“Euskal afizioak gustura hartuko du Itzulia hemendik pasatzea”

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 18a, 12:35

Bederatzi urte zituela hasi zen txirrindulari talde batean lehen pedalkadak ematen. 2002an txirrindularitza profesionala utzi zuenerako palmares oparoa lortuta zuen Abraham Olanok (Anoeta, 1970). Nekeak eta pozak eman dizkion kirolarekin lotura ez du eten, eta gaur egun Espainiako Itzuliaren zuzendari tekniko da. 2011ko probaren ibilbidea prestatzen ibili da azken hilabetetan. Floreagako Kultur Jardunaldien baitan antolatutako solasaldian parte hartuko du gaur, 20:00etan, On Bosco aretoan, Koldo Aldalur kazetariaren eta bertan bilduko diren zaletuen galderei erantzuteko prest. Ez dut esango gustukoa dudanik, baina egindakoa eginda dago, eta horretaz hitz egitea nolanahiko gauzak ez diren seinale da. Jendeak oroitzen zaituela somatzen al duzu? Bai, jendeak ezagutzen zaitu. Batik bat gurasoek seme-alabei gogorarazten diete gurpila zulatuta Munduko Txapelketa irabazi nuenekoa. Txirrindularitza profesionala utzi bazenuen ere, kirol honekin harreman zuzena duzu egun ere. Bai, momentu honetan Espainiako Itzuliaren antolaketa lanetan murgilduta nabil. Unipublic-en egiten dut lan, eta ibilbidea prestatzen jarduten dugu. Aukera dudanean bizikleta gainean eta korrika ere ibiltzen naiz. Espainiako Itzulirako ibilbidea prestatzeak lan handia ematen al du? Ibilbideak egiteko orduan rutometroa prestatzea da lan handiena ematen duena; hau da, biribilguneak, gurutzebideak, altimetriak eta horiek guztiak zehatz -mehatz markatzea. Denak idatzita utzi behar ditugu paperean, gero jendeak ezagutu ditzan. Gutxienez hiru aldiz ematen diogu [...]

Bederatzi urte zituela hasi zen txirrindulari talde batean lehen pedalkadak ematen. 2002an txirrindularitza profesionala utzi zuenerako palmares oparoa lortuta zuen Abraham Olanok (Anoeta, 1970). Nekeak eta pozak eman dizkion kirolarekin lotura ez du eten, eta gaur egun Espainiako Itzuliaren zuzendari tekniko da. 2011ko probaren ibilbidea prestatzen ibili da azken hilabetetan.
Floreagako Kultur Jardunaldien baitan antolatutako solasaldian parte hartuko du gaur, 20:00etan, On Bosco aretoan, Koldo Aldalur kazetariaren eta bertan bilduko diren zaletuen galderei erantzuteko prest.

Ez dut esango gustukoa dudanik, baina egindakoa eginda dago, eta horretaz hitz egitea nolanahiko gauzak ez diren seinale da.
Jendeak oroitzen zaituela somatzen al duzu?
Bai, jendeak ezagutzen zaitu. Batik bat gurasoek seme-alabei gogorarazten diete gurpila zulatuta Munduko Txapelketa irabazi nuenekoa.
Txirrindularitza profesionala utzi bazenuen ere, kirol honekin harreman zuzena duzu egun ere.
Bai, momentu honetan Espainiako Itzuliaren antolaketa lanetan murgilduta nabil. Unipublic-en egiten dut lan, eta ibilbidea prestatzen jarduten dugu. Aukera dudanean bizikleta gainean eta korrika ere ibiltzen naiz.
Espainiako Itzulirako ibilbidea prestatzeak lan handia ematen al du?
Ibilbideak egiteko orduan rutometroa prestatzea da lan handiena ematen duena; hau da, biribilguneak, gurutzebideak, altimetriak eta horiek guztiak zehatz -mehatz markatzea. Denak idatzita utzi behar ditugu paperean, gero jendeak ezagutu ditzan. Gutxienez hiru aldiz ematen diogu buelta Espainiari. Aurkezpena egiterako ibilbidea egina daukagu, baina ondoren ere hiru bat aldiz egin beharra daukagu. Askotan herri barruko ibilbideak aldatu egiten dira, azken momentuko gorabeherak direla medio, eta horiek kontrolatuta izan behar dira.
Milaka kilometro egiten dituzue, beraz.
Autoan egiten dugu ibilbidea, egon daitezkeen oztopo eta gorabehera guztiak gertutik ezagutzeko. Gaur egun dauden teknologiekin eta GPS sistema berriekin Internet bidez deskargatzeko aukera ere ematen dugu. Lehenengo fasean, lasterketarentzat ahalik eta ibilbide politena aukeratzen dugu. Ondoren, tokian tokiko arduradunekin hitz egin eta alternatibetaz jarduten dugu.
Nolakoa izango da aurten Itzulia?
Iazkoa bezala, eskalatzaileen aldekoa da gehienbat. Erlojuaren kontrako etapa bakarra dago, taldekakoa, lehenengo egunean Benidormen (Valentzia). Eta mendatean zazpi helmuga daude, beraz, eskalatzaileentzat itzulia izango da aurtengoa.
Asko falta da oraindik, baina ba al duzu faboritorik?
Tourra pasa arte inork ez du esaten zehatz mehatz zein etorriko den Espainiako Itzulira. Txirrindulari inportanteek Tourrari begirako apustua egiten dute. Gero, han gertatzen denaren arabera, aukera izaten dute Espainiako Itzulira etortzeko.
33 urtean Espainiako Itzulia ez da Euskal Herritik igaro. Aurten, Bilbon eta Gasteizen geldituko da. Nola sentitzen zara?
Polita da. Euskal Herriko afizioak gustura hartuko du Espainiako Itzulia hemendik pasatzea. Tourra Donostiatik pasa zenean sekulako festa izan zen, eta uste dut orain ere Itzulia Euskal Herritik pasatzea polita izango dela.
Horrelako lasterketek zaletuak egiten al dituzte?
Bai, politena da toki batetik bi aldiz pasatzea. Aurten Bilbora iristen garen etapa horretan birritan pasako gara bertatik, eta bi mendate ere izango dira. Horrek esan nahi du, jendea leku batera joan daitekela. Eta hozkailuak eraman eta txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango duela.
Zaletasun handia dago Euskal Herrian, bai bizikletan ibiltzeko, bai lasterketatan animatzeko. Berezia al da hemengo giroa?
Hemen jendea azken txirrindularia igaro arte geratzen da animatzeko, eta hori da txirrindulariek gehien baloratzen dutena. Euskal Herrian edozein lasterketa pastzen denean jendea azken momentura artea itxoiten du, eta giro oneko festa sortzen da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide