Amorrazioa eta asebetetzea, biak bat

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 13a, 12:09

Duela 42 urte hartu zuen parte Ramon Larrañagak lehen aldiz artzain txakur txapelketa batean. 1969an Linda zuen lagun. «Txakur ona zen, gogor samarra, eta gasturik ez zuenez…», animatu egin zen parte hartzera. Ordutik, dozenaka txapel eta garaikur lortu ditu han eta hemen jokatutako txapelketetan. Urrategi auzoko Azalgorreta baserriko sarrerako apaletan ditu denak bistan jarriak, txapelketetako kartel eta argazkiekin batera. Hasiera haiekin alderatuta, txapelketek ez dute lehen adina indar. «Garai batean bidaia asko egiten genuen. Larunbat goizean desordutan atera, eta igande gauean itzultzen ginen etxera», dio Larrañagak. Usadioari jarratuko dion gazterik ere ez dagoela dio: «Gazteek ez dute ganadutarako zaletasunik. Herrian lanik ez eta baserrirako joerarik ere ez dago». Garai batean, txapelketa batean 24 artzain izatera iritsi ziren. Zortzi txakurreko hiru talde osatu zituzten orduan, eta kanporaketa jokatu zuten. Horrenbestez, «ikusleak ere askoz gehiago ziren lehen», dio Larrañagak. Txakur guztiak hezi behar Txakurrei dagokionez, lanerako balio duten ala ez «batzuei berehala» nabaritzen zaiela dio. «Baina erakutsi denei egin behar izaten zaie. Pazientzia handia behar da, eta amorraldiak ere sarri izaten dira». Errieta egin, eta ihes egiten duen txakurra «zuzentzeko zaila» dela dio. «Aldiz, gaizki egindakoaz ohartzen bada, errazagoa izango da». Lehiaketatan jartzen dizkieten probak eginez entrenatzen dituzte normalean txakurrak. «Lana ere [...]

Duela 42 urte hartu zuen parte Ramon Larrañagak lehen aldiz artzain txakur txapelketa batean. 1969an Linda zuen lagun. «Txakur ona zen, gogor samarra, eta gasturik ez zuenez…», animatu egin zen parte hartzera. Ordutik, dozenaka txapel eta garaikur lortu ditu han eta hemen jokatutako txapelketetan. Urrategi auzoko Azalgorreta baserriko sarrerako apaletan ditu denak bistan jarriak, txapelketetako kartel eta argazkiekin batera.
Hasiera haiekin alderatuta, txapelketek ez dute lehen adina indar. «Garai batean bidaia asko egiten genuen. Larunbat goizean desordutan atera, eta igande gauean itzultzen ginen etxera», dio Larrañagak. Usadioari jarratuko dion gazterik ere ez dagoela dio: «Gazteek ez dute ganadutarako zaletasunik. Herrian lanik ez eta baserrirako joerarik ere ez dago».
Garai batean, txapelketa batean 24 artzain izatera iritsi ziren. Zortzi txakurreko hiru talde osatu zituzten orduan, eta kanporaketa jokatu zuten. Horrenbestez, «ikusleak ere askoz gehiago ziren lehen», dio Larrañagak.

Txakur guztiak hezi behar
Txakurrei dagokionez, lanerako balio duten ala ez «batzuei berehala» nabaritzen zaiela dio. «Baina erakutsi denei egin behar izaten zaie. Pazientzia handia behar da, eta amorraldiak ere sarri izaten dira». Errieta egin, eta ihes egiten duen txakurra «zuzentzeko zaila» dela dio. «Aldiz, gaizki egindakoaz ohartzen bada, errazagoa izango da».
Lehiaketatan jartzen dizkieten probak eginez entrenatzen dituzte normalean txakurrak. «Lana ere ematen du, ordea, horrek, eta oraingoan ez dut Txato lan horietan ibili».
Hirukurutzea inguruan ditu ardiak, eta han edukitzen ditu urte osoa. Txakurren sasoia murriztea ere ekarri du horrek: «Lehen neguan askoz lan gehiago egin behar izaten zuten txakurrek». Dena den, gustura dago Txato-rekin: «Txapelen bat eta sari batzuk irabazi ditut harekin, eta ondo dabilela esango nuke».
Igandean Urrategin izango da Ramon Larrañaga, euskal artzai txakur arrazako lehiaketan, eta txakurrak lan ona egingo duelakoan da: «Txakurrak bere tokian egiten du lana ondoen, izan ere».
«Lan egiten duen txakurra gehiago maite» dela dio, maite den txakurrak lan hobea egiten duen bezala.
Igandean Urrategin
11:30ean hasiko da lehia, eta hasiera batean zazpi parte-hartzaile iragarrita bazeuden ere, haietako bik arratsaldean Asteasun izango den txapelketan hartuko dute parte, eta ez dira goizean Urrategin izango.
Urrategiko txapelketa Azkoitiko Udalak, Urrategiko Elkarteak eta Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa Antolatzaileen Elkarteak (Gihate) antolatu eta babestu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide