Euskal nortasunaren inguruan “hausnartuko” dute Forum Azkoitia jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 18a, 12:31

Azkoitiko Udalak iaz hasi zituen Forum Azkoitia jardunaldiei hurrengo astean emango diete jarraipena. Bigarren aldi honetarako antolatu dituzten saioak Euskal Indentitarean ingurukoak izango dira. Xabier Euzkitze bertsolariak eta komunikatzaileak zuzendu eta moderatuko ditu datorren ostegunean, hilak 24, hasiko diren saioak. Euzkitzek adierazi duenez, “euskal identitatea ikuspegi zabal batetik” landuko dute jardunaldietan parte hartzen dutenek. “Gai mamitsua, interesgarria eta egunerokotasunari lotutakoa” izanik, “ikuspegi politikotik urrundu eta antropologikora hurbildu” nahi izan du Euzkitzek jardunaldiak antolatzeko orduan. Hilak 24 eta 25ean eramango dituzte saioak aurrera, Elkargunean. Bertan, Euskal Herriko idazleek, pentsalariek, kazetariek edota politikariek parte hartuko dute Euskal Idenditatearen inguruko saioetan; hilak 24ean, Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak aurkeztuko dituzte saioak, eta jarraian Xabier Euzkitzek sarrera emango die ondoren hasiko diren jardunaldiei. Lehendabiziko hitzaldia Jon Sarasua bertsolariak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakasleak emango du, Ideia batzuk euskaltasunaren norabidez izenpean. Gero, Iñaki Egaña historialariak euskal nortasuna historikoki nola bizi izan den azalduko du, Euskal nortasuna historian zehar hitzaldiaren bitartez. Jarraian, Tere Irastortza irakasleak eta idazleak, berriz, Denaz eta senaz saioa eskainiko du. Arratsaldean, eguneko azken hitzaldia eskainiko du Terexa Lekunberrik. Euzkitzek adierazi duenez, Lekunberrik “euskal nortasuna Ipar Euskal Herriko ikuspegitik” azalduko du; “fisikoki mugak gertu egon arren, muga [...]

Azkoitiko Udalak iaz hasi zituen Forum Azkoitia jardunaldiei hurrengo astean emango diete jarraipena. Bigarren aldi honetarako antolatu dituzten saioak Euskal Indentitarean ingurukoak izango dira. Xabier Euzkitze bertsolariak eta komunikatzaileak zuzendu eta moderatuko ditu datorren ostegunean, hilak 24, hasiko diren saioak. Euzkitzek adierazi duenez, “euskal identitatea ikuspegi zabal batetik” landuko dute jardunaldietan parte hartzen dutenek. “Gai mamitsua, interesgarria eta egunerokotasunari lotutakoa” izanik, “ikuspegi politikotik urrundu eta antropologikora hurbildu” nahi izan du Euzkitzek jardunaldiak antolatzeko orduan.

Hilak 24 eta 25ean eramango dituzte saioak aurrera, Elkargunean. Bertan, Euskal Herriko idazleek, pentsalariek, kazetariek edota politikariek parte hartuko dute Euskal Idenditatearen inguruko saioetan; hilak 24ean, Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak aurkeztuko dituzte saioak, eta jarraian Xabier Euzkitzek sarrera emango die ondoren hasiko diren jardunaldiei.

Lehendabiziko hitzaldia Jon Sarasua bertsolariak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakasleak emango du, Ideia batzuk euskaltasunaren norabidez izenpean. Gero, Iñaki Egaña historialariak euskal nortasuna historikoki nola bizi izan den azalduko du, Euskal nortasuna historian zehar hitzaldiaren bitartez. Jarraian, Tere Irastortza irakasleak eta idazleak, berriz, Denaz eta senaz saioa eskainiko du. Arratsaldean, eguneko azken hitzaldia eskainiko du Terexa Lekunberrik. Euzkitzek adierazi duenez, Lekunberrik “euskal nortasuna Ipar Euskal Herriko ikuspegitik” azalduko du; “fisikoki mugak gertu egon arren, muga kulturalak handiak dira”. Hitzaldi honen bidez Hego Euskal Herriko ikuspegia “deszentralizatzea” dute helburu.

Hurrengo egunean eutsiko diote berriro saioei; 09:30ean, Andoni Olariaga Filosofian lizentziadunak Euskal Herri imajinarioaren eraikuntza hitzaldia emango du, nortasunaren “ikuspegi desberdin eta interesgarria”. Ondoren, Joseba Etxarri kazetaria eta idazlea, Ameriketako familia izenburupean, euskal diasporaren inguruan arituko da, eta “Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi direnek euskal nortasuna nola bizi duten” azalduko du. Horren ondoren, Patxi Baztarrika eta Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako sailburuorde izandakoek eta Joxerra Gartzia idazle, kazetari eta EHUko irakasleak mahai-ingurua egingo dute, Euskal identitatea… Bakarra ote? izenpean. Xabier Euzkitzek gidatuko du saioa. Amaitzeko, Asier Aranbarrik saio guztien inguruko ondorioak azalduko ditu, jardunaldiei amaiera emanez.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “jardunaldiak euskal nortasunaren inguruan interesa duten guztientzat” zuzendu dituzte, eta herritarrei bertaratzeko gonbita luzatu diete. Hori hala, jardunaldietan izena emateko harremanak@azkoititkoudala.com helbidera idatzi edo 943-85 71 76 telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide