LGTBI kolektiboko kideei nahiz haien ingurukoei informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskainiko diete bihar Getarian

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 10a

Getariako erdigunea.

Berdindu zerbitzuko kideek eskainiko dute arreta zerbitzua, Alondegian, eguerditik arratsaldera. 

Bihar, osteguna, Getarian izango dira Berdindu zerbitzuko profesionalak, LGTBI kolektiboko kideei nahiz haien ingurukoei informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko. 

Adituak Alondegian egongo dira eguerditik arratsaldera, zehazki, 12:00etatik 18:00etara. 

Zerbitzuari buruzko zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, 900-84 01 28 edo 688 76 98 65 telefono zenbakietara deitu daiteke, edo mezua idatzi berdindu.gipuzkoa@euskadi.eus helbide elektronikora. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide