Elkanoren heriotzaz eta ozeanoetako nautikaz eta teknologiaz hitzaldi ibiltaria eskainiko du Xabier Alberdik

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 3a

Artxiboko irudian, Xabier Alberdi historialaria. (Guka)

Elkanoren bidaia zikloaren barruan antolatu du Getariako Udalak txangoa historialari zarauztarrarekin. Larunbat goizean egingo dute buelta, eta aurrez izena eman behar da, tokia mugatua delako. 

Elkanoren bidaia zikloaren barruan hainbat hitzaldi eta jarduera egiten ari dira Getarian, eta hurrengo hitzordua larunbat goizean izango dute, Xabier Alberdi historialari zarauztarraren eskutik. Hitzaldi ibiltaria eskainiko du Elkanoren heriotzaz eta ozeanoetako nautikaz eta teknologiaz. 

Getariako Udalak antolatu du jarduera hau ere, eta larunbatean izango da, 10:30ean, Turismo Bulego aurretik abiatuta. Bertan parte hartzeko izena aurrez eman behar da, tokia mugatua delako. Horregatik, getariarrek lehentasuna izango dutela azaldu dute.

Interesa dutenek Turismo Bulegoan eman dezakete izena, infoturismo@getaria.eus helbidera mezua idatzita, edo 943-14 09 57 telefono zenbakira deituta. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide