Gaur egin diote zahartzaroari omenaldia Getarian. Egun berezia izan da herrian, eta Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunek eta Getariako Udalak egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:45ean hasi da meza nagusia, eta ondoren, herriko lau lagun omendu dituzte, Maria Buenechea Aramburu, Maria Berasaluce Ucin, Odette Marie Vigroux Cipieres eta Justo Silbeti Andreano.
Bertaratu den bakarra Justo Silbeti Andreano izan da. Beste hiru omenduei etxean egin zaie aitortza, lore eta guzti. Herritarrek eta familiak txalo artean hartu dute omendua, eta aitortza egin zaio aurreskua dantzatuz.