Espetxeei buruzko hausnarketa eta festa izango dira Matadeixen 15. urtemugan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 16a, 13:31

Matadeixek 15 urte bete dituela ospatuko du gaurtik larunbata bitartean. Matadero Ekintzak kolektiboak edukiz betetako egitaraua prestatu du urtemuga borobilerako. Espetxeen inguruko hausnarketarekin zabalduko dute egitaraua. Gaur bertan, Carandiru film brasildarra ikusteko aukera izango da. Atarikoak eginda, espetxe politika berrien inguruko mahai ingurua izango da bihar Matadeixen. Gaiaren gainean lanean diharduten hainbat kolektibok parte hartuko du eztabaidan. Bukatzeko, egun osoko festa egingo dute etzi, lagunarteko bazkariari eta musikari esker. Egitaraua Ekainak 16, gaur. 21:30ean, film emanaldia: Carandiru (Hector Babenco, Brasil, 2002). Ekainak 17, bihar. 20:00etan, Viscera aldizkariaren 4. zenbakiaren aurkezpena:Kartzela-terapia, xantaia penal berriaren makila eta azenarioa. Bestalde, Armiarma aldizkariak Makrokartzelei buruzko bideoa aurkeztuko du. Ondoren, mahai-ingurua egingo dute Kartzela terapeutikoen gaiaren inguruan. Ekainak 18, etzi. Matadeixen 15. urtemuga festa. 14:00etan, bazkaria. Ondoren, kontzertu akustikoa. 22:30ean, Low Riders-en kontzertua eta bertako musika jartzaileen saioa. Dario Malventi: «Ezartzen ari den ereduaren noraezaz eztabaidatuko dugu» Viscera aldizkariaren egileetako bat da Dario Malventi (Livorno, Italia, 1975). Espetxeen inguruan Matadeixen egingo den mahai-inguruan parte hartuko du, bihar. Pixkanaka ezartzen ari den eredu terapeutiko-hezitzailearen iruzurraz eta arriskuez hausnartuko dute bertan. Zertaz ariko zarete biharko mahai inguruan? Viscera aldizkari ibiltaria aurkeztuz hasiko dugu ekitaldia. Lau urte bete ditu aldizkariak, eta ainbat arrazoirengatik gero eta pertsona gehiago gizartetik [...]

Matadeixek 15 urte bete dituela ospatuko du gaurtik larunbata bitartean. Matadero Ekintzak kolektiboak edukiz betetako egitaraua prestatu du urtemuga borobilerako.
Espetxeen inguruko hausnarketarekin zabalduko dute egitaraua. Gaur bertan, Carandiru film brasildarra ikusteko aukera izango da. Atarikoak eginda, espetxe politika berrien inguruko mahai ingurua izango da bihar Matadeixen. Gaiaren gainean lanean diharduten hainbat kolektibok parte hartuko du eztabaidan. Bukatzeko, egun osoko festa egingo dute etzi, lagunarteko bazkariari eta musikari esker.

Egitaraua

Ekainak 16, gaur. 21:30ean, film emanaldia: Carandiru (Hector Babenco, Brasil, 2002).
Ekainak 17, bihar. 20:00etan, Viscera aldizkariaren 4. zenbakiaren aurkezpena:Kartzela-terapia, xantaia penal berriaren makila eta azenarioa.
Bestalde, Armiarma aldizkariak Makrokartzelei buruzko bideoa aurkeztuko du. Ondoren, mahai-ingurua egingo dute Kartzela terapeutikoen gaiaren inguruan.
Ekainak 18, etzi. Matadeixen 15. urtemuga festa. 14:00etan, bazkaria. Ondoren, kontzertu akustikoa. 22:30ean, Low Riders-en kontzertua eta bertako musika jartzaileen saioa.
Dario Malventi: «Ezartzen ari den ereduaren noraezaz eztabaidatuko dugu»

Viscera aldizkariaren egileetako bat da Dario Malventi (Livorno, Italia, 1975). Espetxeen inguruan Matadeixen egingo den mahai-inguruan parte hartuko du, bihar. Pixkanaka ezartzen ari den eredu terapeutiko-hezitzailearen iruzurraz eta arriskuez hausnartuko dute bertan.
Zertaz ariko zarete biharko mahai inguruan?
Viscera aldizkari ibiltaria aurkeztuz hasiko dugu ekitaldia. Lau urte bete ditu aldizkariak, eta ainbat arrazoirengatik gero eta pertsona gehiago gizartetik banandu, isolatu eta kanporatzen dituzten erakundeen (espetxeak kasu) inguruko analisiak uztartzen ditu. Bi txosten biltzen ditu azken aleak: Mexikoko narkotrafikoaren gerrak dakarren gizartearen militarizazioa, eta gizarte mugimenduen zapalketa; eta, bestetik, botere terapeutikoaren inguruko txostena; hau da, ikuspegi humanistikoaren aitzakian, espetxeak bezalako erakundeek duten krisia, eta haiek zilegi bihurtzeko ezartzen ari den politika
berriaz. Biharkoan, hainbat kolektibo bildu, eta espetxeetan gaur egun ezartzen ari diren ereduaren noraezaz eztabaidatzeko lehen ahalegina egingo dugu
Orain arte zein ondorio atera duzue?
Aurpegi «humanoa» eduki nahi duten espetxe hauen inguruko ikerketa egin dugu, eta materiala biltzen jardun dugu azken urteotan. Unitate Terapeutiko-Hezitzaileak eta Errespetu Moduluak bezalako eredu berriak aztertu, eta saltzen dituzten gezurrak azalaratuko ditugu, aurpegi humanoa duen kartzela ezinezkoa dela berretsiz. Ereduok, askatasunik gabeko pertsonaren entrega osoa suposatzen du erakundearekiko. Modulo hauetan boluntarioki sartzen direnak Kontratu terapeutikoa izeneko kontratua sinatzen dute. Automatikoki, etengabeko azterketa egiten dio talde terapeutikoak eta eguneko momentu oro disziplina ezartzen diote. Baina ez bakarrik funtzionarioak, ikaragarriena da presoei eurei ematen zaiela presokidea epaitzeko erantzukizuna, onuren truke.

Proposamenak baino gehiago, xantaia horri men egiteak suposatzen duenaren inguruan elkarrizketa irekitzen saiatu gara. Euskal Herrian ireki behar dituzten hiru makrokartzelen inguruko aurreikuspenak aztertuko ditugu, kezkatu egiten gaituelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide