Euskal nortasuna «ikuspegi zabal batetik» jorratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 22a, 20:01

Joan zen urtean hasitako Forum Azkoitia jardunaldiak egingo dituzte bigarren aldiz ostegun eta ostiralean. Elkagunean egingo dituzte saioak, eta euskal nortasunaren ingurukoak izango dira aurten. Xabier Euzkitze bertsolari eta komunikatzaileak zuzendu eta moderatuko ditu saioak. Euzkitzeren ustez, «gai mamitsua, interesgarria eta egunerokotasunari lotutakoa» da bi egunetan landuko dutena, eta «ikuspegi zabal baten bidez hausnartu eta jorratuko» dute. Hori hala, gaiak «politikatik urruntzen saiatuko dira, ikuspegi antropologikora gerturatuz»: «Normalean politikoek jorratzen dute gai hori. Gainera, euskal abertzaleek eta ez abertzale espainolek, edota abertzale sentitu ez arren, euskaraz hitz egin eta bizi direnek jorratzen dute. Ikuspegi bat baino gehiago biltzea da gure asmoa. Ez dugu politika baztertuko, baina nagusiki ikuspegi antropologikoari eutsiko diogu, hau da, hizkuntza eta kultura aldetik jorratuko dugu», adierazi du Euzkitzek. Askotariko adituak eta gaiak «Aniztasuna» lortzeko asmoz, politikoek ez ezik, Euskal Herriko idazleek, pentsalariek, kazetariek, irakasleek edota bestelako adituek hartuko dute parte saioetan. Jon Sarasua, Iñaki Egaña, Tere Irastortza, Terexa Lekunberri, Andoni Olariaga, Joseba Etxarri, Patxi Baztarrika, Ramon Etxezarreta eta Joxerra Gartziak, besteak beste. Halaber, «ikuspegi zabala» lortzeko asmoz, zenbait gai jorratuko dituzte, guztiak ere euskal nortasunaren inguruan. Lekunberrik, esaterako, «euskal nortasuna Ipar Euskal Herriko ikuspegitik» jorratuko du. «Fisikoki mugak gertu egon arren, muga kulturalak handiak dira», dio [...]

Joan zen urtean hasitako Forum Azkoitia jardunaldiak egingo dituzte bigarren aldiz ostegun eta ostiralean. Elkagunean egingo dituzte saioak, eta euskal nortasunaren ingurukoak izango dira aurten. Xabier Euzkitze bertsolari eta komunikatzaileak zuzendu eta moderatuko ditu saioak. Euzkitzeren ustez, «gai mamitsua, interesgarria eta egunerokotasunari lotutakoa» da bi egunetan landuko dutena, eta «ikuspegi zabal baten bidez hausnartu eta jorratuko» dute. Hori hala, gaiak «politikatik urruntzen saiatuko dira, ikuspegi antropologikora gerturatuz»: «Normalean politikoek jorratzen dute gai hori. Gainera, euskal abertzaleek eta ez abertzale espainolek, edota abertzale sentitu ez arren, euskaraz hitz egin eta bizi direnek jorratzen dute. Ikuspegi bat baino gehiago biltzea da gure asmoa. Ez dugu politika baztertuko, baina nagusiki ikuspegi antropologikoari eutsiko diogu, hau da, hizkuntza eta kultura aldetik jorratuko dugu», adierazi du Euzkitzek.

Askotariko adituak eta gaiak

«Aniztasuna» lortzeko asmoz, politikoek ez ezik, Euskal Herriko idazleek, pentsalariek, kazetariek, irakasleek edota bestelako adituek hartuko dute parte saioetan. Jon Sarasua, Iñaki Egaña, Tere Irastortza, Terexa Lekunberri, Andoni Olariaga, Joseba Etxarri, Patxi Baztarrika, Ramon Etxezarreta eta Joxerra Gartziak, besteak beste. Halaber, «ikuspegi zabala» lortzeko asmoz, zenbait gai jorratuko dituzte, guztiak ere euskal nortasunaren inguruan. Lekunberrik, esaterako, «euskal nortasuna Ipar Euskal Herriko ikuspegitik» jorratuko du. «Fisikoki mugak gertu egon arren, muga kulturalak handiak dira», dio Euzkitzek. Etxarriri dagokionez, «Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi direnek euskal nortasuna nola bizi duten» azalduko du. Jardunaldiak euskal nortasunaren inguruan «interesa duten guztiei» zuzendu dizkiete, eta herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. Hori hala, izena emateko harremanak@azkoititkoudala.com helbidera edo 943-85 71 76 telefonora jo behar da.

Egitaraua

Osteguna.

09:30. Atarikoa, Asier Aranbarri Azkoitiko alkatearekin eta Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiarekin.

10:00. Xabier Euzkitze bertsolariak eta komunikatzaileak sarrera egingo du.

10:15. Ideia batzuk euskaltasunaren norabideaz, Jon Sarasua bertsolaria eta irakaslearen eskutik.

11:45. Euskal nortasuna historian zehar, Iñaki Egaña historialariaren eskutik.

12:45. Denaz eta senaz, Tere Irastortza irakasle eta idazlearekin.

15:15. Euskal nortasuna Iparraldetik ikusita hitzaldia, Terexa Lekunberri etnologo eta Euskal Kultur Erakundearen Ondarea zerbitzuaren ardunadurarekin.

15:45. Galderak eta iradokizunak.

Ostirala.

09:30. Euskal Herri imajinarioaren eraikuntza, Andoni Olariaga filosofian lizentziadunarekin.

10:00. Ameriketako familia, Joseba Etxarri kazetari eta idazlearen eskutik. p11:00. Euskal identitatea… Bakarra ote? izenpean mahai-ingurua. Patxi Baztarrika eta Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohien eta Joxerra Gartzia kazetari eta irakaslearen eskutik.

12:30. Eskaerak eta galderak.

13:00. Ondorioak eta itxiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide