Udalak diruz lagunduko ditu euskara sustatzeko egitasmoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko uzt. 6a, 11:52

Dagoeneko zabalik dago Azkoitian euskarazko jardueretarako laguntzak eskatzeko epea. Eskaera egin nahi duenak udaletxeko harrera zerbitzuan egin beharra dauka. Horretarako, diru-laguntza eskari normalizatuko atal guztiak bete beharko dira. Udalean bertan daude eskariak egiteko bete behar diren orriak, eta bertako web orrialdeko iragarkiak atalean ere badaude. Alde batetik, norbanakoei euskaraz ikasteko erraztasunak ematea da diru-laguntza horien helburua. Beste alde batetik, establezimenduetan eta merkataritzan, orokorrean, ere sustatu nahi dute euskara. Udaleko Euskara Zerbitzutik ohiko jarduerak indartzeari garrantzia ematen diote, baina baita jarduera puntualei ekonomikoki babesa emateari ere. Euskaerak zortzi ataletan Zortzi ataletan banatuta daude diru-laguntzak. Euskara ikasteko, uda ikastaroak euskaraz egiteko, establezimenduen errotulu, irudi korporatibo, webgune zein programa informatiboak euskaraz sortu ala jartzeko, eta ohiko jarduera puntualak euskaraz egiteko. Atal bakoitzak bere berezitasunak dituenez, eskatzeko denbora tarte ezberdinak ezarri dizkiete bakoitzari; beraz, epe batzuk besteak baino geroago amaituko dira. Eskaria behin onartuta dagoenean, atalaren eta berezitasunaren arabera banatuko dituzte laguntzak. Hau da, atal bakoitzeko eta eskaria egin duenaren berezitasun bakoitzeko gastuen ehuneko jakin bat emango dute. Eskaera gehien jasotzen dituen atala euskara ikastekoak izaten direla diote euskara zerbitzutik. Jende asko dagoenez langabezian, euskara ikasteko aprobetxatzen dute askok denbora hori. Gainera, Osakidetzako oposaketetarako prestatzeko jendeari ongi etortzen zaiola ere gaineratu dute zerbitzutik. Hala [...]

Dagoeneko zabalik dago Azkoitian euskarazko jardueretarako laguntzak eskatzeko epea. Eskaera egin nahi duenak udaletxeko harrera zerbitzuan egin beharra dauka. Horretarako, diru-laguntza eskari normalizatuko atal guztiak bete beharko dira. Udalean bertan daude eskariak egiteko bete behar diren orriak, eta bertako web orrialdeko iragarkiak atalean ere badaude.
Alde batetik, norbanakoei euskaraz ikasteko erraztasunak ematea da diru-laguntza horien helburua. Beste alde batetik, establezimenduetan eta merkataritzan, orokorrean, ere sustatu nahi dute euskara. Udaleko Euskara Zerbitzutik ohiko jarduerak indartzeari garrantzia ematen diote, baina baita jarduera puntualei ekonomikoki babesa emateari ere.
Euskaerak zortzi ataletan
Zortzi ataletan banatuta daude diru-laguntzak. Euskara ikasteko, uda ikastaroak euskaraz egiteko, establezimenduen errotulu, irudi korporatibo, webgune zein programa informatiboak euskaraz sortu ala jartzeko, eta ohiko jarduera puntualak euskaraz egiteko. Atal bakoitzak bere berezitasunak dituenez, eskatzeko denbora tarte ezberdinak ezarri dizkiete bakoitzari; beraz, epe batzuk besteak baino geroago amaituko dira.
Eskaria behin onartuta dagoenean, atalaren eta berezitasunaren arabera banatuko dituzte laguntzak. Hau da, atal bakoitzeko eta eskaria egin duenaren berezitasun bakoitzeko gastuen ehuneko jakin bat emango dute.
Eskaera gehien jasotzen dituen atala euskara ikastekoak izaten direla diote euskara zerbitzutik. Jende asko dagoenez langabezian, euskara ikasteko aprobetxatzen dute askok denbora hori. Gainera, Osakidetzako oposaketetarako prestatzeko jendeari ongi etortzen zaiola ere gaineratu dute zerbitzutik. Hala ere, euskarazko web orrialdeak sortzeko diru-laguntza asko ematen dira, baita irudi korporatiboak euskaraz ipintzeko ere.
Udaleko Euskara Zerbitzuak, aurrekontu osoa daukanean, eskaera guztiak betetzeko adina diru ba al daukan begiratzen du. Onartutako eskari guztiak babesteko nahiko diru baldin badago, denei lagunduko diete, baina denentzako adina diru ez badago, proportzionalki banatuko diete laguntza eskaria onartutako guztiei. Eskaerak egin ahala emango balituzte laguntzak, eta aurrekontua eskaerak baino lehenago amaituko balira, azkenenengo egunetan ibiltzen direnek ezingo lukete laguntzarik jaso.
Eskaera epeak amaitu eta astebete edo hamar bat egunera jakinarazten diete interesatuei onartu dituzten ala ez, baita emango zaien diru kopurua ere. Banaka aztertzen dituzte, kasu batzuetan hobariak izaten baitira. Esate baterako, haurrak dituztenentzat edo ikasleentzat.

Informazio erabilgarria
Eskaera egiteko epeak
Ohiko jarduerak. Aurten, salbuespen gisa, ohiko euskara jarduerak bideratzeko eskaerak irailaren 15a baino lehen egin beharko dira.
Ikastaroak. Datorren ikasturtean euskara ikasteko zein udako ikastaroetako laguntzak eskatzeko epea, irailaren 30ean amaituko da.
Establezimenduak. Errotulu, irudi korporatibo zein webguneen kasuan, diru-laguntza eskaera, elementu jakin hori jarri aurretik egin beharko da, beti ere, euskarazko testua zuzena dela ziurtatu ahal izateko.
Programa informatikoak. Azaroaren 15a biano lehen egin beharko dira programa informatiboak euskaraz jartzeko eskaerak.
Jarduera puntualak. Eskaera, jarduera puntual hori egin baino hilabete lehenago egin beharko da gutxienez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide