Azkoitia Bai: «Boto gehien jaso zituen taldekoa izango da alkate larunbatean»

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko eka. 8a, 20:38

Bilduk proposatutako programari dagokionez gutxienekotan ados jartzeko modua ikusten du Azkoitia Baik. Koalizioak jakinarazi duenez, bere programaren gutxienekotan ados jarriz gero, Bildu prest omen dago Azkoitia Bairekin Udal Gobernua osatzeko. Azkoitia Bairen iritziz, Bilduk aurkeztutako gutxieneko programaren azalpen batzuk «oso orokorrak dira, ia edozeinek onartzeko modukoak». Horregatik, gehiago landu eta zehaztu beharko liratekeela uste dute Azkoitia Baikoek. Bilduren programako beste eginkizun batzuek zalantzak sorrarazten diete; etxebizitza bulegoa martxan jartzearena, kasu. «Ez dakigulako ekonomikoki zer eragin izango duen», esan dute. UEMAn sartu eta euskararen arnasguneen erabateko normalizazioaren alde eta gune horiek babestearen alde egiteko asmoa du Bilduk. Horri buruz, berriz, informazioa zabaldu eta herri galdeketa bitartez erabaki behar dela dio bi zinegotzi lortu dituen koalizioak. Bestalde, parte-hartzeari buruzko Bilduren proposamenari oso orokorra dela irizten diote. Desadostasunak desadostasun, partekatzen duten hainbat puntu ere badagoela aitortu du Baterak, Aralarrek, Ezker Batuak eta Berdeakek osatzen duten koalizioak. Hala nola, zabor kudeaketaren azterketa, sentsibilizazioa eta herri galdeketa; Maxixatzenekin hitzarmena sinatzea; edo Kontzejupetik udal aldizkariaren kostua ahalik eta gehien murriztzea. Udal Gobernu «zabala» Udal Gobernuari buruzko hausnarketa egiterakoan, Azkoitia Baik dio hauteskundeetako emaitzekin eta Maiatzak 15eko mugimenduaren ustekabeko agerpenaren ondoren, «azkoitiar askok, lehen aldiz, gauzak beste modu batera egiteko aukera» dutela. Hasierako planteamendu batzuk aldatzen ari [...]

Bilduk proposatutako programari dagokionez gutxienekotan ados jartzeko modua ikusten du Azkoitia Baik. Koalizioak jakinarazi duenez, bere programaren gutxienekotan ados jarriz gero, Bildu prest omen dago Azkoitia Bairekin Udal Gobernua osatzeko.

Azkoitia Bairen iritziz, Bilduk aurkeztutako gutxieneko programaren azalpen batzuk «oso orokorrak dira, ia edozeinek onartzeko modukoak». Horregatik, gehiago landu eta zehaztu beharko liratekeela uste dute Azkoitia Baikoek.

Bilduren programako beste eginkizun batzuek zalantzak sorrarazten diete; etxebizitza bulegoa martxan jartzearena, kasu. «Ez dakigulako ekonomikoki zer eragin izango duen», esan dute.

UEMAn sartu eta euskararen arnasguneen erabateko normalizazioaren alde eta gune horiek babestearen alde egiteko asmoa du Bilduk. Horri buruz, berriz, informazioa zabaldu eta herri galdeketa bitartez erabaki behar dela dio bi zinegotzi lortu dituen koalizioak. Bestalde, parte-hartzeari buruzko Bilduren proposamenari oso orokorra dela irizten diote.

Desadostasunak desadostasun, partekatzen duten hainbat puntu ere badagoela aitortu du Baterak, Aralarrek, Ezker Batuak eta Berdeakek osatzen duten koalizioak. Hala nola, zabor kudeaketaren azterketa, sentsibilizazioa eta herri galdeketa; Maxixatzenekin hitzarmena sinatzea; edo Kontzejupetik udal aldizkariaren kostua ahalik eta gehien murriztzea.

Udal Gobernu «zabala»

Udal Gobernuari buruzko hausnarketa egiterakoan, Azkoitia Baik dio hauteskundeetako emaitzekin eta Maiatzak 15eko mugimenduaren ustekabeko agerpenaren ondoren, «azkoitiar askok, lehen aldiz, gauzak beste modu batera egiteko aukera» dutela.

Hasierako planteamendu batzuk aldatzen ari diren arren, koalizioaren asmoa ez dela aldatu jakinarazi dute kideek. Oinarrizko bi eskaera egiten du Azkoitia Baik. Batetik, Udal Gobernu zabala, hau da, Udal Gobernua hauteskundetako emaitzen isla izatea; eta bestetik, demokrazia zuzena, hots, herritar guztiei erabakitzeko aukera eta tresnak ematea, galdeketen edo batzar irekien bidez.

Proposamen zehatzak

Hauteskunde aurretik emandako hitza errespetatzeko prest agertu da koalizioa, baina proposamena egin ondoren sortutako Maiatzak 15 /Demokrazia Erreala Orain mugimenduak «oraindik eta urrutirago joan daitekeela» berretsi die. Horregatik, bigarren proposamenean Azkoitia Baik zuzeneko aukeraketaren aldeko apustua egiten du, «herritarrei hitza eta giltza emanez».

Alkatea herritarrek aukera dezaten nahi dute. Udalak osatzeko eguna gainean denez, ordea, zera proposatzen dute: Hauteskundeetan boto gehien eskuratu zituen alderdiko zerrendaburua alkatea izatea, behin-behinean; eta gero, epe jakin baten ostean, herri galdeketa bidez aukeratzea alkatea, alkategai guztien artetik. «Gure esku balego, gehienez hilabeteko epean egiteko konpromisoa hartzen dugu; alkatea beste bat balitz, epe hori zehazteko eskatuko genuke, beranduenez legealdi erdian», zehaztu dute.

Era berean, alkateordeak eta batzordeburuak ere herritarrek aukera ditzaten nahi dute. Talde bakoitzak ordezkari bana aurkeztu, eta herritarrei galdeketa bitartez hautatzeko aukera ematea proposatu dute. Parte-hartzearen eta demokrazia zuzenaren arloan ahalik eta urrutien iristeko borondatea du Azkoitia Baik. «Bilduren parte-hartze proposamena motz gelditzen da, bereziki herri galdeketaren arloan».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide