sortzea» kritikatu dute, baita bertan parte hartzeagatik jasotzen diren dietak murriztu nahi izatea ere. Zortzi batzorde sortzea onartu zuten, eta ordainsarien zenbatekoa %35 jaistea proposatu zuen Bilduk, baina ez zen onartu.
«Ez dugu ulertzen krisi egoeran kostuak igo eta egunerokotasunari eraginkortasuna kentzeak nora garamatzan» dio Zubizarretak.
Azkoitia Lantzen
Azkoitia Lantzenerako alkatetzaren proposamenean «herriak eman diena baino ordezkaritza gehiago ematea proposatu» izana ere salatu dute. EAJk eginiko emendakina onartuta, hauteskundeetan emandako proportzionaltasuna mantentzea lortu dela azpimarratu du.
«Hiru erabaki dira presazkoak» Azkoitia Lantzenen, Zubizarretaren hitzetan. Aurrenengoa, Egino berri eremua eta Bernardo Ecenarro enpresari dagokiona. Aurreko agintaldian hasita dauden «lanak amaitu eta lizentziak ematea besterik ez da falta. Honela, lur kutsatuen eremua berreskuratu, eta ehun langiledun enpresa Azkoitira ekartzeaz gain, Udalak eginiko inbertsioa berreskuratzeko».
Bigarren puntua Intsausti eremua garatzea da EAJrentzat. «Pleguak onartu behar» direla uste du, eta behin lur industrialen kudeaketa onartutakoan, 225 etxebizitza (horien artean 120 babes ofizialekoak), eraikitzen hasi ahal izateko. Azken puntua ere etxebizitzena da. Txalon erreka eremuarekin, hain zuzen. «Bi eremu horiek egoki kudeatuta, Azkoitiko Udalak sekulako lur publiko patrimonioa lortuko du, eta orain lorturiko akordioak aprobetxatu eta konponbidea eman behar dio alkateak».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide