Bilduk “ez du baztertzen” Azkoitia Bairekin udal gobernua osatzea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 31a, 16:30

Udal hauteskundeetan lehen indarra izanik, Azkoitiko Bilduk Udala osatzeko harremanak hastera doa. «Ardura guztiarekin, herriak eskatu duen aldaketa nola gauzatu zehazteko» elkarrizketa prozesua abiatzea erabaki du alderdiak.Bihar egingo du aurreneko bilera «lehentasunezko mintzakide» gisa definitu duten Azkoitia Bai koalizioarekin. Udal aurrerakoi eta parte-hartzailea eratzea da Bilduren helburua, eta zentzu horretan, Azkoitia Bai bidelagun «egokia» izan daitekeela uste dute, herrira begira Bilduk abaldutako mezuetan eta proposamenak oso antzekoak dituztela sumatu dutelako. Bilera horretan, bi oinarri dituen  proposamena egingo diote koalizioari. Batetik, herri ereduaz negoziatuko dute. «Programaren gutxiengo batzuk adostu nahi ditugu», esan dute Bildukoek. Eta bestetik, parte-hartzearen inguruan eta Udalaren funtzionamenduaz eztabaidatuko dute. Aipatu puntuetan adostasunetara iritsiz gero, Bilduk ez du baztertzen Azkoitia Bairekin udal gobernua osatzeko proposamena egitea. «Baina gure ustez, lehengo eta behin azkoitiarrek gehiengoz bozkatu duten proiektuaz hitz egin beharko genuke», diote. Udalaren funtzionamendua Bilduren proposamenaren arabera, Azkoitia Bai eta EAJko ordezkariei emango zaie gobernu batzordean parte hartzeko aukera,  bertan hartzen diren erabaki guztien gardentasuna bermatuz eta alderdi horiei guztiei euren iritzia emateko aukera emanez. Batzorde informatiboei dagokionez, boto kopuruaren araberako ordezkaritza izango dute, baina horrez gain, herriko taldeek eta norbanakoek ere bertan parte hartzeko aukera izango dutela aurreratu du Bilduk. Batzorde informatzaileez gain, arlo zehatz batzuetan (sozio-ekonomia, [...]

Udal hauteskundeetan lehen indarra izanik, Azkoitiko Bilduk Udala osatzeko harremanak hastera doa. «Ardura guztiarekin, herriak eskatu duen aldaketa nola gauzatu zehazteko» elkarrizketa prozesua abiatzea erabaki du alderdiak.Bihar egingo du aurreneko bilera «lehentasunezko mintzakide» gisa definitu duten Azkoitia Bai koalizioarekin.
Udal aurrerakoi eta parte-hartzailea eratzea da Bilduren helburua, eta zentzu horretan, Azkoitia Bai bidelagun «egokia» izan daitekeela uste dute, herrira begira Bilduk abaldutako mezuetan eta proposamenak oso antzekoak dituztela sumatu dutelako.
Bilera horretan, bi oinarri dituen  proposamena egingo diote koalizioari. Batetik, herri ereduaz negoziatuko dute. «Programaren gutxiengo batzuk adostu nahi ditugu», esan dute Bildukoek. Eta bestetik, parte-hartzearen inguruan eta Udalaren funtzionamenduaz eztabaidatuko dute.
Aipatu puntuetan adostasunetara iritsiz gero, Bilduk ez du baztertzen Azkoitia Bairekin udal gobernua osatzeko proposamena egitea. «Baina gure ustez, lehengo eta behin azkoitiarrek gehiengoz bozkatu duten proiektuaz hitz egin beharko genuke», diote.
Udalaren funtzionamendua
Bilduren proposamenaren arabera, Azkoitia Bai eta EAJko ordezkariei emango zaie gobernu batzordean parte hartzeko aukera,  bertan hartzen diren erabaki guztien gardentasuna bermatuz eta alderdi horiei guztiei euren iritzia emateko aukera emanez.
Batzorde informatiboei dagokionez, boto kopuruaren araberako ordezkaritza izango dute, baina horrez gain, herriko taldeek eta norbanakoek ere bertan parte hartzeko aukera izango dutela aurreratu du Bilduk.
Batzorde informatzaileez gain, arlo zehatz batzuetan (sozio-ekonomia, kirola, kultura, euskara, berdintasun eta migrazioa) herriko taldeek eta norbanakoek parte-hartze iraunkorra izango duten kontseilu edo mahaiak eratuko dira, eta bertan hartzen diren erabakiak batzorde informatzaileek kontuan hartu beharko dituzte beti.
Bestalde, gaur egun indarrean dagoen herritarren parte-hartzeko ordenantza moldatu nahi du Bilduk, «herriarentzat erabakigarriak diren erabakietan, herritarrek zer esana izan dezaten». Horretarako herri galdeketan formula bultzatu nahi dute.
Aurrekontu parte-hartzaileen inguruan zera adierazi du Bilduk, «lehen urtetik abian jartzea zaila izango bada ere, bigarren urterako aurrekontu parte-hartzaileak martxan jartzea nahi dugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide