Baloreen Eskola aukeztu dute, «balio etikoak» berreskuratzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 2a, 20:22

Azkoitiko Insausti Jauregian aurkeztu dute Baloreen Eskola. Foro berriak balore etikoak berreskuratu eta berriak sortzeko bidean hausnarketarako gunea izatea du helburu. Forum Azkoitia, XVIII mendeko Ikasketen Xabier Maria de Munibe Institutua, Loiolako Santutegia eta Loiola Berrikuntza Fundazioa erakundeek bultzatu dute proiektua, «pertsonen edo talde konprometituen aldetik jarrera aktiboa eta konpromisoa eskatzen duten baloreak aintzakotzat hartuta». Besteak, beste, elkartasuna, esfortzuaren kultura, taldelana, gauzak ondo egiteko eskakizuna, parte-hartzea, kontsumoaren eta gastuaren arrazionalizazioa, elkarbizitza eta adiskidetzea baloreak sustatu nahi dituzte, besteak beste, proiektuaren bultzatzaileek. «Gipuzkoako gizarte kulturan eta gipuzkoarren izateko eran oso sustraituta dauden baloreez ari gara; hala nola, ekintzaile izaeraz, berdintasunaz, nonbaitekoa izatearen harrotasunaz», adierazi zuen Baloreen Eskolako lehendakari Jose Maria Urkiak atzo, aurkezpenean. Baloreen Eskolaren jarduna abiatzeko, aipatu baloreak «gorpuzten» dituzten hiru aditu gonbidatu dituzte, haien «eskarmentuaren berri izan eta adibide gisa erabili» ahal izateko. Hil honetan baloreak aztergai dituzten hitzaldi irekiak izango dira Insaustin. Hitzaldiak maiatzak 5, osteguna ‘Enpresa eta baloreak’. Hizlaria, Miguel Lazpiur (Confebask Euskal Entrepresarien Konfederakuntzako lehendakaria). Aurkezlea, Adegiko idazkari nagusi Jose Miguel Aierza. Insausti jauregian, 19:00etan. maiatzak 20, ostirala ‘Medikuntza eta baloreak’. Hizlaria, Santiago Dexeus (medikua eta Obstetrizia eta Ginekologia katedraduna Bartzelonan).Aurkezlea, Baloreen Eskolako lehendakari eta EHUko irakasle Jose Mari Urkia. Insausti jauregian, 12:00etan. maiatzak 26, osteguna [...]

Azkoitiko Insausti Jauregian aurkeztu dute Baloreen Eskola. Foro berriak balore etikoak berreskuratu eta berriak sortzeko bidean hausnarketarako gunea izatea du helburu. Forum Azkoitia, XVIII mendeko Ikasketen Xabier Maria de Munibe Institutua, Loiolako Santutegia eta Loiola Berrikuntza Fundazioa erakundeek bultzatu dute proiektua, «pertsonen edo talde konprometituen aldetik jarrera aktiboa eta konpromisoa eskatzen duten baloreak aintzakotzat hartuta».
Besteak, beste, elkartasuna, esfortzuaren kultura, taldelana, gauzak ondo egiteko eskakizuna, parte-hartzea, kontsumoaren eta gastuaren arrazionalizazioa, elkarbizitza eta adiskidetzea baloreak sustatu nahi dituzte, besteak beste, proiektuaren bultzatzaileek. «Gipuzkoako gizarte kulturan eta gipuzkoarren izateko eran oso sustraituta dauden baloreez ari gara; hala nola, ekintzaile izaeraz, berdintasunaz, nonbaitekoa izatearen harrotasunaz», adierazi zuen Baloreen Eskolako lehendakari Jose Maria Urkiak atzo, aurkezpenean.

Baloreen Eskolaren jarduna abiatzeko, aipatu baloreak «gorpuzten» dituzten hiru aditu gonbidatu dituzte, haien «eskarmentuaren berri izan eta adibide gisa erabili» ahal izateko. Hil honetan baloreak aztergai dituzten hitzaldi irekiak izango dira Insaustin.

Hitzaldiak

maiatzak 5, osteguna
‘Enpresa eta baloreak’. Hizlaria, Miguel Lazpiur (Confebask Euskal Entrepresarien Konfederakuntzako lehendakaria). Aurkezlea, Adegiko idazkari nagusi Jose Miguel Aierza. Insausti jauregian, 19:00etan.
maiatzak 20, ostirala
‘Medikuntza eta baloreak’. Hizlaria, Santiago Dexeus (medikua eta Obstetrizia eta Ginekologia katedraduna Bartzelonan).Aurkezlea, Baloreen Eskolako lehendakari eta EHUko irakasle Jose Mari Urkia. Insausti jauregian, 12:00etan.
maiatzak 26, osteguna
‘Balore etikoen azterketa’. Hizlaria, Jose Maria Setien (Donostiako Gotzain Emeritua). Aurkezlea, Deustuko Unibertsitateko katedradun Francisco Garmendia. Insausti jauregian, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide