HARA! Iñigo Aranbarrik umorearen eta politikaren arteko harremanaz hausnartu du 'Jakin' aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 6a, 17:45

Iñigo Aranbarri idazlea. (Ana Abarisketa) Umorearen eraikuntzari buruzko gogoetak biltzen ditu Jakin aldizkariaren ale berriak. Umorea politikoa dela abiapuntutzat hartuta, haren mugen inguruan sei adituk idatzitako hausnarketak jaso dituzte 220. zenbaki monografikoan. Sei lagunek gaiari buruz eginiko hausnarketak jaso dituzte, bost artikulutan: haien artean da Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrarena. Nork zeri, zergatik eta zertarako egiten dion barre aztergai hartuta, umoreak hartzailea "mugaren alde batean edo bestean" kokatzen duela uste dute artikuluen egileek, eta euskaldunek ere "dantza horretan mendeak" daramatzatela, Peñaflorida kondearen Txanton Garrote pertsonaiatik hasi, eta Mission Pays Basque filma edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saioraino. Jarraitu albistea irakurtzen Berria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide