Gure Txeruk herriko gaztetxoentzat antolatu duen Eskuz Binakako XLVII. Pilota Txapelketa iritsi da amaierara. Igande honetan jokatuko dituzte, izan ere, finalak alebinek eta benjamin lehenengo eta bigarren urtekoek. Benjamin lehenengo urtekoek hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida ere jokatuko dute.
Partidak 12:00etan hasiko dira herriko frontoian. Benjaminen lehenengo urtean, hirugarren eta laugarren postua zehazteko partidan Ekhi Alberdi eta Izei Gorrotxategi, Cillian Martirena eta Aiur Larrañagaren kontra ariko dira. Finalean, berriz, Edur Iribar eta Birahim Camara, Beñat Romo eta Aritz Lopezen kontra ibiliko dira.
Benjaminen bigarren urtean, berriz, finala Eneko Aizpurua eta Unai Santisok jokatuko dute, Jakes Garai eta Alain Domingoren kontra.
Alebinetan, azkenik, Unai Azkue eta Oier Mujika lehiatuko dira Xan Elorrieta eta Manex Ostolazaren kontra.