Caritasek atez ate dirua eskatzeari utziko dio denbora baterako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 12a, 12:17

Etxez etxe dirua eskatzeari uztea erabaki dute Azkoitiko Caritas elko kideek. Herritarren egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, denbora tarte baterako etxez etxe eskean ez aritzea erabaki dute. Ekimena bertan behera utzi izanagatik, ez duela behin betirako utziko argi daukate bertako kideek. Denbora baterako da, eta etxeetan dirua eskatzen berriz noiz hasiko diren oraindik erabakita ez daukaten arren, «lehenago edo geroago» ekingo diote berriro ere. Caritasek eliz barruti denen artean txosten bat egin zuen. Bertan hainbat erabaki hartu zen, eta «horren arabera, laguntza bera ematen da hemen, Bergaran Ataunen edo Donostian». Hala adierazi du kide batek. Beraz, txosten horren arabera banatzen dituzte laguntzak. Momentuan, herrirako diru kopuru bat badaukatenez, ez zaie «egokiena iruditzen» eskatzera joatea. Hala ere, garbi daukate egoera noizbait aldatuko dena. «Hori bai, diru hori agortzen denean, edo asko jaitsi zaigula ikusten dugunean, orduan joango ginateke». Laguntza ematea libre Etxeetara dirua eskatzera inor joango ez den arren, diruz lagundu nahi duenak ez duela oztoporik izango. «Bai eskupekotan, bai parrokian dagoen Caritaseko atabakan dirua eman ahalko du». Horrez gain, Azkoitiko elizan urtean lau aldiz eske bereziak egiten dituzte, eta horiei ere eutsi egingo dietela garbi utzi dute Caritasetik. Dirua eskatzen aritzen diren emakume guztiei eskerrak eman dizkiete taldeko arduradunek: «Ez [...]

Etxez etxe dirua eskatzeari uztea erabaki dute Azkoitiko Caritas elko kideek. Herritarren egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, denbora tarte baterako etxez etxe eskean ez aritzea erabaki dute.
Ekimena bertan behera utzi izanagatik, ez duela behin betirako utziko argi daukate bertako kideek. Denbora baterako da, eta etxeetan dirua eskatzen berriz noiz hasiko diren oraindik erabakita ez daukaten arren, «lehenago edo geroago» ekingo diote berriro ere.
Caritasek eliz barruti denen artean txosten bat egin zuen. Bertan hainbat erabaki hartu zen, eta «horren arabera, laguntza bera ematen da hemen, Bergaran Ataunen edo Donostian». Hala adierazi du kide batek. Beraz, txosten horren arabera banatzen dituzte laguntzak. Momentuan, herrirako diru kopuru bat badaukatenez, ez zaie «egokiena iruditzen» eskatzera joatea. Hala ere, garbi daukate egoera noizbait aldatuko dena. «Hori bai, diru hori agortzen denean, edo asko jaitsi zaigula ikusten dugunean, orduan joango ginateke».
Laguntza ematea libre
Etxeetara dirua eskatzera inor joango ez den arren, diruz lagundu nahi duenak ez duela oztoporik izango. «Bai eskupekotan, bai parrokian dagoen Caritaseko atabakan dirua eman ahalko du». Horrez gain, Azkoitiko elizan urtean lau aldiz eske bereziak egiten dituzte, eta horiei ere eutsi egingo dietela garbi utzi dute Caritasetik.
Dirua eskatzen aritzen diren emakume guztiei eskerrak eman dizkiete taldeko arduradunek: «Ez daukagu hitzik. Haiek Azkoitiko Caritasen alde, etxez etxe
eskean, lan nekagarri horretan egin dutena, behar adina eskertzeko».
Maiatzeko datu ekonomikoak
Maiatza aurretik 30.830 euro zeukan Azkoitiko Caritasek. 677 euro sartu zen hilabete horretan. Eskupekotan 206 euro lortu zuten, eta aurrez utzitako 406 euro
itzuli diolte, eta Gizarte Ongizatetik, berriz, 65 euro berreskuratu da.
Hilabete horretan, 2.361 euro erabili dute behar duen jendeari laguntzeko. Besteak beste, laguntza orokorrak emateko eta elikagaiak erosteko.
Oraingoz Azkoitiko Caritasen 29.146,33 euro gelditzen dela esan nahi du horrek. Horrez gain, azkoitiar batek testamentuan diru kopuru bat Caritasi utzi dio, baina kopurua zein den zehazteko dago oraindik.
Diru hori guztia nahi duen bezala kudeatzeko autonomia badaukan arren, normalean egin ohi duten moduan, Gipuzkoako Caritasek ezarritako pautak jarraitzea erabaki dute oraingoan. Momentuz, behintzat, hori agortu arte seguruenik ez dira eskean hasiko. Hala diote horretaz arduratzen direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide