Mankomunitatearen esku egongo da aurrerantzean zaborren kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 9a, 07:30

Udalabatzak Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutu berriak onartu zituen joan den ostegunean egindako osoko bilkuran, eta horien ondorioz, erakundearekin beste hitzarmen bat sinatzea adostu zuten. Hala, Azpeitiko zabor bilketaren ardura Udalarena izatetik udal elkartearena izatera pasako da apirilaren 1ean. Data horretatik aurrera, Udaleko arlo horretako hiru langileak Mankomunitateko behargin izatera pasako dira —funtzionario izaten jarraituko dute, dena den —, baita baliabide teknikoak ere. Urola Erdiko Mankomunitatea 1988an eratu zen, hiri hondakinen eta zabortegiaren kudeaketarako. Baina duela hogei urte inguru, Azpeitiko Udalak hartu zuen hura kudeatzeko ardura. Izan ere, udal elkartea osatzen duten udalen arteko proportzio banaketak desadostasunak eragin ditu erabakiak hartzerakoan, gaur egunera arte. Botere proportzio berriak Estatutuetan onartutako aldaketak lau arlotan nabarmenduko dira bereziki. Ordezkaritza botereari dagokionez, orain arte mankomunitateko zazpi udalerrietako bakoitzak (Azpeitia, Azkoitia, Aizarnazabal, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa) bina ordezkari eta bina boto zituen. Aldaketarekin, udal bakoitzak hiru ordezkari izango ditu, baina botoaren balioa herriaren biztanle kopuruaren araberakoa izango da. Hala, Azpeitiak, adibidez, hiru ordezkarirekin, eta biztanle gehien duen herria izanik, botoetatik %43 izango ditu. Dena den, erabakiak hartzerakoan, gehiengo bikoitza beharko da, hau da, boto ponderatuen gehiengoaz gain, gutxienez zazpi udalerrietatik lauren adostasuna beharkoda. Bestalde, herriek kutsatzen dutenaren arabera ordaindu beharko dutela ezartzen dute estatutuetako aldaketek. [...]

Udalabatzak Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutu berriak onartu zituen joan den ostegunean egindako osoko bilkuran, eta horien ondorioz, erakundearekin beste hitzarmen bat sinatzea adostu zuten. Hala, Azpeitiko zabor bilketaren ardura Udalarena izatetik udal elkartearena izatera pasako da apirilaren 1ean. Data horretatik aurrera, Udaleko arlo horretako hiru langileak Mankomunitateko behargin izatera pasako dira —funtzionario izaten jarraituko dute, dena den —, baita baliabide teknikoak ere.
Urola Erdiko Mankomunitatea 1988an eratu zen, hiri hondakinen eta zabortegiaren kudeaketarako. Baina duela hogei urte inguru, Azpeitiko Udalak hartu zuen hura kudeatzeko ardura. Izan ere, udal elkartea osatzen duten udalen arteko proportzio banaketak desadostasunak eragin ditu erabakiak hartzerakoan, gaur egunera arte.
Botere proportzio berriak
Estatutuetan onartutako aldaketak lau arlotan nabarmenduko dira bereziki. Ordezkaritza botereari dagokionez, orain arte mankomunitateko zazpi udalerrietako bakoitzak (Azpeitia, Azkoitia, Aizarnazabal, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa) bina ordezkari eta bina boto zituen. Aldaketarekin, udal bakoitzak hiru ordezkari izango ditu, baina botoaren balioa herriaren biztanle kopuruaren araberakoa izango da. Hala, Azpeitiak, adibidez, hiru ordezkarirekin, eta biztanle gehien duen herria izanik, botoetatik %43 izango ditu. Dena den, erabakiak hartzerakoan, gehiengo bikoitza beharko da, hau da, boto ponderatuen gehiengoaz gain, gutxienez zazpi udalerrietatik lauren adostasuna beharkoda.
Bestalde, herriek kutsatzen dutenaren arabera ordaindu beharko dutela ezartzen dute estatutuetako aldaketek.
Lapatx itxi arteko kanona
Udalaren eta mankomunitatearen arteko hitzarmenean, bestalde, Lapatxek Azpeitiko Udalari lurren erabileragatik ordaindu beharreko zenbatekoa ere zehazten da. San Markoseko zabortegia itxi zutenetik, Lapatx berez dagokiona baino «ia bederatzi aldiz zabor gehiago» jasotzen ari da. Lapatx Udalaren lurretan egonik, bertan sartzen den hondakin tona bakoitzeko kanona kobratzen dio hark enpresari; gutxi gorabehera, 160.000 euro urteko.
Lapatx 2014an itxiko dute, aurreikuspenen arabera. Handik aurrera, eta gutxienez 30 urtean, lur horiek zaintza berezia beharko duten heinean, Lapatx kudeatzen duen enpresak kopuru hori —KPI eguneratuarekin, beti ere — eman beharko lioke Udalari zabortegia guztiz itxita gelditu artean.
Erabateko adostasunik ez
Urola Erdiko Mankomunitatean onartu ondoren, udalerrietan ari dira estatutuak aldatu edo ez erabakitzen.  Azkoitian  oniritzia eman diote jada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide